irakurketa - Literatura Terminoen Hiztegia

 
IRAKURKETA

Irakurtzearen ekintza eta ondorioari deritzo irakurketa. Alabaina, ekintza hori deskribatzea ez da erraza, eta, horregatik, idazleek hainbat metafora erabili izan dituzte testuaren eta irakurlearen arteko harreman hori azaltzeko. Metafora horien artean, bidaiaren metafora eta uretan murgiltzearena dira, ezbairik gabe, literatur tradizioan gehien erabili izan direnak. Metafora horiei esker, irakurtzean irakurleari “zerbait” gertatzen zaiola iradokitzen dute idazleek. Ez da jakituria batez jabetzea soilik; jabetze horrek eraldatu egiten du irakurlea. Irakurketak esperientzia literario batean murgiltzen du irakurlea. Kontua da, esperientzia literario hori konplexuago bihurtzen joan dela XX. mendean, literatura lanek gero eta protagonismo handia goa eskatu diotelako irakurleari. Aspaldidanik ezagunak ziren gonbit eta iradoki zunekin hasi (H. Fielding edo L. Sterneren testuetan irakurleari egiten zitzaizkion erreferentziak, esate baterako) eta irakurketaren beraren “arriskuak” parodiatu dituzten testuekin jarraituz, irakurketa bera arriskutsua suerta daitekeela erakutsi dute On Kixote edo Emma Bovary bezalako pertsonaia ezagunek.

Prozesu kognitibo konplexutzat jo daiteke irakurketa. Irakurtzean, hizkuntza idatzia interpretatu egiten du irakurleak; hau da, lehendik dituen ezagupen eta esperientziekin kontrajartzen du. Izan ere, irakurketa, ezer baino lehen, jarduera dinamikoa, sortzailea baita, irakurlearen jakituria, sineste eta aurreusteak berregituratzen dituena. Horregatik azpimarratu da hainbestetan irakurlearen garrantzia lite ratur testuetan, irakurri ezean, testurik ez dagoelako. M. Blanchotek esan bezala, “irakurtzeko makina bat da liburua”, eta, martxan jartzeko, irakurleon partehartze aktiboa beharrezkoa du. Irakurtzen duenean, testuarekin amaigabeko elkarrizketan sartzen da irakurlea, ez da ikusle huts bihurtzen. Testua gauzatzen laguntzen du irakurleak, eta, hori onartuz gero, amaigabeak dira testu batek eragin ditzakeen irakurketak. Hala nabarmendu nahi izan da literatur kritika garaikidean irakurlearen garrantzi eta rola aztertuz, harreraren estetika edo Reader-response Theory delakoan barneratzen diren norabide kritikoek egin duten bezala.

Alderdi askotatik azter daiteke irakurketa: dela idatzitako zeinu grafikoak elkar tu eta esanahia egokitzean irakurleak egiten dituen eragiketa kognitiboak aztertuz, dela Historian zehar kultura eta herrialde batzuetan eta besteetan egon diren ira kurketa moduei buruz jardunez, dela irakurketaren soziologia eginez, besteak beste. Ikuspuntu horietatik guztietatik egindako ikerketak elkarren osagarri izan dira literaturaren azterketan, eta, guztien artean, jarduera konplexu horrek bere gain hartzen dituen subjektu, garai, edo moduak argitu dituzte.

1950eko hamarkadaren amaieran sortu zen psikologiaren eremuan gaur egun “iraultza kognitiboa” deitzen dena. Ezagutza eta ikaskuntza prozesuari buruz ikertzaileek proposatutakoak giltzarri dira egungo irakaskuntza metodologietan eta baita haur eta gazte literaturaren ikerketan ere. J. Piagetek haurraren garapen psi kologikoaren aldiez esandakoek, esate baterako, hartzaileen adinaren araberako liburu antolaketa eragin zuen. Horretaz gain, zinez interesgarriak izan dira irakurke ta-ulerkuntzari buruz egin diren ikerketak. Testuak irakurtzean zer egiten duen ira kurleak, testuaren zein ezaugarrik errazten duten ulerkuntza... horra, psikologia kognitibotik abiatuz argitu nahi izan diren zenbait alderdi. Geroago etorri ziren egi tura narratiboen ezagutzak istorioak ulertu eta oroitzeko duen eraginari buruz azter tutakoak, edo irakurleen erantzun afektiboak testuaren ulerkuntzan duen eraginari buruzko ikerketak (Colomer, T., Camps, A., 1996).

Irakurketaren beste ikuspegi bat dute irakurketaren historialariek. R. Chartier, G. Cavallo... bezalako aditu ezagunen ikerlanetan Historian zehar testuak nola sortu, jaso eta irakurri diren, edo herrialde nahiz garai bateko eta besteko irakurleek tes tuekin izan dituzten harreman motak aztertzen dira. Irakurketaren historiaz mintzatzea, irakurgai izan diren testuen historiaz hitz egitea ere bada (papiroa, libu rua...) eta kultura idatzia bizi eta ulertzeko hainbat moduz. Liburuen biltoki huts izan ziren liburutegietatik (Alexandriako liburutegia, besteak beste), XIII. mendean ira kurketarako leku aproposak bihurtu ziren liburutegietara pasatu ginen mendebal dean, eta eskuz kopiatutako testuetatik inprentan sortutako liburuetara XV. mende an. Irakurketari dagokionez, berriz, hainbat iraultza gertatu dira mendeetan zehar: Erdi Arotik Aro Modernoaren hastapenetako urteetan pasatu ginen mendebaldean isilkako irakurketara. Taldekako irakurketak murriztuz joan ziren eta bakarkakoak gailenduz. Mende batzuk geroago, berriz, XVIII. eta XIX. mende artean, argitalpe nak ugaritu, berritu eta eskaera berrietara egokitu ziren. Alfabetatze kanpainei esker, ordura artean irakurle gutxiago zituzten talde marjinatuak (emakumezkoak, haurrak, langileak) irakurtzeko aukera eta gaitasuna eskuratuz joan ziren.

Geroagokoa da hirugarren iraultza nagusia, XX. mendekoa hain justu: inprimatuta ko testuen irakurketatik testu elektronikoen irakurketara pasa baikara azken urteo tan. Zinez iraultzaileak izan diren aldaketak dira guztiak, mendebaldearen kronika historikoa egiten dutenak.

Literaturaren Soziologia da irakurketari buruz hainbat argibide eskaini dituen beste ikerketa arlo bat. Gertakari literario orok idazle, liburu eta irakurleen arteko tru keak eragiten dituela diosku, eta, soziologiaren aldetik begiratuta, idaztea ogibide bat dela eta liburua komertzialki banatzen den produktua. Produktu horrek eskaintza-eskaeren legeei erantzuten die; bilakaera horretan, une bakoitzaren alderdi soziologikoa (produkzioarena, banaketarena eta kontsumoarena) azter dai tezke. Literatura lan baten “errealitatea” zertan datzan argitzeko, publikoak nola ira kurri duen aztertu behar dela esan zuen R. Escarpitek bere Sociologie de la littéra ture (1970) ezagunean. Horretarako, testu bat irakurri duten taldeen kontu eman beharko du literaturaren historialariak, haien bizimodu eta izaera soziologikoa argi tu. Bestalde, Literaturaren Soziologiatik egin diren azterketa gehienek irakurketari buruzko ikerketa enpiriko-kuantitatiboak egin dituzte, eta hori dela-eta, azterketa positibista horiek guztiak beste hainbat ikerketarekin osatu behar direla adierazi dute hainbat norabide kritikotatik. Halaxe diote, adibidez, harreraren estetikaren ordezkari nagusietakoa den H.R. Jaussek, edo J. Leenhardt bezalako adituen lanek.

H. R. Jaussek, esaterako, azterketa positibistak beste hainbat ikerketarekin osatu behar direla defendatu du, batez ere testuek berek eragiten dituzten horizonte alda keten azterketarekin, hau da, Literaturaren Historian izan diren hainbat poetikaren garapenaren azterketarekin. L. Goldmannen ikasle izan zen J. Leenhardten bideak, berriz, helburu kualitatiboagoak ditu eta “nola irakurtzen da?” galderari erantzun nahi dio. Hala ere, irakurketak egungo literatur kritikan eragin dituen azterbideen birpasa hau ez legoke erabat osatua teoria sistemikoak deritzenetan irakurketak eta irakurleek eragin duten arretari erreferentzia egingo ez balitzaio. Literatura komuni kazio-bide eta gizarte instituzio gisara ikusten dute teoria sistemikoen jarraitzaileek eta literatur komunikazioan elkarri eragiten dioten aldagaiak aztertzen dituzte. Sistema nozioak, beraz, literatur jarduera funtzionalki definitzea eskatzen du eta bertan parte hartzen duten protagonistek elkarren artean dituzten harremanak zehaztea. Esan beharrik ez dago, literatura sistema orok barneratzen dituen osa gaien artean (literatur testuen produkzioa, bitartekaritza, harrera eta birsorkuntza) harrerari dagokion atalean sartuko liratekeela irakurleei dagozkien xehetasunen azterketak. Teoria sistemikoen barruan ekarpen funtsezkotzat har daitezke, besteak beste, I. Lotmanen kulturaren semiotika, P. Bourdieu soziologoaren champ littéraire kontzeptua, J. Duboisek instituzio literarioen inguruan esandakoak eta, bereziki, Alemanian sorturiko literaturaren teoria enpirikoa (Empirische Literaturwissenschaft), Siegfried J. Schmidtek bultzatua, eta polisistemen teoria (Polysystem Theory), bes teren artean, Tel Aviveko Unibertsitateko I. Even-Zohar-ek garatua.

Edonola ere, gauza bat da bistakoa: gaur egun adituen artean arreta handia sortzen duen jarduera dela irakurketa. Esan daiteke XX. mendean hedatu direla nagusiki irakurketaren onuren eta beharren inguruko manifestuak. M. Poulainek (1988) dioenez, irakurketari buruzko iritzi hedatuenak (gutxi irakurtzen dela, gazte ek ez dutela motibaziorik, eta abar) ez dira gaurkoak. XIX. mende bukaeran, esaterako, alfabetizazioaren kanpainak hedatzearekin batera, irakurketaren arriskuez eta kalteez bibliografia ugari sortu zen. Garaiko zenbait irakurgaik (literaturak bereziki) hainbat talderengan (emakumezkoak, gazteak...) sor zitzakeen kalte “moralak” ziren urte haietan eztabaidatzen zirenak. Geroago, XX. mendean, irakurketaren inguruko eztabaidak eta zalantzak piztu zituen ikus-entzunezkoen garapenak, eta horien berri ematen du M. MacLuhanek The Gutemberg Galaxy (1962) liburuan. 70eko hamarkadan, berriz, poltsiko liburuen agerpenak eragindako auziak azpimarra daitezke. Irakurketaren demokratizazioa deitu zitzaion horretan, irakurle berriek “maila jasoko kulturari” ekar ziezazkioketen kalte eta arriskuei buruzko bibliografia oparoa sortu zen. Azken hamarkadetan, berriz, sustatu eta bultzatu beharreko jarduera dela irakurketa erakutsi dute erakunde nahiz instituzioetatik egin diren dinamizazio ahalegin handiek.

[M. J. O.]

B IBLIOGRAFIA

C AVALLO , G.; C HARTIER , R.: Historia de la lectura en el mundo occidental , Taurus,

Madrid, 1998 . C OLOMER , T.; C AMPS , A.: Enseñar a leer, enseñar a comprender , Celeste-MEC , Madrid, 1996 .

E SCARPIT R.: “ La définition du terme “littérature”, in Le littéraire et le social; élément s pour une sociologie de la littérature , Flammarion, Paris, 1970, 259-272 . J AUSS , H. R.: La literatura como provocación, Península, Barcelona, 1976 .

M AYORAL , J.A. (bil): Estética de la recepción, Arco, Madrid, 1987 . P OULAIN , M. (ed.): Pour une sociologie de la lecture , E. Cercle de la Librairie, Paris , 1988 .

W ARNING , R. (ed.): Estética de la recepción , Visor, Madrid, 1989.

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: lectura
     fr: lecture
     en: reading

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper