inversio - Literatura Terminoen Hiztegia

 
INVERSIO

(lat. inversu(m), itzultzea)

Hitzezko figuren arteko egitura figura bat da, disimetrian oinarritua. Hitz ordena normalaren aldaketa, edo ifrentzuz ezartzea, aldaturikoa indartzeko edo efektu estilistiko bat eragiteko. Badira inversio gramatikalak eta inversio erretorikoak. Inversio gramatikala hitz ordena normalaren nahitaezko aldaketa da; inversio erretorikoan, aldiz, ordenaren aldaketa ez da nahitaezkoa, gramatikak behartu gabea eta zilegizkoa baizik. Hizkuntzetan inversio gramatikalak, enfasia adieraztekoak adibidez, hainbat eratara egiten dira; horietako bat subjektuaren eta aditzaren arteko ordena aldatzea da, aditza aurreratuz. Euskaraz, adibidez, subjektu-objektu-aditza (“Hau ona da”) hurrenkera normalaren aldaketa. Hortaz, subjektu-aditza-objektua hurrenkera (“Hau da ona”) edo objektu-subjektu-aditza ordena (“Ona hau da”) markatuak dira, aditzaren ezkerrera doana izanik informazio berria edo enfasia hartzen duena. Aditzarekin lotuta, etenik gabe ahoskatzen da.

Beste inversio bat, aditz laguntzailea aditz nagusiaren aurretik ezartzea, derri gorrezkoa ez, baizik zilegizkoa eta hautazkoa da, eta Ekialdeko euskalki eta auto reek gehiago erabilia. Adibidez: “Oren guziek dute gizona kolpatzen. Azkenak hilo birat ehorzten” (Urruñako hilerrian). Edo Txori erresiñula kantuan: “Hark dü inganatzen, mündia bai tronpatzen”. Edo A. Oihenartek bilduriko atsotitzetako bate an: “Maitatzeak maitatze du hartze.” ( Proverbes , 310).

Inversio a hizkera poetikoaren konbentzioetan sartzen da, eta errimak eta metro ak behartzen edo laguntzen dituzte maiz bihurketa horiek. Atsotitzetan, frankotan agertzen dira horrelakoak eta era guztietako inversio ak, toki aldatzea baliabide mnemoteknikoa baita: “Badu ere axeriak biloa uzten / bere egitea eztu biluzten” (“Encore bien que le Renard change son poil, il ne change pas son naturel”, Oihe nart, Les proverbes , 62). “Eiheran dadinak egonegi, / bidean laster begi” (ibid., 129). “Urthe ehunez gudukan, eta behin ere ez kolpukan.” (ibid., 678).

J. Etxeparek maiz ezartzen du aditz laguntzailea aditz nagusiaren aurretik. Zumaiako herriaz hauxe dio: “Herriaz guziz zaizkigu alha begiak” ( Beribilez , EEE, 145). Elkarrizketetan ere aurreratzen du batzuetan aditz laguntzailea, ohi ez beza la. Ondoko testu zatietan aipatu inversio mota batzuk ikus daitezke (letra etzanez):

Dezagun erran hemen , ez lakiketenentzat, Loyolan bere zauritik sendatu urthearen buruko, Inazio fedearen suak ereman zuela Arantzazuko kaperalat, Loyolatik beheraxago, bospasei orenen bidetan, Oñateko herri ederretik askitto hurbil. Mendi kazkar ikusgarri batzuen mazelan eraikia zen eta geroztik hunat handitua izan den kapera hartan zituen iragan , zeruetako Amaren itxuraren oine tan ahospez, bi egun eta bi gau.” (ibid.,118).

Ditzagun eskerrak bihur Lagundiari, lilluraz-lillura gauza baliosenen ararte koz arima baitauku goratu, ulertzerainokoan nolakoa zen Inaziok beretzat hauta tu ontasun bakarra, hau baitzen –eta baita bethi– lagunaren alderako amodioa Jainkoa baithan.” (ibid., 126).

Beste inversio mota batzuk ere egin ohi zituen, bakunagoak nahiz konplexua goak, ulerterrazagoak nahiz zail edo gogorxeagoak, goragoko estilo maila bilatuz edo estilizatu nahiz, eta horrelakoei hiperbaton deritze.

[X. A.]

Ikus, halaber, E RRETORIKA , H IPERBATON , T OPOI .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: inversión
 fr: inversion
 en: inversion

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper