INTERPRETAZIO
(lat.
interpretatio
, argitze, azalpen)
-
Erretorika klasikoan du jatorria; figura edo baliabide erretoriko bat izendatzen zuen: goi mailakoa, zaharkitua edo mailegua zen hitz baten azalpena ematea. Interpretazioan, sinonimo pareaz edo baliokidea den perifrasi batez baliatzen da idazlea, ulergaitza, iluna edo polisemikoa den hitza edo esamoldea argitzeko.
-
Literatur esparruan,
interpretazio
hitzak berez azalpen edo itzulpena esan nahi duenez, grekoz
hermeneutiké
hitzak duen adiera ere hartu du eta testu inter
pretazio metodo bat izendatzeko ere erabili da, hots, tradizio historiko luzea duen hermeneutika metodo edo artea izendatzeko. Hala, Grezian orakuluak eta mitoak argitu eta aditzera emateko baliabidea zen gisa berean, judutarren artean
rabbi
ek Testamentu Zaharreko testuei buruzko exegesi biblikoa egiten zuten. Hala berean, tradizio kristauan apostoluek, elizaren gurasoek nahiz teologoek Testamentu Berriko ebanjelioez eginikoa ere interpretazio edo exegesi modu ezaguna da. Filosofia arlo
an, tradizio horren jarraitzailetzat hartzen da W. Diltheyk sorturiko Hermeneutika, giza zientzien oinarri diren printzipioak identifikatzeko helburua duen diziplina filosofikoa. Batez ere M. Heidegger-ek eta H. G. Gadamer-ek garatu zuten diziplina hori, eta P. Ricoeur-ek aplikatu bereziki testu literarioen interpretazioan (1986). Testuen inter
pretazioa da, bestalde, kritika literarioaren eta testu komentarioen zeregin nagusie
tako bat, baina testuen interpretazioa bere maila linguistikoen araberakoa izan dai
teke (metrikoa, morfosintaktikoa, sinbolikoa…) eta literatur testua mezua den neurrian, komunikazio testuinguruan harremanetan dagoen igorle, hartzaile, kode, eta abarrekiko erlazioan ere interpreta daiteke.
-
Antzerki hizkeran, interpretazioa esaten zaio, era berean, halako antzerki testu batean oinarriturik, hura taulara eramaterakoan, zuzendariak eta aktoreak tes
tuaren zentzuaz egiten duten irakurketari. Erretorika arloan ere interpretazio deritzo hizlariak testu batez egiten duen irakurketari eta errepresentazioari.
[L.
O.]