inpresionismo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
INPRESIONISMO
XIX.
mendeko azken aldean Frantzian sortu zen mugimendu artistikoa da. Hasieran margolari talde batek osatu zuen estetika hori eta C. Monet, C. Pissarro,
E.
Degas, A. Renoir, P. Cézanne, A. Sisley eta B. Morisot izan ziren, besteak beste, pintore inpresionistak. 1874an sortu zen Parisen, aipaturiko pintoreek erakusketa bat egin zutenean, eta Moneten margo baten izenburutik hartua da hitza ( Eguzkiaren jaikieraren inpresioa ). Mugimenduak jarraitzaileak izan zituen musikan
(C.
Debussy, E. Satie), eskulturan (A. Rodin) eta literaturan (P. Bourget, M. Barrès).
D.
Estébanez Calderónen esanetan (1999), pintore inpresionistek naturan nahiz hirian ikusitakoak beren gogoan une batez sorturiko irudia era librean pintatu nahi zuten, pintzelkada labur, bizi eta azkarren bidez, eta horrenbestez, argi-itzalen jokoaz, bizitasun eta mugikortasun ahalmena itsatsi nahi zioten margotzen zutena ri. Literaturan inpresionistek mugimendu naturalistaren aurka jo zuten eta bat egin zuten jarrera hori hartu zuten dekadentista eta sinbolista deitu izan diren beste idaz le batzuekin, Ch. Baudelaire, Villiers de l’Isle-Adam, A. Rimbaud, P. Verlaine, St. Mallarmé…

Inpresionismoaren ezaugarrien artean lehenik aipatu behar da errealitatearen pertzepzio subjektiboari ematen diotela lehentasuna, pintura errealistak, aldiz, objektibitatea zuen irizpidetzat; bestalde, errealitate hori joanean eta mugimenduan agertzen da, eta ez geldian; beraz, prozedura da, eta ez zerbait bukatua. Teknika piktorikoan eragina du ikusmolde horrek: pintzeladak arinak dira, bat-bateko eta kasualitateko zerbait adierazi nahi balute bezala; irudiaren plastizitateak nagusita suna hartzen du, argia, airea, giroa agertu nahi dituzte; margoaren kolore zabale rak puntu eta mantxa bihurtu dira, eta koloreak perspektiba joko, argiaren eta ilu naren arteko kontrasteetan; espazio eta marra formak isuri egiten dira, argiaren eta kolorearen ikuspegi harmoniatsuetan, eta, horregatik, formak nabarmentzeko, mar goak urrunetik ikusi behar dira; motiboek “paisaia” bihurtu dute, gaiaren gainetik pintura tonua nagusitzen delarik; koloreak ez dira objektuak duen ezaugarri gisa erabiltzen, baizik eta “fenomeno kromatiko abstraktu” gisa.

Inpresionismoak ikuskera eta edertasuna ulertzeko era jakin bat eskatzen du. Gaiarekiko urrunketa bat dago artistaren joeran, eta sinbolikoki agertuko du hori, margoa ikusteko urrun jartzera behartze horretan. Margolan inpresionistak urrune tik ikusi behar dira, eta, hein berean, artistak errealitatea eta gizartea toki urrun batetik ikusten ditu, errealitateaz konforme ez balitz bezala.

D. Estébanez Calderónen azalpenen arabera (1999), lehendabiziko idazle inpresionistak P. Bourget eta M. Barrès izan ziren. Naturalismoaren aurkako joera hartu zuten eta puntu horretan batera zetozen sinbolista eta dekadentistekin. Aurkako joera ez da soilik estetikoa (naturalismoa arte arrunt, zatar eta lizuntzat dute), filosofikoa ere bada, eta, positibismoaren eta aurrerapen zientifikoen aurka agertuz, espiritualtasuna berpiztea eta erlijiora itzultzea bultzatzen dituzte. Mendearen bukaeran, P. Bourget eta M. Barrèsek joera kontserbatzaile eta nazio nalistak hartu zituzten, E. Zolaren sozialismoaren aurrean. Inpresionismoaren zen bait partaide aristokraziakoak ziren, eta joera estetizista nabaria da euren artean.

“Artea artearengatik” lemak zentzurik osoena erakusten du korronte horren barruan. Sorkuntza artistikoa eta edertasuna gurtzea eta norberaren bizitzaz “arte lana” egitea dira partaideen joera nagusiak. Ekoizten duten produktua ere gutxi batzuentzat sortua da, eta beste artista batzuentzat ulergaitzak diren lanak aurkez ten dituzte. “Artifizialtasun” hori bihurtu dute sorkuntza artistikoaren ideala. Naturalismoaren aurkako joeraren ondorioz, artifizio mundua, irudimenak sortua, eraiki nahi dute inpresionistek, eta eguneroko errealitatetik ihes egiten dute, izadia ren errepresentazioa eta grinen mundua baztertzen dituzte.

Gustu errefinatu eta artifiziala nagusi izan den garaiekiko zaletasuna erakutsi dute: Helenismo zaleak dira, eta, neurri berean, Erromako literaturaren azken garaia eta estilo rokokoa maite dituzte, gainbehera eta dekadentzia erakutsi dituzten garaien zaletasuna. Idazle dekadenteengan (Ch. Baudelaire, P. Verlaine, O. Wilde) “arte hutsa”, espiritualtasuna eta hedonismoa agertzen dira, egunerokotasunaren arrunkeriarengatiko zaputza, nazka existentzialarekin nahasian. Alemaniako litera turan ere jarraigo handia izan zuen mugimenduak eta kanpo deskripzioak uxaturik, barne egoeren eta sentimenduen zehaztapenetan oinarritu ziren literatura lanen artean, R.M. Rilke da eredu nagusia.

Euskal literaturan J. M. Agirre “Xabier Lizardi”rekin lotu izan da mugimendu hori, Lizardi izan baitzen euskal paisaian begirada berriaren asmatzailea literaturan. Urte giroak ene begian lanean, hurbil zitzaion paisaia deskribatu zuen lau sasoie tan: neguan, udaberrian, udan eta udagoienean. Ez da ahaztekoa baina, kanpo paisaiaren bidez, inpresioaren bidez, Lizardik bere barneko ideia adierazi nahi zuela bereziki, deskribapena barne hausnarketarako bide zela. Lizardiren eskola koak izenarekin ezagutu eta haren ondoren etorri diren poetak Inpresionismoaren barnean kokatzekoak dira: A. Tapia-Perurena, T. Monzonen alde lirikoak, S. Onain dia, E. Erkiaga, eta J, Arana “Loramendi” eta, neurri batean, E. Urkiaga “Lauaxeta”. Inpresionismoak gailurra jo du B. Gandiagaren Elorri liburuan, hizkeraren sakonta sunak, finezia poetikoak eta gardentasun senak bat egiten dutelarik.

[J. K.] B IBLIOGRAFÍA : B ALAKIAN , A.: El movimiento simbolista , Guadarrama, Madrid, 1969. G UTIÉRREZ G IRADOT , R.: El Modernismo , Montesinos, Barcelona 1983.

H AUSER , A.: Historia social de la literatura y el arte, 3 ale, Guadarrama, Madrid, 1969.

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: impresionismo
     fr: impressionisme
     en: impressionism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper