Kontaketa tentsio-une garrantzizkoarekin hasi eta une horretatik atzera edo aurrera eginez jarraitzeari esaten zaio in medias res hastea. Kontaketaren denbo rari dagokion kontzeptua da, beraz; zehazki, kontaketaren hurrenkerari dagokio.
Euskal eleberrigintzan, Tx. Agirreren Auñemendiko Lorea (1898) izan daiteke “in medias res” haste horren adibide. Egun batzuk lehenago gertatutakoetan dago eleberriak kontatzen duen istorioaren abiapuntua, baina testua ez da hasten puntu horretan, baizik eta istorioaren ikuspuntutik geroagokoa den une batean. Ama-ala ben arteko elkarrizketaren unea hartzen da abiapuntutzat eta hor aipatzen dira aurreko gertakariak. Elkarrizketa amaitutakoan, kontaketa aurreranzko norabideari lotzen zaio.
[A. T.] Ikus, halaber, D ENBORA .