ilustrazio - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ILUSTRAZIO

Espainian izen horrekin ezagutzen da XVIII. mendean Europa osoan gertatu zen mugimendu kulturala: Argien Mendea edo Aufklärung deiturikoa. Adituen iritziz, ilustratuen mugimenduak lotura estuak ditu I. Kant ( Arrazoimen hutsaren kritika, I. Uribarri, 1999) eta E. B. Condillac filosofoen ideiekin, nahiz Ch. Montesquieuren ( Legeen espirituaz, I. Iñurrieta, 1999) eta J. J. Rousseauren pentsamendu soziala rekin ( Gizarte hitzarmena , B Oiartzabal, 1993), nahiz A. Smithen liberalismoarekin, nahiz J. Lockeren pedagogiarekin ( Giza adimenari buruzko entseiua I eta II, A. Gabikagojeaskoa, 1999 ) . Literaturaren arloan, Frantzian N. Boileauk, Espainian I. Luzánek, eta Italian J.H. Pestalozzik eginiko literatur kritikaren berrikuntza da aipa garri. Guztien gainetik, ordea, Frantzian agerturiko Entziklopedia. Zientzia, arte eta lanbideen hiztegi arrazoiduna k bideratuko ditu ilustrazioaren zioak.

Mugimendu ilustratua berritzailea eta erreformazalea da. Botere publikoak kul tura gestionatu, bultzatu eta lantzea lortu nahi du ilustrazioak, eta, era berean, gizar tearen bizitzeko, sentitzeko eta pentsatzeko moduak eratzea edo heztea. Horrek guztiak legalitatea moldatzea eta aldatzea ekarri zuen. Esate baterako, Espainia Europaren aldean oso atzeraturik zegoela konturatu ziren ilustratu espainiarrak, eta parekatzearen aldeko ahaleginetan saiatu ziren, modernizazio prozesua sustatuz ekonomian, politikan eta kulturan. Ilustrazioa ez da literatur mugimendua soilik, askoz jokabide eta pentsamendu zabalagoa baizik, gizartea modernizatzeko egin dako ahalegina baita, legedia aldatzeko jarrera. Literaturan egindako hausnarketak ere gizartean duen eragina aztertzen du, eta egin dezakeen lana bultzatzeko asmoa du.

Pentsamendu ilustratuak egiara hurbiltzeko arrazoiaren bidea soilik erabiltzea du helburu, autoritatearen eta tradizioaren irizpideak alde batera utzirik. Batez ere eskolastika baztertu zuten ilustratuek. Ondorioz, zientzia esperimentalen –batik bat, matematikaren eta fisikaren– garapena bultzatu zuten, eta etekin zuzena ematen duten lur langintza, botanika eta kimikaren arloak, betiere praktikotasun ekonomi koa eskuratu nahi baitzuten, baina ez zuten ahaztu giza zientziak garatzea.

Bestalde, kultura klasikoa maite zuten, eta hizkuntza modernoak ere bai; kultu raren zabalpenaren alde egin zuten, liburuetan oinarrituriko jakituriak sineskeraren, iluntasunaren eta ezjakintasunaren aurka egingo zutela uste baitzuten; neurri bere an, hezkuntza izan zen haien ardurarik handiena.

Espainian ilustrazioak ekarritako aldaketaren zioak honako hauek izan ziren, Estébanez Calderónek zehazten duenez (1999): Espainia Europara zabaldu zen; politika arloan zenbait gertakizunek bultzatu zuten modernizazioa Espainian, izan ere, Borboiak heldu ziren tronura eta Karlos IIIak harremanak zituen Napoleseko gortearekin. Eragin politikoak izan zituen horrek; jakina, G. Alberoni eta Esquilache markesa etorri ziren Espainiara, bertakoen kultura aldatu nahiz, eta artista italiarrak erakarri zituzten Madrilera: G. B. Tiepolo, L. Boccherini eta A. Scarlattiren lanak Espainian sortu ziren. Liburuak ere errazago sartzen ziren, eta horrela ezagutu zituzten espainiar ilustratuek C. Goldoni, J. Locke, F. Bacon eta A. Poperen poetika.

Bestalde, erreforma ekonomiko eta soziala bizkortzea lortu zuten: Mestaren pribile gioak murriztu, produktuen joan-etorri librea bultzatu, gremioak berritu, eta “Zalduntxoen Batzarrak” piztu zituzten, eragin ekonomikoak eta liberalak zabaltze ko asmoz.

Hirugarrenik, Espainiako ilustratuek ahalik eta gizartearen alderik zabalenetara helarazi nahi zituzten eragin berriak, euren ustez ondasunaren iturria “hezkuntza publiko”an oinarritzen baitzen. Horrela, Akademiak sortu zituzten, ikastetxeak zabaldu, aldizkariak ugaldu eta irakaskuntza eraberritu. Alde horietan garrantzi handia eman zitzaien zientzia erabilgarriei, tokian tokiko aberastasuna bultzatzeko asmoz; bestalde, hizkuntzen ikaskuntzari, esperimentazio metodoari, eta, entziklo pediari jarraiki, zientzien arteko loturari ere garrantzia ematen zitzaion. Ilustratuek Unibertsitateak Estatuaren menpe jarri nahi zituzten, horrela Elizaren babesetik irten zitezen.

Azkenik, literaturak eragin soziala zuen, ilustratuen iritziz. Literaturak bazuen funtzio “erabilgarria”, ez zen autonomoa, ez zen literatura beragatik sortu behar, kul turaren hedapenari eta hiritarren zorionari begira baizik. Kulturaren eta zorionaren arteko lotura egin zuten ilustratuek, zenbat eta kultuago orduan eta zoriontsuagoa izango baitzen hiritarra. Alde zientifikoak eta pedagogikoak toki handia hartu zuten, beraz, literaturaren barnean.

Euskal Herrian, “Azkoitiko zalduntxoek” –Xabier Munibe (Peñaflorida kondea),

J. M. Egia eta I. M. Altunak– hartu-eman zabalak izan zituzten frantses entziklope distekin, J. J. Rousseau nahiz Voltairerekin. Real Sociedad Vascongada de Amigos del País (RSVAP) sortu zuten eta Bergarako Erret Mintegia ikastegiaren bidez aha legin handiak egin zituzten ilustrazioa Euskal Herrian sustraitu zedin, eta, haren era ginez, Monarkia Absolutuak jarririko legedia eta gizarte arauak alda zitezen.

Ilustrazioak eragin nabarmena izan zuen euskal literaturan. J. A. Mogelen Ipuinak izeneko alegiak, alde pedagogiko horren adibide zuzena dira. Peru Abarka k alde bi biltzen ditu bere baitan; batetik, errenazimentu garaiko elkarrizke tak jarraitzen ditu eta gisa berean arlo pedagogikoa landu du bestetik; halere, han irakasten dena ez da modernitateak nahi lukeen aldea, baizik eta erregimen zaha rrak berriari eman diezaiokeena. Peru Abarkak irakasten dio Maisu Joani, hala ere, alde pedagogikoa nabarmena da eta irakaspenaren alde analitikoak erabiltzen dira.

Bestalde, antzerkiaren arloan, X. Munibe Peñafloridako Kondeak lan berezia egin zuen, Frantziako opereta moldean idatzi baitzituen El borracho burlado eta Gabon-sariak lanak, eta gazteleraz nahiz euskaraz baliatu zen horretarako. Idazle ilustratu gehiago ere badira; esaterako, alegiek bide luzea egin dute Euskal Herriko

XIX. mendeko literaturan. B. Mogelen ondoren, aipagarriak dira A. Iturriagaren ale giak ere, hernaniarrak bere ikastetxean eskoletan erabiltzeko idatzi baitzituen lite ratura lan horiek.

[J. K.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: ilustración
     fr: les lumières
     en: illustration, enlightement

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper