(Dialekto oinarri hartuta sortua, grek. idio(s)- aurrizkiaz, norbere hizkera)
Hiztun bakoitzak erabiltzen dituen hizkuntza ezaugarri berezien bilduma da idiolektoa. Izan ere, hizkuntza bereko hiztunek ez dituzte denek mintzabide berdi nak erabiltzen; hor daude dialektoak, hizkuntza mailak eta “erregistroak”, ugarita sun aldakor horren lekuko.
Gizarte mailako harremanek hizkuntzari ekartzen dioten emaitzaren ikertzeko, soziolekto deitzen den kontzeptua erabiltzen da. Izan ere, ofizio bereko solaskide ek edo kultura osagai berak dauzkaten talde lagunek eskas dituzten hitz eta erran molde egokiak sortzen dituzte, beren berezitasunen adierazteko. Hizkuntz ezauga rri bilduma horiek soziolektoak deitzen dira.
Gisa berean, norberak molda ditzake bere hitz edo mintzagai bereziak, hiztegia eta ahoskatzeko erak landuz, ohizko erabileretarik hurbil egonez halarik ere, solas kideekin elkar aditzekotan. Hiztun bakoitzak erabiltzen dituen hizkuntz ezaugarri berezi horiek idiolekto bat osatzen dute.
Literatura mailan, idiolektoak badu zer ikus estiloaren arazoarekin. Idazleak moldatu sortze markaren ezaugarri nagusietarik bat bilakatua da; beraz, idiolekto bat lotzen zaio funtsezkoen edo hoberenen lerroan onartzen den literatur egile bakoitzari.
Bestalde, narratiban, eta bereziki eleberrian, pertsonaiek erabiltzen dituzten solas bereziek (soziolekto, idiolekto...) laguntza handia ekartzen dute irakurketa mailan, konnotazio guztien gisan.
[J. C.]
Ikus, halaber, H IZKUNTZA MAILA , K ONNOTAZIO , S OZIOLEKTO .
es: idiolecto
fr: idiolecte
en: idiolect