hoskidetasun - Literatura Terminoen Hiztegia

 
HOSKIDETASUN

Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, hoskidea izateko nolakotasuna da hoski detasuna, eta bereziki bi bertsoren amaiera hoskidea izateko nolakotasuna izen datzeko erabiltzen da. Hitzaren adiera errimaren eta puntuaren baliokide da 1930etik hasita. Errimaren definizio orokorra eta puntuaren deskripzio jakina kon tuan hartuta, argi dago euskaran badirela arrazoi estrukturalak errimaren nozio erki dea ezinezko edota oso zail egiten dutenak; eta badirela arrazoi historikoak ere –euskal bertsogintzak berez hartutako bideak– euskara behartu dutenak gure ingu ruko hizkuntzen hoskidetasun moldetik kanpo dauden ereduak lantzera. Horregatik, euskal hoskidetasunaz aipamen berezia egin beharra.

Euskararen inguruko erdaretan errimaren esparrua azentuak finkatzen badu, –ezkerretik eskuinera finkatu ere–, euskarak azentu hain markaturik ez duenez, praxian euskal hoskidetasunari oso zaila zaio, –ia ezinezko–, horrelako mugaketa zehatzak azentuz finkatzea. Euskarak, orokorki, mintzatua denean, mintzo katearen erritmoari jarraitzen dio; edota, kantatua denean, doinuaren erritmoari. Bai mintzo katean, bai doinuan, egon daitezke silabak azentu tonikoarekin, edota denbora markatuarekin, hobeto datozenak, baina malgutasunez egin ohi dira horrelako apli kazioak, eta joera nagusia da silaba bat bera batzuetan tonikoa izatea eta beste batzuetan atonoa. Gehiago oraindik: estrofa beraren barruan aurkitzen dira silaba bateko, biko eta hiru silabako hoskidetasunak, eta ezberdintasun hori legezko jotzen da euskal metrikan. Adibidez:

- (m)ARIA, hAnDIA, gARBIA, guZIA, grAZIA, hASIA, biZIA (J. B. Elizanburu).

(m)ARIA, hAnDIA, gARBIA, grAZIA, hASIA = hiru silabako hoskidetasuna. guZIA, biZIA = bi silabako hoskidetasuna.

- nolA ZAN, bAZAN, plAZAN, ESAN, dEZAN (Bilintx). nolA ZAN, bAZAN, plAZAN, = bi silabako hoskidetasuna. ESAN, dEZAN = bi silabako hoskidetasuna hau ere, baina azkenaurreko “E” aldatuz.

Beraz, hoskidetasuna hasten den ezkerraldean ez dago muga jakinik, hiru, bi, bat silaba hartzen dutenez adibideek; baizik eta eskuinaldean jartzen da muga, zenbat silaba jartzen dituen eskuinetik ezkerraldera: bat, bi, hiru.

Euskara, bestalde, deklinabidea duen hizkuntza da; eta, beraz, hoskidetasune an gerta daiteke kasu marka ere jokatu beharra. Norbaitek uste dezake kasu marka berdinekin oso erraza duela poeta euskaldunak errimak eta hoskidetasunak osatzea. Ez dago horrelako erraztasunik. Errepikatzeak bere legeak ditu estilistikan, eta gauza bera gertatzen da kasu marka berdinen errepikatzeekin ere. Adibidez, zortziko moldean, lau hoskidetasun daudenez, onartu litezke atzizki beraren bi kasu berdinak; baina ezin da onartu hiru egitea; eta gutxiago lau. Hoskidetasuna behar bezala egiteko, atzizkiaz gain hitzaren fonema bat hoskide izatea eskatzen da, hobe lexemaren silaba osoa bada, eta oraindik hobe hirugarren silabako hoskide tasuna ere sartzen bada.

- auZOTIK / beSOTIK / zoKOTIK / lePOTIK / orPOTIK / onDOTIK / ezerengaTIK (Xenpelar)

- auZOTIK, beSOTIK, zoKOTIK, lePOTIK, orPOTIK = atzizkia (TIK), eta lexema ren silaba oso bat. O eta kontsonante baliokideak (Z eta S; K eta P); ondOTIK = atzizkia, lexemaren bokal bat bakarrik (O); eta ezerengaTIK = atzizki hutsez.

- uMILTZEKO, aMILTZEKO, ibILTZEKO, ILTZEKO, (Txirrita). Lauretan du errima gramatikala (TZEKO), gehi bitan lexemaren silaba osoa (MILTZEKO); edota bitan lexemaren bi hizki (IL).

Kasu markaz esan dena baliagarri da hitz elkartetako osagai berdinen errepi katzean ere: onTASUNA, maiTASUNA, gizaTASUNA, askaTASUNA. Estilistikak bere legeak ditu osagai berdinak errepikatzeko orduan: errepikak beharrezkoak bakarrik izan daitezela, nolabaiteko intentzio poetiko berezia aditzera emanez.

Historiaren aldetik, lehenik herri poesian onartzen dira kontsonante baliokideak, hau da, heterofonoak eta heterografoak izanik ere, homofonotzat eta homografotzat hartzen direnak, hala nola, leherkarietan p, t, k edo b, d, g; txistukarietan s, z, x; afri katuetan ts, tz, tx; sudurkarietan n, m; dardarkarietan r, rr.

Bertsolarien errimaren edo puntuaren berezitasuna . Bat-batean jokatzen baitira bertsolariak, ez zaie galdegiten ahal, bereziki bederatzi puntuko airean aurki ditza ten bederatzi puntu hots eta grafema berdinekin. Bertsolariek berek onartzen dituz te salbuespen batzuk. Ez edozein salbuespen, kontsonanteen arteko ahaidegoa edo hurbiltasuna onartzen duten salbuespenak soilik:

- leherkariak: p-t-k edo b-d-g

- txistukariak: s-z-x

- afrikariak: ts-tz-tx

- sudurkariak: m-n-ñ

- dardarkariak: r-rr

Adibidez, afrikatuekin bederatzi puntuko bertsoan:

“Erreka bazterrean ernetzen da altza, hark bezala guk ere orriak altxa. Euskal Herri gurea da gure mahatsa, nahiz ta askatasunez ez dan aberatsa. Hau destino latza askotan garratza, gakoa hor datza aldatzeko martxa behera muga lotuak gora esperantza.”

Ikus daitekeen bezala, bederatzietan agertzen da bost aldiz tza , bi aldiz txa eta bi aldiz ere tsa . Osoki onartua da berezitasun hori kantu egileen artean, bertsola riak direlakoz gehienak edo segitzen dituztelakoz bertsolarien legeak.

Errimak ez du salbuespen hori onartzen; beharrezkoa du hoskidetasun homo fonoa eta homografoa erakustea. Adibidez, J. B. Elizanbururen goiko adibideak aipatuz:

(m)ARIA, hAnDIA, gARBIA, guZIA, grAZIA, hASIA, biZIA (J. B. Elizanburu). (m)ARIA, hAnDIA, gARBIA = hiru bokalak berdinak (AIA); kontsonante batzuk hos kideak dira, D, B, K; edota baliogabeak (h, n) (hAnDIA); hiru silabako kontsonante hasierakoak ez dira hoskidetasunean sartzen: (m), g, gr, ez eta bi silaba oso ere, gu, bi. Badirudi bokalek markatzen dutela hemen gehienik hoskidetasuna; kontso nanteen baliokidetza onartzen dela; eta gero hoskidetasunean aintzat hartzen ez diren kontsonanteak daudela, galduak bezala hoskidetasunerako.

Estilistikaren aldetik, badira autoreak errima legeak guztizko eskakizunez, zehatz eta aberats betetzen dituztenak; eta badira zabar, arlote eta halako moduz hoskidetasunean aritzen direnak ere. Esan behar da historian zehar era guztietako ereduak agertzen direla, oso eredu laxoetatik hasi eta oso eredu aberatsetaraino. Ez dago esaterik eredu bat ere gaizki dagoenik, historian aurkitzen bada. Baina ez da izango eredugarri ere, estilistika alderdiak ongi betetzen ez baditu. Ez da ahaztu behar puntako poetak (A. Oihenart, Lizardi) eta bertsolari sonatuak (Xenpelar, Otaño, Xalbador, Amuriza) izan direla hoskidetasunaren kontuan araurik zehatzenak eta aberatsenak eman eta bete dituztenak.

Laburtuz, esan daiteke erdal eta euskal hoskidetasunek ingurune fonikoa eskatzen dutela, baina hizkuntza bakoitzak bere legeen arabera. Euskarak, azentu hain markaturik ez duenez, onartzen du estrofa beraren barruan silaba bateko, biko eta hiruko hoskidetasunak egitea; eta hori legezko ematen da. Gero, kasu-marka joka dezakeenez, kontuan hartuko ditu bertsogileak estilistiken eskakizunak errepi kak egiteko orduan. Bai herri poesian eta bai poeten artean, baliokidetzat ematen dira berdin ez diren zenbait kontsonante, bertsolaritzan oraintsu arautu delarik baliokidetzaren gertakaria eta praxi mailan erabiltzen hasi ohartuki. Era berean, euskal neurtitz egileak estetikaz jokatu behar du hoskidetasunaren eremua markatzeko, errepikatzearen bidez gramatikaz ezberdin diren esaldi osagaiak bila tuz, betiere egitura paralelistikoa prestatzen dela, hots horien errepikatzea dela bide.

[J. M. L.]

Ikus, halaber, E RRIMA , P UNTU .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: homofonía
 fr: homophonie
 en: rhyme

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper