hizkera - Literatura Terminoen Hiztegia

 
HIZKERA

Gizon-emakumeek hitzaren bitartez harremanetan jartzeko duen ahalbidea adierazten du hizkuntzak, orokorrean. Estrukturalistek hizkuntzaren sistema abs traktua eta hizketa konkretua bereizi zituzten hasieratik, eta, ondoren, E. Coseriuk finkatu zuen sistemaren eta hizketaren arteko erdiko maila bat, arauaren maila, komunitate bakoitzak zeinu apartekoak baititu, eta, hala, sistema linguistikoek gizar tean gauzatzean dituzten ezaugarri bereizgarri finkoen multzo onartua osatzen du hizkerak edo mintzairak. Igorlea, hartzailea, kodea, mezua eta erreferentzia literario eta metalinguistikoak kontuan hartzen badira, hizkera eta gizataldeen barruko komunikazioa lotuta ageriko dira. R. Jakobsonentzat, gizakiak komunikatzeko behar duen baliabideen sorta da hizkuntza, eta, besteak beste, aipatzekoak dira haren funtzio adierazkor, poetiko, fatiko, logiko eta metalinguistikoak.

Hizkera hitzak adiera anitz du berez, horietatik arruntenak norbaiten nahiz giza talde baten mintzamoldea definitzen du, baina hizkuntzalaritzan sistema abstrak tuaren eta hizketa konkretuaren arteko hizkuntza maila edo estandar maila definitzeko erabili izan da, gehienbat. Euskararen eremuan, adibidez, “euskara batua” euskaldunok elkar ulertzeko beharretik sorturiko hizkera da. Arlo literarioan hizkerak molde estandar batekiko harremanetan zehazten du hizkera: halako garai bateko mugimendu baten edota idazle baten hizkera moldea zertan aldentzen den estandarretik.

Hizkeren sailkapen modu ugari egin izan dira. Alde batetik, euren arteko gene alogia harremanak kontuan hartzen dituztenak, bestetik, gizarte mailaren edo harre manaren araberako sailkapenak (estandarra, ofiziala…), nahiz esakuntza erregis troaren araberakoak (kultuak, teknikoak, herrikoiak…), nahiz komunikabidearen araberakoak (ahozkoak ala idatziak), nahiz hizkera berezitzat jotzen direnak (zienti fikoak, juridikoak, administratiboak, literarioak). Azken bi sailkapen horietan aztertzen da bereziki hizkera literarioa, ahozko eta idatzizko erregistroa bereiztea aski adierazgarria baita literaturaren arloan, eta, era berean, hizkera literarioak gai nerako hizkera estandar eta bereziekiko duen bereizgarritasuna identifikatzeko aha legina eta literariotasuna zertan den zedarritzeko beharra baita teoria literarioaren aztergai nagusietako bat.

Testu literarioek komunikazio linguistikoaren molde berezia darabilte eta hiz kuntzaren bitartez arte lana sortzen dute, egileek beren premien arabera moldatzen eta egituratzen duten hizkera literarioaz baliatuz. Horregatik, Semiotikaren, Pragmatikaren eta Harreraren Teoriaren araberako azterketetan, hizketa ekintza bere zitzat hartzen dira testu literarioak, hots, komunikazioaren testuinguruan sortzen den zeinu artistiko konplexutzat.

[L. M. M., L. O.]

Ikus, halaber, A RAU , E RREGISTRO , H IZKETA , H IZKUNTZA , L ITERARIOTASUN .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: registro, lenguaje
 fr: discours
 en: discourse

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper