hipertestualitate - Literatura Terminoen Hiztegia

 
HIPERTESTUALITATE

Literatura bezain aspaldikoa da iturrien arazoa, eta gauza jakina da liburuak liburuetarik sortzen direla. Baina, kasu ageriko eta zehatz batean, testu zaharrago batetik (A) eta haren baitan oinarrituz testu berri bat (B) heldu delarik, berria (B) hipertestu deitzen da, aitzinekoa (A), aldiz, hipotestu. Ondoriotasun horretan, G. Genette, frantses ikertzailearen arabera, bi harreman mota aurki daiteke: imitazioa (pastichedeituriko molde bezalako baten bidez) eta birmoldaketa (“parodia” bezalako berridazketa baten bitartez). Homeroren “Odisea” eredu eta iturburutzat hartuta, bi hipertestu mota horiek aurkitzen ditu Genettek Eneida eta Ulysses deitu obre-tan. Lehenean, P. Virgiliok, Antzinaroko erromatar poetak, Eneasen epopeia idatzi zuen (Enearena, S. Onaindia, 1966), Homeroren kontatzeko moldea erabiliz, haren eredua imitatuz. Bigarrenean, aldiz, J. Joyce irlandar idazleak XX. mendeko Dublin hirian finkatzen ditu eleberrian kontatuak diren gertakariak, baina Homerok hautatu zuen ekintza eskema bera baliatuz. Azken hori birmoldaketa adibidetzat dauka Genettek. Birmoldaketa ( transformation ) mota horretan Genettek luzaz aipatzen du parodiaren kasua, hor ereduaren funtsezko birmoldaketa egiten dela erakusteko.

Testuen arteko harreman mota horren erabilera Euskal literaturan ere aurki dai teke nasaiki beste edozeinetan bezala. Iparraldeko alegia egileen leinua hor da lekuko (J. B. Artxu, L. Goihetxe, G. Adema “Zalduby”, J. Moulier “Oxobi”, L. Léon) eta Belea eta axeria deitu alegiaren kasua har daiteke adibide gisa, zehazki aztertzeko, bertsio batetik bestera, imitazio eta birmoldaketa prozesuek zer harre man mota sortzen duten. Gisa berean, B. Atxagak Bertso berriak deitu kobla berrien jartzeko erabiltzen duen eredu zaharra aipa daiteke.

Hipertestu hitzak beste zentzu bat hartu du informatika hedatzearekin, eta, karia horretara, literatur kritikaren eremutik jalgi da. Erranahi berriaren arabera, testu elektronikoa da hipertestua deitzen dena. Idazki digitalizatua informazio multzotan banatua da, baina aldian bat baizik ez da ordenagailuko berinan ageri. Nahiz infor mazio multzoak bata bestearen ondotik irakur daitezkeen –liburuaren orrialdeekin egiten den bezala–, idazkian ibiltzeko beste moduak badaude. Informatikak daka rren eragin trukeari esker, koloretan edo azpimarraturik dauden hitz edo sinboloen gainean sakatuz, informazio multzo batetik bestera iragan daiteke, linealki irakurri gabe. Multzoen arteko lokarri horiek segituz, dokumentu osoaren baitan ibiltzen ahal da, eta norberak bere norabide bereziak hautatu. Bidaiatzeko tresnak hobetuz joaten dira (aurkibide mugikorra, kolore aldaketak, eta abar), eta testu mota berri horren inguruan, hipertestualitatea hitzaren kontzeptuan biltzen diren irakurtzeko eta idazteko molde bereziak sortzen dira etengabe.

Jakitateen antolatzeko molde hori ez da berria; zehar ibilbide horiek hiztegi eta entziklopedietan baliatzen baitira, gida ezaugarri eta igortzeen (sinonimoak, antoni moak, familia bereko hitzak, eta abar) bitartez batez ere. Informatikaren eraginez, teknika horiek hobetu dira, eta gero eta lasterrago ibil daiteke, gero eta urrunago, Web edo Internet sarea, hipertestu zabal gisa ikusten ahal baita, gune batetik bes tera joaten da-eta informazio bila.

Irakurketa eta idazketa horiek, orain arte, idazki didaktikoen sailean baliatu dira, baina, azken urte hauetan literaturaren mundura itzuli dira. Informatikaren ahal handi eta berriak erabiliz, edizio kritikoak prestatzen dira “hipertestu” moduan: testu berriaren aitzineko bertsioak, testu iturriak, testu ahaideak kokatzen ahal dira CD-Rom edo Web gune berean. Hots, transtestualitate kontzeptua sortzean Genettek bereizi dituen bi azpisail nagusiak –Hipertestualitatea eta intertestualitatea– konkre tuki lantzen ahal dira molde berri batez teknologiari esker (ikus www.univ rouen.fr/flaubert/index.htm aipatzen duten xedea). Baina, hipertestuaren teknikak ondorioak baditu sorkuntza mailan ere. Bide berriak ireki nahiz, idazle batzuk hasi dira eleberri eta poesien egiten hipertestu moduan, testuen arteko harremanak nahasiz eta ugarituz denbora berean.

[J. C.]

Ikus, halaber, T ESTUARTEKOTASUN , T RANSTEXTUALITATE .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: hipertextualidad
 fr: hypertextualité
 en: hypertextuality

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper