hiperbole - Literatura Terminoen Hiztegia

 
HIPERBOLE

(grek. hyper + bole, gora jaurtitzea)

Amplificatio trinkotua da; batzuetan pentsamendu figura gisa sailkatzen da eta bestetan tropotzat. Testuingurua kontuan hartuta, gehiegizko adierazpidea da, eta, beraz, ez hitzez hitz baizik eta adierazpidearen norabidea edo zentzua ulertzea eskatzen du. Metafora, metonimia edo konparazio bidezkoa da maiz eta horregatik tropotzat ere hartzen da batzuetan, baina zehar aipua, perifrasia, litotea eta beste figura batzuen soinekoz ere jantz daiteke. Esaera eta lokuzioetan ageri da; adibi dez, hiperbole bat baliatuz Hiriart-Urrutik politikako berba jarioez dio “baheaz ura ren hitzemaile” direla, eta Barthou ministro oportunistaz, berriz, “bere etsai guziak ezarri ditu lurpean ehortzirik”. Hona hiperbole metonimikoaren adibide bat, aipatu idazlearena: “Hain gira ezazol eta hotz (…) hartaratuak girela erraiten dautzuet, non kargudun ttipienaren kaxketaren itzalaren ezkinak ikara jauzarazten baitauku”.

Hona beste bat, konparazio bidezkoa: “gatu hil baten buztana balio ez duen pegeseria”.

Ikus daitekeenez, umorez eta ironiaz oretuak dira asko eta asko. Panamako eskandaluaz (1892) dio: “Panama harat, Panama hunat; Panama izen hori oraikotz ingoitik bidetako harriek ere ikasia dukete ”.

Hiperboleak oso erabiliak dira jendearen eguneroko hizkeran, bai irudi bidez koak eta bai bestelakoak. Adierazpide arrunt bilakatzen dira erraz, eta hiztegiratzen. Baina, berez, gauzak sentitzen diren bezala adierazteko zailtasuna erakusten dute hiperboleek.

Hiperbole nabarmena da esaterako, E.M. Azkuek “Surr bateri” izenez, sudur handi bati jarritako ziri bertso hau osorik:

“Babelko torre leijo bikoa ! sur azkan bako, sur betikoa ! Fortuna itsuen burlazko doia ! Sur erraldoia ! Iagola barik aziko surra , Arpegi kirrten, punta-makurra ! sur ain luzea, ze bere errdi a da geiegia!

“Munduko surren surrik surrena ! ikusi danik sur andiena ! sur Elefante, surtzar Balaia , sur Himalaya ! Oraingo surren aitalenen a bardinik inos euki ez dabena ; sur disparate barregarria ! sur asko eukia.

( Parnasorako bidea )

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: hipérbole
     fr: hyperbole
     en: hyperbole

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper