hiperbaton - Literatura Terminoen Hiztegia

 
HIPERBATON

(grek. hyper + baton, lat. inversio, hurrenkera aldaketa)

Hitzezko figuren artean sailkaturiko egitura figura bat da; zehazki esanda, inversiomota espezifiko bat da: hiperbatonaren esaldi ordenaren aldaketak ez dira ohikoak; hizkuntzaren ohiko egitura morfosintaktikoa aldatu egiten da, helburu estetikoz, baina ez semantikoz. Adjektiboen lekualdatzea da, adibidez, hiperbaton mota klasiko bat. Ez da nahasi behar, hala ere, hipalagearekin, zeinak, hitzak tokiz aldatzean, mezuaren zentzuaren aldaketa ere badakarren, sintaxia behartu edo aldatu gabe. Zail izaten da hiperbatonaren aldaketak hizkuntza batetik bestera itzultzea.

J. Etxeparek, esaterako, berdintasunezko konparazioetan, bezain eta bezen bat -en ondoren adjektiboa jarri beharrean, gramatikak agintzen duenez, lekuz aldatzen du, aurrerago edo atzerago jarriz, horrela adjektiboari indar espresibo berezia ematen diola:

Beltza da ba kafea nahuzun bezain, kafea beroa da behar bezala, bainan kafe-liparrik ez du gure kafeak: dena xikorea da kafe hau!”

(J. Etxepare, Beribilez )

Adibide honetan ironia ere badago, hiperbatonaz gain.

Edo Loiolan Ama Birjinaren irudi bat ikusterakoan, ironiaz mintzo dela:

“Behazue oinetarat: zola bera zilarrezkoa da, harri pikatuz balitz bezain zangoarentzat gogor. / Xoratuak gaude zonbait minutaz, kokatzen ahal girenak oro. Halako othoitz-leku bat balu etxe bakotxak, segur hemen guhauri bezen bat bihotza uzter litzaikeela bizizaleer.”

(J. Etxepare, Beribilez )

Oro har, aldaketa batere ohikoak ez direnak hiperbatontzat har daitezke. Barroko garaian maiz erabili izan da. A. Oihenartek ere baditu horrelakoak neurtitzetan nahiz atsotitzetan:

“Aingerua hanbatekin,

Hitz hauekin,

Nazarete hirira

Etor zedin berri haren

Mariaren,

Heltzeko beharrira.”

(“Eguberri-koplak”)

Atsotitzetan erlatibozko perpausetan aurrekaria aurreratzen deneko adibideak ez dira falta: “Belatz düana ez utz hagati, / Auztore jingei denagati” (A. Oihenart, Les proverbes , 85), gaztelerazko “Más vale pájaro en mano que ciento volando” delakoaren baliokidea. Bihurriagoak dira ondokoak: “Berzeren emazte duana-gana maite, oha zeharbideaz, hal’ere lerra aite” (ibid., 561). “Egik ungi nik diodana eta ez gaizki nik degidana”. “Fais le bien que je dis et non pas le mal que je fais” (ibid., 575). “Traidore da bere buruaren, / konseilluari gordatzen ari dena egiaren” (Celuy là est traistre à soy-mesme, qui cache la verité à son conseil”, ibid., 447). “Orotako gaxtoen ozpina da arno eztitik egina” (ibid., 660).

Azken adibide horiek erakusten dutenez, hiperbatonaren forma kanonikoa osagaiak menderatze erlazioan dituena da. Hiperbatonaren aldakitzat jotzen da epifrasia, esakune bati zati bat eransten zaionean eta koordinaturiko zation artean hiperbatona gertatzen denean. Adibidez, “Dolce e chiara è la notte e senza vento”. Hau da, “Goxoa eta argia da gaua eta haizerik gabea“ (G. Leopardi) (Ohar bedi epifrasia pentsamendu figura ere badela, anplifikazio forma bat).

Hiperbaton mota da tmesi delakoa ere, hitz elkartu baten erdian beste osagai bat sartzean datzana. Adibidez: “Quien quisiere ser Góngora en un día / la jeri aprenderá- gonza siguiente:...” (Quevedo):

“Arratsalde erditsua zen, ontsa bazkaldurik, pausaren egiteko etzan zire nean. / “Iluntzeari buruz jeikirik badoazi handik aitzina; herri zonbeiterat naski hur eta bildu nahiz gauarentzat.” (Hiriart-Urruti, Ni kazeta-egilea naiz ).

Hiperbatonaren erabilera barrokoa XVII. mendeko euskal idazle klasikoetan ikusten da, Ziburuko J. Etxeberriren Manual Debotionezkoa n, esate baterako; eta

XX. mendean, berriz, Lizardiren hainbat poematan: “Asaba zaarren baratza”n:

“Sar eta... zuaitz yantziak Urrats bat egin, ta... adar uts. Oroipen-txoriez zeuden beterik, ni ikus ta, bat-batean, egoei eragin ziten. Nigana datoz, naasian... Adiskide min-maiteak! Barru-muñeko gauean,

su itzalitzako zaarra gar gorri dabilda biur-naiean.

Azken esaldi horretan, Lizardik “nire barruko ilunpean, itzalitzat jotako su zaha rra gar gorri bihurtu, berriz piztu nahiean dabilkit” adierazi du, hiperbaton nabariaz baliatuz, bereziki “su zaharra” sintagman “itzalitzako” izenlaguna tartekatuz.

Hiperbaton mota bat da anastrofe ere. (Ikus A NASTROFE .)

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: hiperbaton
     fr: hyperbate
     en: hyperbaton

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper