herri lirika - Literatura Terminoen Hiztegia

 
HERRI LIRIKA

Herri literaturako genero garatuenetako bat da. Bere baitan ez du narratibitate rik; izan ere, lirikaren ezaugarri nagusiak barne munduaren agerpena eta lehenen go pertsonaren erabilera dira, eta ezaugarri horiexetan aldentzen da kontapoesia tik. Herri lirikaren gaiak zabalak dira, familiaren barnean edo gizarte tradizionalean egiten diren eguneroko ekintzekin lotuak baitaude. Gai ugari hartzen ditu kantagai lirikotzat: erronda kantak, haur kantak, jolas eta dantza kantak, hil eresiak, uzta biltzekoak…Gizartearen ugaritasuna kontuan hartuz, eta giza bizitzaren arlo guztie tako gaietara hedatzen dela aintzat hartuz, kanta liriko mota ugari agertzen dira: arrantzale kantak (Eskoziako waulking songs deituriko kantuak) edo Andaluzian oli bak batzeko kantak, ehiztarienak, marinelenak…

Halere, maitasuna eta heriotza dira herri lirikaren gai nagusiak. Eta, gainera, toki eta kultura desberdinetan antzeko kantak sortzen direnez, genesiari buruzko auzia ere sortu ohi da: gune bakarretik sorturiko kantuak ote diren, ala, beste ikertzaile batzuek diotenez, heriotzaren eta maitasunaren aurrean giza psikologiak aurkezten duen funtsezko batasunaren ondorioz sortu ote diren emaitza berdinak leku ezber dinetan. Bestalde, herri lirikak ikaragarrizko eragina izan du lirika landuan, batez ere maite kantetan edo eresi kantetan.

Euskal eremura etorrita, zenbait genero bereizi behar dira; izan ere, herri lirika oso arlo zabala denez, gutxi aztertutako kantu mota ugari biltzen ditu: sehaska kan tak, jostatu eta dantzatzekoak (dekorazio olerkiez hornituak), eskekoak (erronda kantu eta eguberri kantetan, ugari), lanbideetakoak, amodiozkoak… Multzo zabal horren barruan, bi sail nabarmendu ohi dira beste guztien artean, euren ezaugarri bereziengatik: kopla zaharrak darabiltzatenak, eta XVIII. mendeko lirika deiturape an ezagutzen den maitasun kantu saila.

Kopla zaharra, batetik, prozedura poetiko berezia duen kantu mota da, herri kantetako ahapaldietan emana. Kopla bat lau neurtitz edo bertso lerroz osaturiko ahapaldia da, normalean neurri motzekoa, arte txikikoa eta puntua pareetan dara mana. Ahapaldi hori hainbat kanta modutan erabiltzen da: erronda kantetan, Eguberri eskekoetan, Gabon nahiz Urte Zaharrekoetan, Santa Agatakoetan… Ahapaldi mota hori erabiltzeaz gain, kopla zaharrak badu beste berezitasunik, egi tura metrikoari prozedura estilistiko berezi bat lotzen baitzaio. Horren arabera, koplaren lau neurtitz edo bertso lerroak bitan banatzen dira gaiaren aldetik; lehen zatiak irudi poetikoa agertzen du, eta bigarren zatian erreferentea agertzen da, poe mak adierazten duen errealitate maila. Maila irrazionalean kokatzen da bien arteko lotura eta horixe da kopla zaharren berezitasun nagusia. Lotura hori logikoa izan beharrean, arrazoi fonikoetan oinarritua izan daiteke, edota irudien eta errealitatea ren arteko lotura esperientzia arruntaren arrazoietara bideratu dezake. Azken bate an, koherentzia logikorik gabekoa da alde biak batzen dituen lotura.

“XVIII. mendeko lirika” izenez ezagutzen dena, aldiz, Zuberoan eta Nafarroa Beherean aipatu mende horren inguruan sorturiko amodiozko kantuen multzoa da. Lirika horren ezaugarri nagusiak dira barne sentimenduen azalpena eta ni poetiko aren adierazpena. Bestalde, zehatzagoak izateko, berez XVIII. mendekoak ez diren kantuak ere biltzen dira maitasun kantu multzo horretan, ezaugarrien kidetasuna hartzen baita oinarritzat; beraz, gogoan izan behar da deitura bera konbentzio bat dela. Konbentzio horren iturburuan hauxe dago: P. Lafittek ontzat eman zuen R. Menéndez Pidalek Erdi Aroko lirikaren sailkapenerako sorturiko teoria. Menéndez Pidalen ustez, Espainiako lirikaren iturria cantares de gesta direlakoetan dago, eta nolabaiteko jarraipen bat ikusi zuen: hasieran epika izan zen, gero eredu epiko-liri koa, eta, azkenik, lirika. Eskema horri loturik, berez Espainiako Erdi Aroko epika-liri karen garapena ezarri zitzaion euskal lirikari ere. Hasieran, XVI. mendean, eredu epikoa sortu bide zen (“Mondragoeko erreketa”, “Milia Lasturkoren eresia”…); gero,

XVII. mendean, eredu epiko-lirikoa letorke, erromantzeak eta baladak; eta, azkenik,

XVIII. mendean, lirika. Aplikazio desegokia da hori; izan ere, garapen hori Espainiako herri poesiarentzat egina dago, eta filogenesia adierazteko modua ez dago frogatzerik: Espainiako eredu epiko-lirikoa zuzenean heldu zen poesia epikoetatik; Euskal Herrian, aldiz, ez daiteke froga baladak eredu epikoetatik heldu direnik, bide askotatik baitatoz. Eta era berean esan daiteke euskal eredu lirikoak ez datozela eredu epiko-lirikoetatik.

Izendatzeko modua egokia ez izanik ere, konbentzioz onartzen da lirika mota horri “XVIII. mendeko lirika” esatea. Deitura horren pean biltzen diren kantuak asko tarikoak dira, hala gaiaren nola egituraren aldetik. Badira tartean elkarrizketa eran egituratutakoak; bakarrizketak ere bai, debate gisakoak, eta orobat erronda kantak. Beraz, ez da erraza mugak zedarritzea, ez gaiaren aldetik, ez denboraren aldetik, ez eta moduaren aldetik ere. Halere, lirika mota horrek ezaugarri erkideak ditu hiru alorretan: gaietan, erretorikan eta sinboloetan. Gaiaren aldetik, maitasunezkoak dira, baina maitasunari buruz gero eta iritzi estuagoa hartzen dute; fideltasunari buruzko gaian oinarritzen da batez ere XVIII. mendeko maitasuna. Erretorika alde tik, baladetan nagusi den metonimiaren aldean, metafora nagusitzen da XVIII. men deko lirikan. Eta, sinbologia aldetik, neskatxa maitatua izendatzeko kode finkoa agertu du.

Maite kantuetan agertzen diren irudi nagusiez hitz egiterakoan, esan daiteke irudi gehienak (ez denak baina) emaztea eta maitasun egoerak metaforizatzeko erabiliak direla. P. Lafittek, J. Haritschelharrek eta Tx. Peillenek agerian ezarri eta ezaugarritu izan dituzte itxura horiek, hiru familia nagusitan: izarrarena, lorearena eta txoriarena. Sailkatze horiez gain, aipatzekoak dira J. Gabilondo, J. Kortazar eta, bereziki, J. M. Lekuonaren lanak, azken horrek sintetizatu, findu eta zabaldu baitu gai horretaz ukan daitekeen ikusmira.

Nahiz eta aztertu diren maite kantu ezagunenak anonimoak izan, gehienbat

XVIII. mendeko estetikaren barrenean kokatzen direla azpimarratu izan da; Peillenek dioenez, maitea ez da izar, lore edo txoriaren izen horiez deiturik agertzen ez XVI. (B. Etxepare) eta ez XVII. (A. Oihenart) mendeetan. Halere, eta ikuspegi hori nolabait zehazteko, azpimarra daiteke, erroak XVII. mendean atzeman daitezkeela (Lekuonak dioenez). Gainera, azken azterketek agerrarazten dute A. Oihenarten amodiozko poema errenazimentuaz geroztikoetan atzeman daitezkeela zenbait xehetasun interesgarri, emaztearen gorputzezko edertasunari dagokionez (ile hori, larru xuri, kolore xuri-gorri, eskuko larria xuri, zilar fina dirudi...; izarraren presentzia; arrosarena, xuri gorria zira, arrosa bezala) eta bai amodioaren inguruan diren zen bait oharrei dagokienez (emaztearen bihotz gogortasuna e.a.). Ohar horiek ikuspe gia zabaltzen dute, eta orobat agerrarazten Europako errenazimentuan atzeman daitezkeela oihartzun hurbilenak, poesia petrarkista eta neo-petrarkistan; urrune nak, berriz, gortetiar poesian bila daitezke (fidelitatea, amodioz hiltzea, e.a.).

Ohar horiek guztiak gogoan atxiki behar dira, beraz, XVIII. mendeko herri lirikan emaztea eta amodio harremanak agerrarazteko erabili izan diren irudiekin topo egi terakoan. Esan denez, hiru irudi nagusi erabili dira: izarra, lore eta landareak, eta hegaztiak nahiz abereak.

Azpimarratu izan da izarrak ezin helduzko urruntasuna gogorarazten duela (Lafitte, Haritschelhar) eta, beraz, itxura horren presentzia berezia, amodio ezinez koa, maitalearen etsipena. Denbora berean, izarra gidaria da ( jarraikitzen ninduzun izar eder hari / Nola mariñel ona bere orratzari ). Badaiteke aski azpimarratu ez izana izarrak emaztearen eta amodioaren estetika neolatindarrekin duen lotura, izarraren aipatzeko lehen beharra urruntasunean ez baina edertasunean oinarritzen baita menturaz. Ikus honako adibide hauek:

“Azken bestetan egin nituen izarraren ezagutzak.”

“Xuri gorria zira, arrosa bezala: Profetak ere dira mintzo hola hola. Araberan bazinu gorphutza horrela Iduriko zinuen... zeruko izarra.”

“Dama gazte xarmant bat jiten zaut bixtara

Iduritzen baitzeraut zeruko izarra!”

“Gaua luze izana gatik, argi eskasik ez dugu;

Izar eder bozgarri hura leihoan omen dagozu:

Gu etxean sartu artino, harek argituren dauku.”

Azterketa estrukturalak agerrarazi du, era berean, itxura hori poemaren hasta penean edo akitzean bakarrik dela agertzen, preseski memento horietan delakoz maitalea urrun (J. Gabilondo). Hala ere, J. M. Lekuonak agerrarazi ditu ikerketa mota horren ahuleziak, erakutsiz ez dela sekulan ahantzi behar irudiak ukan deza keen polisemia, edozein izan dadila irudi hori, ez baitaiteke sekulan poemaren tes tuinguru berezitik atera.

Izarraren irudiak urruntasun esperantza gabekoa iragartzen duela azpimarratu izan den bezala, ohartarazi da lorea hurbilagoa dela, hel daitekeela haren ondora, usain daitekeela eta, bereziki, har daitekeela eskuetan, harremana erotikoagoa dela erranez metaforikoki (Lafitte, Haritschelhar). Azkenean, lorearen aipatzeak amodio harremanaren aitzinatze bat marka dezake (Gabilondo). Lekuonak azpimarratzen du, bestalde, ez dela beti neskatxaren eta lorearen arteko harreman hori argiki agertzen, bereziki kopla zaharretan. Nolanahi ere den, kantu zaharretan lore klase bat baino gehiago atzematen da. Arrosa, bistan dena, ez da emaztearen edertasu na aipatzeko bakarrik, baizik eta amodioaren lanjerra ere, arrosak ziztak baititu:

“Amodioa duzu arrosaren pare

Usaina badu eta ondoan arhantze.”

Elorri zuriak ere erakuts dezake amodioaren lanjer hori, itxura eder-ederrak gogortasun ikaragarria gordetzen baitu:

“Lilitan pollitena elhorri xuria;

Lilia joan ondoan, zein bihi gorria!

Bihi barnean dauka oi hezur gogorra;

Barnez gor, kanpoz eder da bihotz elkorra.”

Arrosaz eta elorri zuriaz gain, jirofleia (“Baratzian zuiñean eijer jirofleia loratu”), brioleta (“Primaderan zoinen eder den brioletaren lorea! / Aspaldian nik ez dut ikusi ene maitiaren begia”) eta ote lilia (“Othea lili denian, / Xoria haren gainian” ) dira mai teminei lotuak diren itxuretarik zenbait.

Emaztearen joritasunak, edertasunak sortarazten duen desira erotikoa gogora razteko, hor da gisa berean iratzearen itxura (Lekuona). Fruitu exotikoak ere atze man daitezke, zitroin doratuak , esate baterako, neskatxen edertasun gordinegia eta birjintasunaren erakusteko:

“Atharratzen jauregian bi zitroin doratu Hongriako erregek batto du galdatu; Arrapostu ukhen du ez direla huntu Huntu direnian batto ukhenen du.”

Gisa guziaz, hemen ere arras beharrezkoa da itxura bakoitza kokatzea poema bakoitzean, bertze irudiekin eta emana den jujamenduarekin duen harreman bere ziaren barrenean.

Bestalde, animalietan gehienik erabilia den itxura hegaztiarena da (Gabilondo), bereziki emaztearen goxotasunaren edota bozaren eztitasunaren agertzeko. Hegaztiak ez du sobera handia izan behar, beti eskuetan hartzeko gisakoa (Lafitte). Erran daiteke itxura hori izarraren eta lorearenaren artean kokatzen dela: txoria urrun hegalda daiteke, baina ehiztari on batek eskura dezake (Haritschelhar):”Usoa eder airean, ederrago mahainean”.

Gaineko etsenplu horrek erakusten duen bezala, txorietan aipatuena usoa da. “Haren xuritasunak eta hegadak, garbitasuna eta askatasuna dagerte” dio Lekuonak, eta, bestalde, etxeko animalia izanez, etxearen esanahiari lotzen zaiola ere badio. Usoetan, berezia da urxapala, zorigaitza, alarguntza edo emazte utzia sinbolizatzen baititu sarritan, Haritschelharren iritziz.

Usoaz gain, emaztearen izendatze metaforikoetan hor da epherra : “Ai hori begi ederra! / Iduritzen zat epherra”. Gabilondoren ustez, eperra usoaren irudi sail bere an sartzen da, poemak bukaera zoriontsurik ez duelakoz, eta eperrak ez duelakoz kantatzen usoak bezala.

Hegaztien sinbolizazioa kantuaren esanahi orokorrari ere lotua da, etsenplu honek ongi agertu bezala:

“Ollanda gazte moko fier bat

gure herrian badugu:

Hegalpetik lumaño bat

Falta ez balinbalu,

Munduan aski ez lizateke

Ollanda hartaz espantu...”

Azken adibide honek aski ongi salatzen duen bezala, birjintasunaren galtzea lumaren galtzeak sinbolizatu izan du, eta Haritschelharrek erakutsi du ikusmolde horri buruz adibide asko aurki daitezkeela euskal kantu zaharretan. Beti gai berarekin bukatzeko, Xori-erresiñularen kantua har daiteke gogoan, lanjerrean denean haren kantuaren loriagarritasuna eta haren edertasuna, ehiztariak harrapa baitezake. Bereziki oihanaren misterio eta bekatuei lotua baitago (Lekuona).

Baina hegaztiak ez du bakarrik emaztearen esanahi metaforikoa hartzen, bertze hegazti mota batzuek gizakiaren esanahia ere hartzen dute; hor izanen ditu gu miru, arrano, belatz eta bertze (A. Xaho, Haritschelhar), maitalearen gizonezko indarra edo bortizkeriaren erakusteko ( Goazin lagun kantuan, esaterako). Halere erakusten da batzuetan usoak ez duela txori azkar horien beldurrik ( Urzo bat jin izan da , ikus Haritschelhar).

Halere, ez da beti gizona horrelako hegazti beldurgarrien itxurarekin agertzen, ainararen aipamen honek erakusten duen bezala:

“Aira banindadi Ainhara bezala, Ardura joan nainte Maitearengana.”

Azkenik, agerrarazi beharra dago txori mezulariaren rola, kasu honetan gizonak sentitzen duen maitasunaren berriemaile baita, eta gizona eta emaztea biak harre manetan ezartzen baititu:” ... abil, hua, / Maitearen bortala / Abil eta erran izok…”

Hegaztietarik kanpo agertzen diren bertze animalietan, emaztea aipatzeko gehienik erabilia den itxura bildotsarena da, preseski usoaren eta urretxindorraren artean kokatzen delakoz (Lekuona)... Irudi horiez gain, aipatu beharrak dira amo dioak dakarren barneko minekin lotuak diren paisaien zehaztapenak ere (Lekuona). Nahiz eta erromantiko garaiak gai hori aldatzen ahal izan duen, aipatzekoak dira hor ere errenazimentuan aurki daitezkeen iturriak.

Nabari da, genero horretako sinbologia dela eta, ikerketa interesgarriak egin direla. J. M. Lekuonaren iritziz. Neskatxaren sinbologiaren agerpenak ez dira baka rrik honelako olerkietan agertzen. Sinbolo arketipikoak dira, eta kopla zaharretako irudiak ere kontuan hartu beharko lirateke; izan ere, kopla zaharretako metaforetan ematen diren irudiak ere neskatxari zehar-aipamena egiten dioten sinbolotzat hartu beharko lirateke. J. Gabilondoren iritziz, ordea, neskatxa izendatzeko era ere kodi fikatuta dago testuaren barnean. Horrela, metafora batzuk, “izarra” adibidez, tes tuaren hasieran baino ez dira agertzen, maitearekiko harremanean urruntasuna adieraziz, eta harremanetan aurrera egin ahala, beste irudi batzuek ordezkatzen dute neskatxa, eta beste batzuek azken aldean. Gabilondoren teoriak ongi deskri batzen du testuen errealitatea, baina ez dirudi kontuan hartu duenik ahozko gene roan testuak ez direla idatzizkoak bezain finkoak, eta, askotan, ahozko prozedura ren bidez sortuak izaten direla , kantu bi bilduz, aldaerak sortuz edo kantu nahastearen bidez.

[J. K., A.A.]

B IBLIOGRAFIA

G ABILONDO , J.: “XVIII. mendeko lirika herrikoiaren sinbologiaz azterketa estruktura la”, Egan, 43, 1984, 7-68.

H ARITSCHELHAR , J.: “Sinbolica amatoria. Los nombres de la mujer amada en la can ción popular vasca”, Estudios de Deusto , 1972, 9-27 . K ORTAZAR , J.: “Euskal lirika gortesauari buruzko oharrak”, Jakin, 16, 1980, 76-90 . K ORTAZAR , J.: “XVIII. mendeko lirika herrikoia”, Jakin, 24, 1982, 106-122 . L AFITTE , P.: “Koblakarien legeak”, Gure Almanaka , Baiona, 1935, 51-56 .

L EKUONA , J.M.: Ahozko euskal literatura , Erein, Donostia, 1982 . L EKUONA , J.M.: “La lírica popular vasca en el siglo XVIII”, Congreso de Literatura . Hacia la literatura Vasca, Castalia, Madrid, 1989, 495-525 .

P EILLEN , Tx.: “Amodiozko baratzetan”, Gure Herria, 34, 1962, 74-96 . Z UMTHOR , P.: Introduction à la poésie orale, Seuil, Paris, 1983 / Introducción a la poe sía oral , Taurus, Madrid, 1991 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: lírica popular
 fr: lyrique populaire
 en: popular lyric

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper