heroi - Literatura Terminoen Hiztegia

Aurkitutako sarrerak:

antiheroi
heroi

 
ANTIHEROI

Heroia, narrazio edo antzerki bateko protagonista, goi mailakoa eta eredugarria den neurrian, antiheroia haren aurkako ezaugarri psikologiko, moral, sozial eta eko nomikoak dituena da: behe jatorrikoa, jokabide okerrekoa eta inorentzat bereziki eredugarria ez den pertsonaia nagusia izaten da. Ikus H EROI .

Obraren egituran heroiak duen kokagune eta funtzio bera du: protagonista da, eta gainerako pertsonaien ekintzak beraren inguruan azaltzen dira, eta berak bizi dituen toki eta denborak bere inguruan garatzen dira. Antzinate klasikoaren garaie tatik, komedietako protagonistak izan dira antiheroiak, eta Goi Erdi Aroko La Celestina, Il Decamerone, Canterbury Tales[Canterburyko ipuinak] edo gisakoetan, nahiz XVI. eta XVII. mendeko eleberri pikareskoetan, protagonistak euren pasio menderaezinengatik eta bizioengatik nahiz jokabide desegokiarengatik dira ezagunak.

Bestalde, XIX. eta XX. mendeko nobelagintza errealista eta naturalistetako pro tagonistak berez antiheroiak bilakatu dira euren jatorri noble edota eredugarritasu naren ezaugarriez gabetu ahala, eta erromantizismoaren ondoren, euren garaiko gai eta arazoen errepresentazio bide bilakatu ahala. Besteak beste, antiheroiaren paradigma da J. Joyceren Ulysses eko protagonista Leopold Bloom dublindarra, Greziako narrazio epikoetako Homeroren protagonista heroikoaren deitura baitara ma liburuak eta akzioan hainbat eta hainbat baitira Odisearen akzioaren pareko egoera eta gertakari antiheroikoak. Euskal literaturan antiheroikoak dira, besteak beste, B. Atxagaren Etiopia ko protagonistak edo A. Epaltzaren Rock and Roll ekoak edo R. Saizarbitoriaren Gorde nazazu lurpean eko zenbait narraziotako protagonis tak, hala nola, Rosettiren obsesioa ko Juan Martin.

[L. O.]

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: antihéroe
 fr: antihéros
 en: antihero

 
HEROI

(grek. heros , heroia)

Narrazio epiko-narratiboetan eta antzerki dramatikoetan, historiaren protagonistari deritzo heroia, modu orokorrean. Protagonista eta heroia sinonimotzat erabili izan dituzte literatura adituek sarritan, baina hitz horren hedadura semantikoa aldatuz joan da garaiak aldatu ahala. Besteak beste, W. G. F. Hegel eta N. Fryeren definizio eta sailkapenak hartzen dira aintzakotzat, baina V. Propp, G. Lukács, M. Bakhtin eta M. Balek ere ekarpen garrantzitsuak egin dituzte arlo horretan. M. Balek, hain zuzen, heroi edo protagonistaren azterketa estrukturala egin, eta ondorioztatua du zein diren berez dagozkion ezaugarriak eta funtzioak. Maiztasun gehienaz azaltzen den pertsonaia izaten da obrako protagonista, eta une nagusietan ia beti bertan egotea dagokio; gainera, gehien deskribatzen eta zedarritzen den pertsonaia da (itxura, historia, jokamoldea…). Dagozkion funtzioen aldetik, ekimenak abiatzea egokitu ohi zaio, aurkariengandik defenditzea eta akordioak egitea; horre taz gain, gainerako pertsonaiekin harreman gehiena dituena ere bera da, baina bera bakarrik ere molda daiteke, independentea baita.

Garaian garaiko literaturaren eta gizarte ikuspegiaren ezaugarriak izan dituzte heroiek. Hitzaren lehen adiera antzinate klasikoko heroietatik heldu da; jainkoak eta gizakiak uztartzetik jaiotako izakiei soilik ematen zitzaien heroi deitura; hala, Herkulesi. Bigarren adiera batean, beste heroi mota bat osatzen dute ipuin mires garrietako protagonistek eta narrazio fantastikoetako pertsonaiek; heroi mitologiko ek bezala, gizakientzat ezinezko diren gaitasunak dituzte. Hirugarrenik, F. Hegelek “heroi epikoa” deritzana daukagu; Odiseo/Ulises edota Ediporen ereduen gisakoa da, leinu nobleko protagonista; aparteko gaitasunak dituen arren, bete-beteko giza kia da; jokabide eredugarriak izaten ditu, eta sarritan patu gogorraren aurkako borrokan dihardu; horixe izan da heroi eredurik iraunkorrena literaturan.

N. Fryek (Anatomy of criticism, 1957) bereizten duen laugarren heroi mota ez da aitonen seme edota gaitasun eta portaera eredugarrikoa; Lukácsen (1916) hitzetan esateko, “bere nortasunaren bila dabilen pertsonaia problematikoa da”, On Kixote bezalakoa. Nobelagintza modernoaren hedatze prozesuari loturik dago heroi mota hori. Prozesu horren loratzean, XIX. mendeko eleberri errealistetan edota natu ralistetan, gizarte ingurumenaren biktimatzat aurkezten dira heroiak, ez dira patua ren edota etsai krudelen aurkako borrokari, V. Hugoren Les Miserables eko protago nista zen Jean Valjean bezala.

Azkenik, gure garaiko literaturara heldurik, mundu ikuskera absurdoak eta zentzugabeak protagonista bera ere frustrazio horren isla bihurtzen du, ahalegin guztien ezinezkotasunaren lekuko. Ondorioz, irakurle-ikusleak bera baino behera gokotzat ere jo dezake halako heroia, N. Fryek dioenez. Beraz, heroiaren berezko goi maila soziala eta eredugarritasuna galduak dira ezaugarri gisa XIX. menderako, eta burgesiaz beherako gizarte geruza zabalagoen problematikaren edo ikuspe giaren isla bihurtzen da.

[L. O.]

Ikus, halaber,ANTIHEROI, PROTAGONISTA.

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: héroe
 fr: héros
 en: hero

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper