hamalaudun - Literatura Terminoen Hiztegia

 
HAMALAUDUN

Hamalaudunak edo sonetoak poema laburrak dira, hamalau neurtitz edo bertso lerroz osatuak; horietatik zortzik bi lauko berdin egiten dituzte, bi punturekin, eta gainerako seiek bi hiruko osatzen dituzte, bi edo hiru errimarekin. Etimologiaz, soneto hitza proventzerako sonet etik dator eta melodia eman nahi du aditzera. Euskaraz, sonetoari hamalaurkun (A. Oihenart, 1657), hamalauduna (M. Larramendi, 1729), nahiz hamalauko ere esan izan zaio, eta modulu metriko horrek eskuarki behar dituen hamalau bertso lerroekin loturik dago izena. Usadiozko ere duan, lehenengo bi laukoetan errima besarkatuak erabili ohi dira, ABBA:ABBA egi nez; eta azkeneko bi hirukoetan konbinazio hauek erabili ohi dira maizenik: CDE:CDE eta CDC:CDC. Baina bestelako konbinazioak ere egiten dira, bereziki azken hirukoetan.

Bertso lerroetako silaben kopurua ere aldakorra da. Hamaika silabakoa erabili ohi da maizenik Espainian, Italiako usadioaren arabera; baina hamabi silabakoa gailentzen da Frantzian. Joera nagusiari dagokiolarik hori. Baina hamalauduna asko landu zenez hasieratik bertatik, era askotako aldaerak jasan ditu ereduak, aldian aldian malgutasun berriak ezarriz sonetoari, batez ere modernismoan eta ondoren go poesian.

Historiari dagokionez, Sizilian asmatu omen zuten sonetoa, Palermoko gortean,

XIII. mendearen lehen zatian. Gero, maiz erabili zuten Dantek eta Petrarkak XIV. mendearen hasieran. Eta beste bi mende beharko ditu sonetoak Espainian eta Frantzian sartzeko. Frantzian gertatukoari atxikiz, eta bertso lerroei dagokienez, hamar silabakoak ziren lehenbiziko neurtitzak, hori zen-eta ohiko frantses neurtitz klasikoa (4|6). Laster, baina, hamabi silabako bertso lerrora iragan ziren P. de Ronsard eta J. du Bellay, horixe baita geroztiko frantses bertso alexandrinoa, neur titz “heroiko” eta klasikoa, etena erdiz erdi duena (6/6). Horixe da, halaber, A. Oihenartek ere hamalaurkun ospetsuan eredutzat hartu zuena, noski: hamalau neurtitz daukan olerkia, lau lerroko bi ahapaldiz eta hiruko beste biz osatua.

Errimen aldetik, lehenengo bi laukoetan eredu zaharrenak dira klasikoenak, nahiz eta berriagoetan nabariak diren errima gurutzatuak edota errima berriak. Baina hiru bertso lerrotako azken bi ahapaldietan ez da eredu finkorik, ez eta auto-re berarengan ere. Espainiakoetan, klasikotasun fina nabari da lehenengo bi lauko etan, baina batasunik ez dago azken bi hirukoetan.

Euskaraz ezagutzen den sonetorik zaharrena A. Oihenartena da; hamabi sila bako neurtitzak ditu, etena erdian; eta errimak, honela emanik: ABBA, ABBA, CCD; EDE. Larramendiren Amalaudún hark, hamar silabako bertso lerroak ditu, eta erri mak honela finkatuak: ABBA, ABBA, CDE, CDE. XX. mendean, Lizardik hamalau silabako neurtitzak ere badarabiltza, etena zortzigarren silabaren ondoren dutela, eta honako eskema metriko honekin: ABBA, ABBA, CDE, CDE. J. Mirandek aldatu egiten du eskema metrikoa, puntuak lekuz aldatuz edota areagotuz (ABAB, CDCD, EEF, GGF) eta etena beti laugarren silabaren ondoan jarriz. A. Irigoienek hamabi silabakoa neurtitza erabiltzen du, eta etena zazpigarren silabaren ondoan, errimak honela bildurik: ABBA, BCCB, CEC, EFE. Bestalde, J.-L. Davantek hamahiru sila bako neurtitza aldarrikatzen du hamalaudunarentzat. Horregatik, gauza onartua da euskal sonetoek egituraren aldetik duten batasun eta eredurik eza, baina ahaztu gabe egileak baldintza kulturalak dituela eta poesia, oroz gainetik, askatasuna dela. Nolanahi ere, euskal letretan, gutxi erabili da hamalauduna, are eta gutxiago ipa rraldean, eta XX. mendeak landu du gehien eredu hori. Goian aipatuez gainera, soneto ereduak landu dituztenen artean aipagarriak dira F. Arrese-Beitia, Lauaxeta, Oxobi, P. Iraizotz, Krutwig, J. San Martin, Iratzeder, I. Borda, J.A. Arrieta eta J.-L. Davant.

[J. M. L.]

B IBLIOGRAFIA

L EKUONA , J. M.: “Kontapoesiaren modulu metrikoak, hegoaldeko usadioan”, Euskera , 36 (1991), 825-852.

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: soneto
     fr: sonnet
     en: sonnet

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper