(lat. gradatio gailurra, grek. klimax )
Erretorika klasikoan klimax edo gradatio deitzen den errepikapen eta anplifika zio bidezko hitzezko figura edo baliabidea da. Bi mota bereizten dira:
1. Kateatzea, Klimax 1 edo Gradatio 1 (lat. concatenatio ). Testu zati baten azken hitz andana hurrengoaren hasieran errepikatzean datzan prozeduraz balia tzen da. Anadiplosi jarraitua da, beraz, herri kantetan ohikoa eta idazle landuetan ere bai. “Brodatzen ari nintzen” kantuko estrofa gehienetan gertatzen da kateatze hori. Hona lehena:
“ Brodatzen ari nintzen ene salan jarririk; Aire bat entzun nuen itsasoko aldetik; Itsasoko aldetik, untzian kantaturik .”
Hona beste adibide bat, P. Agerre “Axular”en prosatik hartua:
“Ezta denbora luzeaz bekhatutan egon behar. Zeren egoite hura da gure galgarria. Handik sortzen da usantza: usantzatik ederrestea; ederrestetik ez ansiatzea; ez ansiatzetik ez sentitzea; ez sentitzetik itsutzea, gogortzea, eta, azkenean, ahalkea galdurik hartzaz prezatzea, loriatzea eta sendagailla eriz tea.” (Axular, Gero ).
2. Mailaketa, Klimax 2 edo gradatio 2 . Gradatio an mailakatze prozeduraz balia tzen da. Ideiak errepikatzeko eta hedarazteko figura da. Intentsifikazio progresiboa edo graduala adierazten du, gorantz (goranzko klimax) nahiz beherantz (antiklimax edo beheranzko klimax), eta ideia anplifikatzen edo gutxitzen du hitz metaketak. Perpausak moztuta taxutzen ditu. Beste figura batzuen jantzia hartzen du maiz: anafora, sinonimia, edo biak batera, eta abar. Bigarren klimax mota horren hainbat adibide topa daitezke P. Agerre “Axular”en testuetan ere:
”...bethi nahi, bethi nagi, nahikunde hutsetan, desirkundetan, denbora guz tia gal, eta hala gaudezilla, heriotzeak atrapa, atzeman eta har.” (Axular, Gero ).
“Erraiten dute, eginen dut, eta eztute behin ere egiten. Hala daudela den bora guztia iragaiten zaie, eta berak ere iragaiten, finatzen eta akhatzen dira.” (Axular, Gero ).
Batzuetan , klimax a mailakatzearen gailurra izendatzeko erabili ohi da, nahiz askotan gradatio terminoaren baliokidetzat hartzen den. Hedatze bidezko prozedu ran oinarritzen den figura erretoriko horrek elkarrekin zerikusia duten elementu sai lak mailadi edo zurubi baten moduan aurkezten ditu, beheranzko ordenari eutsiz eta antiklimax batera urratsak emanez:
“Amoriyorik gabe pasatu ezinez, nik damak maite ditut aitortzen det zinez: begiyakin guziyak, milla bai mingaiñez, bañan biyotzarekin
zu besterikan ez.”
(Bilintx)
Adibide honetan, damak zenbatzeko zereginean beheranzko mailak aipatzen dira: guziyak , milla , bakarra . Baina maitasuna gero eta bereziagoa dela azpima rratzen da: begiekikoa , mingaiñezkoa , biyotzekoa . Zenbat eta gutxiagori eskaini maitasuna, orduan eta bereziago da testuan. Era hiperbolikoan aitortzen du begie kin guztiak dituela maite. Maitasunaren poeta denez, mila direla goratzen eta aipa tzen dituen damak. Baina bakarra duela bihotzez aukeratua, bere-berea. Beti ez da erraza izaten antzematen mailaketa goranzkoa edo beheranzkoa den.
[X. A, J. M. L.]
Ikus, halaber, H ITZEZKO FIGURA , M ETAKETA .