Gorazarre deitzen da euskaraz grekoz eta latinez hymnos deituraz ezagutzen den azpigenero lirikoa. Edozein hizkuntzatan garatzen den antzinako olerki mota da, eta dokumentatu da bai piramideetako idazkietan, bai Biblian, bai Veda fama tuei buruz eginiko omenezko kantu edo olerkietan. Eliza Katolikoak ere, sortu ditu gorazarreak edo himnoak bere liturgian, hala nola, “Veni Creator Spiritus”, “Stabat mater” edo “Dies irae”. Greziatik eta Erromatik sartu dira gorazarreak Europa men debaldeko literaturetan, jende, ideia edo sentimendu handien goraipatzeko. Bestalde, herri bakoitzak badauka bere himnoa edo gorazarrea. Ezagunak dira “La Marseillaise”, “Good Save the King (Queen)”, eta bertze. Euskaldunek luzaz kanta tu dute euren gorazarretzat Iparragirrek sortutako “Gernikako arbola” (1853); bes talde, Euskal Autonomia Erkidegoko Legebiltzarrak, duela zenbait urte, “Eusko abendaren ereserkia” hautatu du euskal himnotzat.
[J. H.]
es: himno, panegírico
fr: hymne
en: hymn, anthem