gatazka - Literatura Terminoen Hiztegia

 
GATAZKA

Ekintza dramatiko edo narrazio batean, pertsonaien artean edo gizataldeen artean euren helburuak iristeko eragozpenak aurkitzen dituztenean sortzen den tirabira edo ezinegonari esaten zaio gatazka literaturan. Gatazka eragin lezakete, beraz, pertsonaiek lortu nahi luketen helburua (maitasuna, altxorra edo ideala) lortzeko arazoek. Antzertian nahiz narratiban, argumentuaren ohiko egitura hirukoitzaren atal bat zen: gaia aurkeztu, gatazka-unea edo korapiloa sortu, eta haren konponbideaz edo askaeraz osatzen zen. Baina ez da nahitaez ordena kronologi koan gertatzen, askotan in medias res , gatazka sortua delarik hasten baita obra, edo agian konponbidea eman zaiolarik ere bai.

Planteatzen den gatazkaren izaera askotarikoa izan daiteke: pertsonen arteko harreman gatazka izan daiteke, hala nola, R. Saizarbitoriaren Bihotz bi (1996) libu ruan. Gizarte mailakoa edo politikoa ere izan daiteke, gatazkaren iturria; besteak beste, heroia gizartearekin tirabiran jartzen duten bidegabekeriak eraginda sor dai teke gatazka, J. M. Irigoienen Oilarraren promesa n (1976) bezala, edo pertsonaia ren pasioek, hala nola, diruzaletasunak, handinahikeriak, edota jokorako grinak A. Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez (1983) eleberrian bezala. Ikuspuntu sozial, politiko edo moralen kontrajarpenaren ondorio izan liteke gatazka, hala nola,

J. Miranderen Haur besoetakoa ren protagonistaren pedofilia joerak eragiten duen gizartearekiko haustura. Mundua ikusteko eta bizikidetza antolatzeko modu ezber dinen kontrajarpena izan daiteke, B. Atxagaren Gizona bere bakardadean (1995) eleberrian bezala... Berez, literatur obra adina gatazka plantea daitezke, obra idaz tea bera ere gatazkaren osagai bilakatu delarik zenbaitetan, Y. Arrietaren Jostorratza eta haria liburuan gertatzen den moduan.

[L. O.]

Ikus K ORAPILO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: conflicto, nudo
 fr: conflit
 en: conflict

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper