Errusiar formalistentzat idazlan bateko elementu guztiak elkarrekin harremane tan daude. Horregatik, obrak sistema bat eratzen du. Literatur idazlanak mundu itxia moldatzen du eta mundu itxi hori elkarrekin harremanetan dauden elementu multzo batez osatua dago. I. Tinianovek funtzio sinomoa edo sinonimoa esaten dio idazlan bateko elementu batek idazlan horretako gainerako elementuekin korrela zioan sartzeko duen ahalbideari. Esaterako, idazlan bateko hiztegia idazlan horre tako gainerako elementu guztiekin korrelazioan sartzen da.
[A.T.]
Ikus, halaber, F UNTZIO AUTONOMO , S INTAGMA .
es: función sinomo
fr: fonction synome
en: synome function