funtzio poetiko - Literatura Terminoen Hiztegia

 
FUNTZIO POETIKO

Komunikazio ekintza batean igorleak hartzaileari kode jakin batean igortzen dion mezua bera argitzen da eta bihurtzen da arreta gune, bere alderdi guztietan funtzio poetikoa nagusi bada mezu horretan. Mezuaren itxura (adierazleen arteko jokoak), esanahia (adierazia) bezain garrantzitsua –edo gehiago– bilakatzen da. Publizitateak funtzio poetikoa nasaiki erabiltzen du. Ikus, esate baterako, bi adibide hauek:

“Gero gerokoak.

ORAIN EUSKARAZ BIZI !”

(AEKren iragarkia)

Edo beste iragarki honetan :

“Herri batek badauka bere nortasuna Bere kar eta sua bere kozina”

(“Euzkadi ostatua)

Literaturan, nahiz funtzio guztiak batean baliatzen diren, erabilera poetikoak dauka garrantzi handiena. Mezua bere egituran (errimak, errepikapenak, antolake tak...) eta bere osagaien aldetik (aliterazio eta asonantziak) landua da. Hona hemen

G. Arestiren eta J. Miranderen bi adibideok:

“Itsas-aldean izarra , Hari begira lizarr a Euskera salbatu art e Ez dut kenduko bizarra.

(G. Aresti, “Zahar eta berri”)

”...Orain, aldiz , intzirika daude igel igelttoa k igel igeltto zoroak.. . Gau minea n aintziko igelek dute, ai, ei ! ilhargi min.

(J. Mirande, “Igelak”)

Literatur zati baten aztertzeko, hizkuntz funtzioen ezaugarriak azpimarratu behar dira, erakusten baitute zer testu mota den, eta dakarren zentzu guztia ez dela esanahi zehatzean kokatzen. Bestalde, funtzio poetikoak duen jokoari kasu ema nez, ikus daiteke zertarik sortzen den zati horretan dagoen literariotasuna.

[J. C.]

Ikus, halaber, F UNTZIO , L ITERARIOTASUN .

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper