funtzio adierazkor - Literatura Terminoen Hiztegia

 
FUNTZIO ADIERAZKOR

Hizkuntzaren bidez komunikazio mota bat lortzen dute solaskideek eta horren partaide eta osagaiak honako egitura honetan agertzen dira: testuinguru edo erre ferentzia batean, igorleak mezua igortzen dio hartzaileari. Horretarako kode batez baliatzen da eta kanal baten bitartez igortzen du. R. Jakobsonen arabera, sei osa gai horietarik bakoitzak hizkuntz funtzio berezi bat eragiten du:

testuinguruak: funtzio erreferentziala
igorleak: funtzio adierazkorra
mezuak: funtzio poetikoa
hartzaileak: funtzio konatibo edo deitze funtzioa
loturak: funtzio fatikoa
kodeak: funtzio metalinguistikoa

Komunikazio ekintza batean, esakuntza igorlearen gainean finkatua delarik, harengan ezartzen duelarik arreta, mezuaren funtzio adierazkorra, espresiboa edo emotiboa bihurtzen da nagusi. Halakoetan, solasean ala idazkiaren bidez, bere baitako egoera eta sentimenduen berri ematen du hizlariak edo hizlariak: “Bañan... ezin:

Beeko bear goriak

narama... Agur,

soro, sagar, mendiak !...

(“ Bultzi-leiotik ”, Lizardi.)

Literaturan, lirismoa sortzen du batez ere funtzio horrek, bihotz altxatzeak eta zarrastak puntuazio, oihu (interjekzio) edo beste ñabardura (modalizazio, eta abar) batzuen bitartez azpimarratzen dituelarik.

[J. C.]

Ikus, halaber , F UNTZIO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: función expresiva
 fr: fonction expresive
 en: expresive function

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper