forma - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ERRUSIAR FORMALISMO

Errusiar formalismoa 1915-16 urteetan jaiotako mugimendua da, Moskuko Zirkulu Linguistikoa (1915) eta San Petersburgon eratu zen OPOIAZ (1916) taldeak izan zituen sorleku. Bidelagun eta euskarritzat, abangoardia literario bat, futuris moa, hartu eta ordura arte literaturari buruzko azterketek erakutsitako norabidea irauli zuen.

Praktika sortzailearen eta teorikoaren arteko lotura ez da berria literaturaren historia errusiarrean, garai sinbolistan ere nabarmena izan baitzen. Gisa berean, ez da berria azal/eduki bikoiztasun mekanizista hausteko ahalegina. Sinbolismoak adierazia zuen hitzak ez duela bakar-bakarrik ezaguna den objektu bat izendatzen, izendatu baino gehiago iradoki, sujeritu egiten duela hitzaren magiari esker, eta, horrenbestez, forma poetikoaren arazoetan erreparatu beharra zegoela. Baina futurismoak eta formalismoak harantzago jo zuten.

Praktika sortzailearen alorrean, sinbolisten eta futuristen estetikak bat egiten zuen arte errealista arbuiatzean eta hitz poetikoaren indar iradokitzailean sinestean. Halaber, errusiar sinbolismoaren eta futurismoaren teorialariak bat zetozen hizkera poetikoa eta prosaikoa bereiztean; ez ordea, hizkuntzaren izaera eta funtzioaren ulerkuntzan. Errusiar sinbolismoaren teorialariek ez zuten hitza hitz zen aldetik balioztatzen, iradokitzen zuenagatik baizik; aldiz, futuristek “hitza bera aski da” aldarrikatuz, ez zuten ikusten ideiak, emozioak eta abar igortzeko bitartekotzat, eta beren teorialariek, errusiar formalistek, mamiaren aldean azalari edo formari eman zioten lehentasuna izan zen bereziki nabarmena. Hortik formalista deitura.

Futuristek poesiara ekarritako berrikuntzak literaturari buruzko ikasketetan era gina izatera heldu ziren. Hitz poetikoaren autonomia osoaz egin zuten defentsa erreakzio orokorra izan zen, bai azala edo forma zaintzen ez zutenen aurka, baita literatur kritikan egiten ziren interpretazio subjektibo edo iritzizkoen aurka ere. Gaiaren aldetik bakarrik ez zegoen hurbiltzerik hitz neurtura. Poetika berri horren garapenak literaturaren ikertzaile profesionalen lana eskatzen zuen, poesia berri hura ezagutu eta onartzen zutenena. Bi joera paralelok bat egin zuten: futurismoak eta formalismoak.

Errusiar formalismoak, lehenik eta behin, mugak ezarri nahi zizkion literatur teo riari: haren ikerketa objektua zedarritu eta metodo ongi berezitua eman. Horrela, literaturaren zientziaren egitekoa literariotasuna aztertzea zen, hau da, literatur objektuaren bereizgarriek osatzen zuten ezaugarri multzoa mugatzea zegokion. Asmo horrek sail literarioa beste gertaera sail batekin alderatzera eraman zituen, sail literarioarekin harreman estuan izanik ere, funtzio ezberdina betetzen zuen sail batekin. Jarraitu zuten bidea mintzaira poetiko eta egunerokoaren alderaketan gau zatu zen, maila fono-estilistikoan, esate baterako, gisa honetako emaitzetara hel duz: mintzaira poetikoan oso garrantzizkoa da artikulazioaren alderdia, eguneroko mintzairan ez bezala, soinu asko dago funtzio autonomoa duena. Beraz, poeta futu ristek bezala, poesia trans-razional batean sinesten zuten, hots, eduki esanahidun gabeko adierazleen existentzian eta erabileran.

Sklovskirentzat, eguneroko mintzaira eta mintzaira poetikoa gobernatzen duten legeen arteko aurkakotasun esentziala automatizazioa/singularizazioa bikoteak mugatzen du. Artean sumatze ekintza helburua da bere baitan. Elementu lexikoen hautaketak, hitzen antolaketa moduak, elkarketa semantikoak, aldaketa erritmikoak... mintzaira poetikoan guztiak somaketaren automatismoa ezabatzera jotzen du. Objektuaren sentimena ikuskera singular gisa ematea da artearen jomuga. Ildo bertsutik mintzo da Jakobson: poesian hitza ez da denotatzen duen objektuaren mandatari soila edo emozio baten leherketaren adierazpena: beste nonbait dago poesiaren ezaugarri bereizlea, hitza hitz bezala sumatzean, hitzak eta beren eraketak pisua eta balioa beren baitan izatean, hain zuzen ere. Tomatxevskik ere antze ko ezaugarriez dihardu: mintzaira poetikoak eratzen duen hizkuntza sisteman erreferentzia funtzioa bigarren mailan gelditzen da, hitz egiturek balio autonomoa hartzen baitute.

Edukia/forma edo mamia/azala bikoiztasun tradizionala arbuiatuz, “idazlana forma da” formularen bidez, aditzera emandako objektuaren eta objektu hori aditze ra emateko erabilitako bitartekoen arteko bikoiztasuna ezabatzen dute, objektu este tikoan aldi berean agertzen direlako bi osagaiak. Formula berriak forma kontzeptua ren berrinterpretazioa dakar. Forma ez da idazlanari kanpokoa edo azalekoa zaion zerbait, tradizio luze batek zioen moduan, baizik eta idazlana bere batasunean, bere osotasunean, bere antolamendu berezian. Forma printzipio integratzailetzat jotzen dute, idazlan artistikoarekin berarekin identifikatuz.

Idazlanaren antolamendu artistikoa ezagutzea bilatzen dute, hura osatzen duten elementu guztien eta elementu horiek betetzen dituzten funtzioen deskripzioa eginez. Dena den, kritika formalistaren norabide morfologiko eta deskribatzaile horrek ez zion eragotzi zegokion lekua aitortzea ikuspegi diakronikoari. Literatur mintzairari buruz egindako gogoeta ez ezik, formaren kontzeptu berri hori bera izan zen, azterketa sinkroniko hutsa gainditzea aholkatuz, historia literarioaren premia gomendatu ziena. Sklovskik balio artistikoa urruntze prozesuari lotzen dio, erreali tatea deformatuz eta birsortuz jokatzen duelako literaturak. Aipatu eginkizuna, hiz kuntz mailan behintzat, ohizko hizkuntza erabileratik urrunduz gauzatzen du, dina mika literarioak une konkretu batean erakusten dituen arau artistiko nagusietatik urrutiratuz. Forma zaharrak, gastaturik eta automatismorako joerarekin, funtzio este tiko bat betetzeko ahalmenik gabe, ordezkoa behar du. Literaturak aldaketa eskatzen du, forma berriak zaharra ordezkatzea. Literatur idazlana ez da mikrokos mos bat bakarrik, katenbegi bat ere bada, estilo artistikoek osatzen duten katean. Horregatik, idazlan baten azterketa isolatuak ez du ziurtasunik ematen eraketaz zuzen hitz egiteko: sistema sinkroniko bakoitzak bere lehenaldia eta etorkizuna besarkatzen ditu.

Errusiar formalismoaren literaturari buruzko gogoeta horrek ez zuen luzaroan iraun. Literaturaren teorialari marxistak nekez etor zitezkeen bat eskola formalista ren planteamenduekin; are gehiago: tesi kritiko ugari kontraesanean zeuden inter pretazio marxistarekin. Artea eta bizitza soziala erabat bereiztea, literatura mailan gogamen ideologikoak ukatzea eta antzekoak anatema baitziren literatura klase borrokaren armatzat jotzen zuten teorialari marxistentzat. Ikuspuntu formalista eta soziologikoa elkarrengana hurbiltzeko ahaleginean, hasierako planteamenduak zertxobait aldatu bazituzten ere, ez ziren aski izan marxista ortodoxoentzat. 1927 29 urteetan krisia heldu zen errusiar formalismora, zalantzaren harrak jo zituen haien helburu eta metodoak; 1930ean V. Sklovskik, errusiar formalismoaren boze ramaile zaratatsuenak, luma hartu, eta prozesu literarioa indar sozialetatik bereizten zuen joera formalista errakuntza zela aldarrikatu zuen, formalismoa amaitutzat joz, baina ordurako, metodo, asmo, eta helburu jakinak zituen literatur zientzia errusia rraren eskola berezi hura itsatsia zegoen historian.

[A. T.]

Ikus, halaber, A ZAL , L ITERARIOTASUN , L ITERATURAREN HISTORIA , M AMI , U RRUNTZE .

B IBLIOGRAFIA

E RLICH , V.: El formalismo ruso. Historia-Doctrina , Seix Barral, Barcelona, 1974. G ARCIA B ERRIO , A.: Significado actual del formalismo ruso , Planeta, Barcelona, 1973. T ODOROV , Tz. (ed.): Teoría de la literatura de los formalistas rusos , Siglo XXI,

Mexiko,1980.

 
FORMA

Literatur obra batean edukia/forma edo mamia/azala formulaturiko bikoiztasun tradizionalaren osagai materiala da: osagai erreferentziala aditzera emateko erabi litako adierazpen mailako bitartekoek apailatzen dute. Errusiar formalistek gaitzetsi egin zuten edukia/forma edo mamia/azala bikoiztasun tradizionala; izan ere, bikoiz tasun tradizionalak; erakusten duen ikuspegiak kanpoko elementutzat jotzen du forma, hau da, edukia gordetzen duen ontzitzat, edukia estaltzen duen azal hutsa balitz bezala tratatzen zuen forma.

Formaren ikuspegi estatiko hori ikuspegi dinamiko batez ordezkatu zuten erru siar formalistek. B. Engelhardtek dioenez, aditzera emandako objektuaren eta objektu hori aditzera emateko erabilitako bitartekoen arteko bikoiztasuna ezabatu egin behar da. Hala, literatur gertaeraren azterketan mamia/azala bikoiztasuna bi kontzeptu dinamikoz ordezkatu zuten: langaiak edo ekaiak/ baliabideak. Abantaila metodologiko nabarmena eskaintzen zuten kontzeptuok: literatur idazlanaren bata suna gordetzen zuten. Izan ere, bi osagaiok aldi berean gertatzen dira eta bereize zinak dira. Formalistentzat, langaiak literaturaren lehengaiak dira eta lehengai horiek erabilitako “baliabideei” esker lortzen dute “eraginkortasun” estetikoa.

Ikaskuntza formalistetan, edukia edo mamia kontzeptu tradizionala baztertuz, ekai/forma bikoiztasuna azaltzen da. Jakina, forma kontzeptua berrinterpretatu egi ten dute: jada ez da azala, baizik eta idazlanaren printzipio integratzailea; idazlana forma da. Idazlana forma da, idazlanera eramaten diren ekaiak modu konkretu batean egituratzen direlako eta ekai horiek ezin azter daitezkeelako eman zaien hezurmamitze artistikotik kanpo. Horrela, forma kontzeptua literatur idazlanaren osotasunarekin eta batasunarekin identifikatzen dute.

[A. T.]

Ikus, halaber, E KAI , E RRUSIAR F ORMALISMO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: forma
 fr: forme
 en: form

 
INFORMAZIO KAZETARITZA

Egungo kazetaritza molde nagusian, informazioa ematea edo berriak kontatzea da funtsezko eginkizuna, nahiz dela huts-hutsik, nahiz interpretazio eta iritziarekin batera. Beraz, berriak lehenik, komentario eta iritziak ondotik; gainera, berriak eta komentarioak elkarrengandik erabat bereiziz eta bata bestearekin nahasi gabe.

Informazio generoak eta estiloa gailentzen dira egungo kazetaritza molde nagusian. Informazio estiloa informazioa eta interpretazioa helburu nagusi duten generoetan erabili ohi da. Haren ezaugarri nabaria gertaerak doi-doi eta trinko, argi eta garbi eta era erakargarrian adieraztea da. Ezaugarri horiek ondorioak dituzte hizkuntza eta komunikazio aldetik; adibidez, doi-doi beharrezko diren hitz lau, bakun, egoki eta zehatzak hautatzen dira, esaldi laburrak eta izen sintagmetan oinarrituak erabiltzen dira, orobat adizki aktiboenak, trinkotasunaren nahiz argitasunaren era gozle diren beste elementuak baztertzen dira, eta abar. Berrien kontaera era objek tibo eta inpertsonalean, asmo jakinik erakutsi gabe, modu errealista eta bizian egi tea gomendatzen da, esapide ahituak baztertzea eta abar. Egitura eta idatz teknika aldetik ere badituzte ondorioak, pasarte eta esaldiak informazio aldetiko garrantzia ren araberako ordenan eraiki behar baitira. Izan ere, informazioa ematerakoan, kazetariak irakurlea izan behar du beti gogoan eta honek jakin minez eta laster ira kurtzeko moduan kontatu behar dio, hots, eskematikoki (izenburuak eta sarrera edo lead direlakoak bederen).

Kazeta irakurleak berrien gosea baitu, kazetaritza informatiboa gero eta garrantzi handiagoa hartuz joan da kazetaritzaren historian, kazetaritza anglosa xoiaren eraginez bereziki. XX. mendeko bigarren hamarkadatik aurrera kazetaritza informatiboa ordura arteko ideologikoari nagusitzen hasi zitzaion. Euskaraz berri laburrak eta ia iritzirik espresuki agertu gabe 1910 inguruan basieren Eskualduna astekarian (“Berrixkak”), eta handik laster Euzkadi egunkarian, Kirikiñoren eskutik.

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: periodismo de información
     fr: journal d'information
     en: news journalism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper