eztei kanta - Literatura Terminoen Hiztegia

 
EZTEI KANTA

Kanta mota bat da. Erdaraz, epitalamio/épithalame deitzen da, eta grekozko epi-thalamos -tik dator, maitasun ohantzeari dagokiona adierazten du. Larramendik osatu zuen “eztei-kanta” euskaraz, baina Orixek “eztai-kanta”, Zaitegik “eztei-eresi” eta Ibiñagabeitiak “eztei-abesti” erabili zuten.

Grekolatindarren literaturan, ezkontzeko gauean neska-mutilek etxeko atean edota ezkonberrien logelako inguruetan kantatu ohi zuten kanta bat izendatzen du hitz horrek. Badira eztei kantuak mundu klasikoan, Safo, Teokrito, Pindaro, Katulo eta Anakreonte (euskaraz, Anakreon , J. A. Etxebarria, 1993). Bibliako zenbait sal mok, eta bereziki Kantarik Ederrena liburuak eztei kantetatik hurbil dauden alder diak dituzte. Errenazimentuaz geroztik, eztei kantak idatzi zituzten B. Tasso, P. de Ronsard, Sidney eta abarrek.

Euskal Herrian bada ohitura bat, goi nafarrerako azpieuskalkiaren eremuan toberak izenez gordetzen dena. Eztei kanta da, mutil gazte talde batek ezkonbe rrien ataurrean kantatzen duena, eztei bezperan; perkusiozko lagungarritzat, koplen tarteetan palankak jotzen dira. Kantariak dira koplaria eta korua. Ikus, hala ber, T OBERA . Honela da kopla sortaren hasiera:

“Ave María Purísima/Jaungoikuak gabon! Deklaratzera noa / zer desio dugun: toberak jotzera gatoz / bost edo sei lagun”

Eztei kantetan beste ohitura bat ere bada, oso garrantzizkoa, Pastoraletakoa. Antzerki horietako ekitaldi batean, ezkontza bat tartekatzen da beti, koblakari batek ezkonberriei bertan daudenen sentipenak azaltzen dizkiela. Eredu benetan bikai nak sortu izan ditu koblakari zuberotarren kantu hatsak. Besteak beste, gogoan hartzekoak dira Beñat Mardoren “Berdekoren ezkontza” (1763), L. Ligueixen “Espus-espusen kanthoria” (XX). Hona hemen P. Topet “Etxahun”ek onduriko “Sohutako ezteietan”eko zenbait ahapaldi:

“Barkoxerik horra niz egün Sohütara Ene herritar diñen felizitatzera, Ezagütürik ezi merexi ziela Holako süjet nublek mahañin bi kopla. Felizitatzen zütüt, kunpaña noblia Eta zu berheziki, Madama Jülia: Liberti-erazten düzü zük egün mündia

Eta irus ezarten alhaba lili a ( ) Irus ezari zira, andere Adela ; Zurekila beitüzü espos bat ederra , Unest eta sajia, zu ziren bezala : Hura züzün Madamak nahi zin plazerra.

[J. M. L.]

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

  

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper