Literaturan eragin handia izandako XX. mendeko joera filosofikoa. Gizakiaren existentziatik abiatzea aldarrikatzen du: existentziak denboran eta espazioan egiten duen ibilbideak osatzen du gizakiaren esentzia. Ez dago, beraz, aldez aurretiko giza esentziarik.
Existentzialismoaren sorreran S. Kierkegaard (1813-1855) aipatzen bada ere,
M. Heidegger izan zen joera horren garatzaile nagusietako bat (II. Mundu Gerraren aurretik); filosofo horrek dioenez, ez dago errealitatea sistematikoki argitzerik, bizi penen eta egoeren oinarrizko egiturak aztertu besterik ezin da egin; hemen gaude, eta ez dago jakiterik zergatik; gauza bat bakarra da ziurra: bizidunak hil egin behar duela; horregatik, gizakiak existentziaren aurrean erantzun nagusi bat du: barne herstura. Aipatu gerraren ondoren, J.P. Sartrek garatu zuen literarioki joera exis tentzialista, teorian marxismora eta ateismora hurbilduz. Horren lekuko dira Existentzialismoa humanismoa da (J. Atxabal, 1989) eta Goragalea (M. Etxebarria, 2003).
Esan bezala, existentzialismoak literaturan eragin handia izan du eta aipagarri dira Sartrez beraz gain, A. Camus eta haren obran, Le mythe de Sisyphe saiakeran (1942), Sisyforen mitoa itzulia (X. Kintana, 1992), eta narratiban, L’Etranger (1942), euskaraz Arrotza , (J. M. Agirre, 1986), La peste (1947) euskaraz Izurria , (I. Tapia, 1995) eta La chute (1956)[Erorikoa].
Euskal Herrian, J. L. Alvarez “Txillardegi”ren eleberriak dira korronte horren lekuko: Leturiaren egunkari ezkutua (1957), Peru Leartzako (1959) eta garaiko saia kerak Huntaz eta hartaz (1965). Poesian, aldiz, G. Aresti eta J. Azurmendiren zen bait poema aipa litezke.
[J. K. I.]
es: existencialismo
fr: existentialisme
en: existentialism