euskal pizkundea - Literatura Terminoen Hiztegia

 
EUSKAL PIZKUNDEA

1876an Gerra Karlistaren bukaerarekin batera Hego aldean hasi zen euskara ren sustapenaren aldeko mugimendu sozial eta kulturalari deitzen zaio Euskal Pizkundea. Kontzeptuaren nondik norakoa ez da guztiz zehatza. Berez, hizkuntza ren defentsa eta kulturaren balioberritzea helburutzat duen mugimenduari esaten zaio, eta, batez ere, beraren jaiotza garaiari atxikitzen zaio, sustapenaren indarra pil-pilean dagoen mementoari. Bestalde, “Pizkunde” izen berarekin aro bi aipatu ohi dira euskal literaturaren historian. Lehena, 1876an hasi zen eta haren eraginak luze iraun zuen (nahiz eta prozesua sendotua zenean ez zuen jada Pizkunde izena hartzen). Bigarren Pizkundea Primo de Riveraren diktaduraren ostean sortu zen, eta 1930-1936 urteen artean koka daiteke. Izan ere, pizkundea gertatzeko ezinbesteko baldintza dirudi aurretik izandako aro ilun bati kontrajartzea pizkundea edo loraldia.

Lehen Pizkundearen oinarrian joera erromantikoak daude, eta helburuz hiz kuntzaren, euskararen balioestea dakar, egoera modernoetara moldatzea eta ego kitzea. Jakina denez, erromantizismoa iraultza bat da, ideiak eta jendearen ohiturak aldatzen dituen pentsamendu mundu bat. Euskal Herrian alde bi agertuko ditu, bata politikoa eta bestea kulturala. Aldaketak izan ziren politika arloan, Foruak deu seztatu egin baitziren, bigarren karlistada bukatu ondoren. Bestalde, industrializa zioak hazkuntza ekonomikoa ekarri zuen, eta demografiaren aldetik aldakuntza handiak sortu eta krisialdi soziala erakarri. Egoera eztabaidatsu hartan, erromanti zismoak bizitza joera nagusi batzuk eskaini zituen, eta Eusko Pizkundearen azpian, eta oinarri gisa, Alemanian erromantikoek azalduriko zenbait ideia sumatzen dira. Besteak beste, J. G. Herder filosofoa izan zen herrien pizkundea bultzatu zuen egi lea ( Hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua , A. Garikano, 1995).

Haren eragina hiru jokamoldetan agertzen da:

Komunitate bateko kide izate edo atxikimendu ideia. Gizon-emakume bakoitza toki batekoa da, erroak dituen tokikoa. Gizakiak bere inguruan ezagutu dituen sin boloen bidez bakarrik sor lezake obra artistikoa.

Erromantizismoak izaki biziduntzat hartzen ditu kulturak, eta bakoitzak bere nor tasuna estimatzea bultzatzen du. Beraz, kultura bakoitzaren erroen bilaketa eragi ten du.

Gizatalde bakoitzak bere barnean dagoena, bere tradizioan dagoena ikertu behar du, eta azken batean hizkuntza propioaren aldeko eragina bilakatzen da bila keta hori.

Ondorioz, erromantizismoak Euskal Herrian arestian aipaturiko bide biak zabal du zituen. Politikan nazionalismoa sortu zen. S. Aranak Eusko Alderdi Jeltzalea eratzen zuenean (1894), nazionalismoaren laguntzaz aurreko ekimen politikoek bide berri bat hartu zuten beren asmoak betetzeko. Alde kulturalean hizkuntzaren balioberritzea etorri zen. Horrek hizkuntzaren inguruko azterketa filologiko eta gra matikalak sustatu zituen, eta euskararen aldeko eginkizunak ugaritu egin ziren. Aldizkarien mugimendu zabala da horren lekuko: Madrilen La Paz (1876-1878) aldizkaria. A. Campiónen Gramática (1884), Iruñako Revista Euskara ren sorrera (1877-1883), Gasteizko Revista de las Provincias Eúskaras (1879), Euskal Erria Donostian (1880-1918) eta La Revista de Vizcaya (1885-1889) bostak dira hiz kuntzak sortzen zuen arduraren testigantza. Filologia inguruko lana Revista Internacional de Estudios Vascos (1907-1936) aldizkariaren bidez luzatu zen XX. mendean zehar. Aurretiaz, Berlinen Euskara aldizkari filologikoa ere argitaratu zen (1886-1896). Iparraldean Eskualduna (1887) kazeta aipatu behar da bereziki, luzaz iraun baitu bere inguruan euskal idazleak bilduz eta bukaera gabeko lan euskaltza lea eginez.

Beste jarduera batzuk ere aipagarriak dira: Donostiako Eskola deituaren bar nean J. Manterolak (1849-1884) Cancionero Vasco eman zuen argitara, ordura arte euskal poesia guztiaren antologia izan nahi zuena. Baina Manterolak baino lehena go, tradizioaren ikerketan, herri testuen bilketa lanari ekin zioten W. Webster-ek (1879) eta J. F. Cerquandek (1874), lehen bildumak argitaratuz. Ahozko literatura ren biltze lanetan R. M. Azkueren lana aipagarri da, eta J. G. Zulaika “Aita Donostia”ren lana ere bai. Azkuek lan handia egin zuen euskal tradizioa biltzeko eta ezagutzera eman zuen kantutegian ( Cancionero Vasco, 1922-1925) ordura arteko euskal lexiko bilketarik handiena bildu zuen hiztegian ( Diccionario Vasco-Español-Francés, 1905-1906), eta Morfología Vasca n (1923), aldiz, euskal hizkuntzaren azterketa morfologikoa egin zuen. Haren tradizio bilketaren erpina Euskalerriaren Yakintza (1935-1947) lanak erakusten du. Bestalde, J. M. Barandiaranen etnografia bilketa lana ere ildo berean kokatu behar da.

Lore Jokoak Hegoaldera moldatu ziren. Pizkundearen aurretik iparraldean martxan zegoen literatura promozionatzeko molde hori erabili zen hegoaldean euskal mugimendua indartzeko. Elizondon ospatu ziren 1879an eta Durangon 1886an. Literatura sorkuntzak bere tokia izan zuen giro honetan. F. Arrese Beitiaren “Ama Euskarari azken agurra” poema enblematikoa bihurtu zen Elizondoko Lore Jokoak irabazi ondoren. F. Arrese Beitiaren lana ez da bakarra poesia alorrean, eta

XX. mende hasieran, G. Muxikaren lan euskaltzalea ere aipagarria da (1882-1931). Euskaltzaindiaren sorrera Eusko Ikaskuntzak 1918an Oñatin egin zuen Kongresuaren ostean abian jarri zen Euskaltzaindia sortzeko ahalegina (XIX. men dean izan ziren beste proiektu bi: P. Ulibarrirena eta geroago, J. F. Aizkibelena). Euskaltzaindia 1919an sortu zen Hego Euskal Herriko lau Diputazioen babespean.

Euskaltzale eta hizkuntz aztertzaile guztion lanaren fruitutzat, euskal literatura ren aroa heldu da. “Hizkuntza da herriaren arima” esaten den aroaren ondoren, heldu da “literatura da herriaren arima” esaten duen aroa. Bigarren urrats horretan

J. Ariztimuño “Aitzol”en lana eta eginkizunak hartu behar dira kontuan, berau izan baitzen euskal literaturaren alorra gidatu zuena, Euskaltzaleak taldearen buruzagi izan zenean. Aitzolek poesia izendatu zuen, eta epika lirika baino gehiago, herria ren errenazimentuaren eragiletzat. Aitzolen ustetan, olerkariak herriaren abangoar dia ziren eta kulturaren bidez, herri nortasunean sakonduz, Euskal Herriaren inde pendentzia helduko zen.

Ideia honetan sinbolismoaren zenbait zantzu sumatzen dira: herritik hasiz uni bertsaltasunerantz jotzen duen literaturaren ideia, adibidez, edo kulturaren nagusi tasuna, kultura orok zuen prestigioan oinarritzen zelarik planteamenduetan. Euskal poesia epiko eta kulturaren bateratzean amestu zuen Aitzolek, eta horrela bultzatu zuen Orixeren Euskaldunak poema sortzea (1935, 1950).

Poesia lirikoan euskal pizkundeak gure lirikorik handienetakoak eman ditu: Lizardi eta Lauaxeta. Lizardiren lanak, Biotz-begietan (1932) liburuak, ikaragarrizko arrakasta izan du gure tradizio literario sortzeko eta irmotzeko orduan. Lizardik gai nera oso kontuan izan zuen beti euskararen egoera soziala eta berak bultzatu zituen ikastolen sorrera eta euskal egunkariaren ideia. Lauaxetaren lan biek ( Bide barrijak, 1930 eta Arrats beran, 1935), ostera, kontuan hartu zuten sinbolismoaren ildoak jarritako bidea eta, joera klasikozalea landu ondoren, euskal herri lirikaren lanketaren bidez moldatu zuen bere poesi berria.

[J. K.]

Ikus, halaber, O LERKARIAK . B IBLIOGRAFIA B ERLIN , J.: El romanticismo, Taurus, Madrid, 2002. B OURDIEU , P.: Les règles de l’art , Seuil, Paris, 1991 / Las reglas del arte , Anagrama, Barcelona, 1995.

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: renacimiento vasco
 fr: renaissance basque
 en: basque renaissance

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper