eten - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ETEN

Neurtitz edo bertso lerroaren irakurketan hats hartze edo geraldi laburrari etena esaten zaio. Geraldi hori sintaxiak hala eskatzen duelako gerta daiteke, edota bertso lerroko zati baten balioa, nahiz esanahia, azpimarratu nahi delako. Etena eta pausaldi metrikoa ez dira geraldi mota bera. Non gertatzen den begiratuz gero, etena neurtitz edo bertso lerroaren barruan, eta pausa metrikoa bertso lerroaren bukaeran izaten dira. Etenak onartzen du sinalefa egitea, ez ordea hiatoa; pausa metrikoak ezin du sinalefarik egin, baina hiatoa onar dezake.

Poetak etenaz baliatzen dira erritmo jakin bat sortzeko neurtitz edo bertso lerro etan. Etenak, eskuarki, pausaldiarena baino hats hartze laburragoa eragiten du. Bertso lerroak, luze samarra denean, hamabost silabatik-edo gorakoa, bere baitan ditu multzo edo lerro zati batzuk, lerroaren pausaldiez edo etenez markatuak. Horren frogarik onena J. I. Aranaren hamazortzi silabako omen diren lerro haue tantxe dago:

“Aingeru danen Erregin dala, parerik gabe Zeruan Ama Birjinak nola lezake antzekorikan munduan?”

(Arana, J.I.: “Tratado..”, 149.)

Hegoaldeko idazte usadioaren arabera, etena non dagoen ezin uka:

“Aingeru danen Erregin dala parerik gabe Zeruan, Ama Birjinak nola lezake antzekorikan munduan?”

Bi lerro al diren horiek ala lau ez du asko axola; axola duena beste hauxe da: bi direla dioenak ere aitor dezan halako lerroek bere baitan multzoak, zatiak dituz tela, zesurak edo etenak erdibituak, komunzki hemistikio deituak, nahiz eta horiek silaba kopuru berbera ez eduki beti alde banatan. Silaba gutxiko neurtitz edo ber tso lerroek ez dute zatituak egon beharrik. Hamarren inguruan dirudi dagoela muga. Zortziko handiko lehen hamar silabak beti –ia beti bederen– 5/5 izan ohi dira, zesura edo etena erdi-erdian dutenak, alegia; aldiz, hurrengo lerroko zortziak ez dira askotan 5/3 izaten. Bestetik B. Etxepareren X. Kantuko lerroak hamaika silaba koak dira eta guztiek dute etena seigarrenaren ondoan: 6/5. Beraz, zortzi silaba gu txiegi dira etena eramateko; hamar, aldiz, nahikoa dira gehienetan, ez beti; eta hamaika, zer esanik ez, beti.

Herri bertsogintzan bederatzikoak ez bide dira oso ezagunak; garbi da, A. Oihenarti dihoakionez bederen, bederatzi silabako lerroek ez dutela eten edo zesu rarik. Besterik da egungo egunean, Iratzederrek beti zesura duten 5/4koak maiz baitarabiltza. Beraz, esan bezala, hamarrean dago muga: hamar silabatik beheko ek ez dute; hamarrekoek ia beti; hortik gorakoek beti. Hala idatzi zuen behin Zaldubyk ere: “8. règle. Dans les vers de dix syllabes et au-dessus, la césure ou hémistiche est de rigueur..” ( Euskalduna , 1899. III. 3, 611. zb.)

Zenbait silabako neurtitz edo bertso lerro arnasaldi batean esateko luzeegi ger tatzen direla-eta zatiak bere baitan hartu behar dituztela ikusi den bezala, beste horrenbeste gertatzen zaie zati horiei ere luzeegiak badira. Bestela esanda, hemis tikio direlakoak ere “pausaldiek” erdibiturik hemistikio erdi bilakatzen dira, eta hala tan lerroa lau moldez osatua gelditzen. Baldin mugaren bila abiatzen bagara, ohar tuko gara hamahiru silabakoei ez zaiela horrelakorik gertatzen. Hala nola, Iztuetaren hauei:

“Gauza askoren izen txit antzinakoak

Maitaro gorde ditu euskara zintzoak Berenez diralako eztitsu gozoak Gutizia andia diote auzoak.”

Ez eta G. Arestiren Maldan behera ko hauei ere, direla 6/7 eskema dutenak:

“Gurutze batetik zintzilik hil artean josiko zaitugu biharko goizaldean mintzatu zen ozenki epai-emalea.”

Aldiz, hamabostekoei bai, eta hor dira gehiagoren artean B. Etxeparerenak eta Ziburuko J. Etxeberrirenak, honelako eskema 4/4//4/3, ezagunarekin, batak ongi besteak ez hain ongi betetzen duenarekin. Hamalaukoei dagokienez, Aranaren ustez hauek ere gehiena erabilitako lerroen artean salbuespen dira, eta halere berak asmatutako hauek badituzte “pausaldiak”; ez, ordea, bi hemistikio lautan zati katurik, aurrekoan bezala, baizik hamalauak hiru zati eginik. Honela: 5/5/4. Ikus:

“Bere pausoak Eliz aldera zuzendurik ¡Ikusgarriya!, dauzka mundubak arriturik.”

“Eten txikiak” ere deitzen zaie pausaldi horiei, nahiz azken horiek bezala zesu ra gabe neurtitz edo bertso lerroa hirutan zatikatzen dutenei, nahiz, B. Etxepareren kasuan bezala, zesuraz gain hemistikio bakoitza ere erdibitzen dutenei; horregatik deitzen zaie hemistikio erdiko pausaldiak (“pausas semihemistiquiales”). Ez da esan beharrik “txiki” deitzea ez dela inoren apetazko asmakizuna, baizik nori berea emateko modu zuzena. Esan nahi baita, badela hierarkia bat lerroaren kabuko gel dialditik, luzeena denetik, hasi eta, etena edo zesura deitu denetik igaroz, txikiena den eten edo pausaldira iritsi arte. Hierarkia horrek markatzen du alabaina handitik txikira zein mailatako zangalatrauak egin daitezkeen horietako bakoitzean eta zei netakoak ez: alegia, zenbat eta luzeagoa geldialdia, zenbat eta estuagoa hitzen lotura, hainbat eta ezinagoa bien bateratzea. Hau da, bi hitzen arteko lotura estuak biziki higuin du geldialdi luzea; estuagoak, eta higuinago. K. Mitxelenagandik ikasi rik, aspaldi esana berresatea zilegi bada, hona orduan gazteleraz idatzia: “Pausas y cesura en el verso corresponderían “ex hypothesi” a ciertos (...) tipos de juntura (...), según que la pausa que cada uno de los cortes (...) implica sea mayor o menor”.

[P. A.]

Ikus B ERTSO LERRO , H EMISTIKIO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: cesura
 fr: césure
 en: caesura

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper