(grek. skene, txabola)
Antzezpenak egiteko lekua edo oholtza izendatzeko erabili zen hitz hori hasta penean. Esanahiz aldatuz eta hedatuz joan izan den hitza da, eta, agertokiaz gain, antzezpen baten ekitaldiak osatzen dituzten agerraldiak ere eszena deitu izan dira; baina, euskaraz, lekua izendatzeko agertoki eta ekitaldi zatiak esateko agerraldi erabiltzeko ohitura hedatu da gehienbat, 1927an Euskaltzaindiak emaniko gomen dioari jarraiki ( Euskera , 1927, 31). Ikus A GERRALDI eta A GERTOKI .
[P. U.]