estrukturalismo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ESTRUKTURALISMO

Ordena edo egitura bat atzematea da pentsamendu estrukturalistaren ezauga rria. Osotasuna, elkarrekiko mendekotasuna, hertsitasuna hitz giltzarriak ditu eus karri; izan ere, gisa honetan muga daiteke egitura: objektu baten osagai diren ele mentuen osotasun modura; elementuok harremanetan daude, nola beren artean, hala osotasunarekin. Objektua harreman sare baten arabera definitzen da. Osagai baten aldaketak gainerako elementuekin eta osotasunarekin dituen harremanak aldatuko lituzke.

Gaur egun metodologia bat den Estrukturalismoa, XX. mendearen lehen hamarkadetan sortu zen: Ferdinand de Saussurerengan jada sistema kontzeptua azaltzen da. Mintzaira antolatuta aurkezten dela dioen eta antolaketa hori sistema deitzen duen Saussure harantzago heldu zen, sistema kontzeptu hori hizkuntzalaritzatik kanpo ere erabilgarria izan daitekeela iradokitzean. Iradokizuna mamitzen joan zen hizkuntzalaritza estrukturaletik hartutako kontzeptu, teknika eta azterketa ereduak, besteak beste, literaturaren barrutian aplikatu zirenean, era bateko eta besteko mugimendu kritikoetan, hala nola, Pragako Zirkuluaren inguruan, Nouvelle Critique frantsesean edo Estilistika Estrukturalaren barnean.

Errusiar formalismoaren eraginari Saussureren hizkuntzalaritza kontzeptua elkar tuz, Pragako Zirkuluko teorialariak idazlana egitura funtzionaltzat hartzera heldu ziren. Haien iritziz, obra literarioaren egitura hori osatzen duten osagaiak ezin dai tezke banaka ulertu, osotasunarekin duten harremanetik kanpo. Elementu berdin berdinek egitura ezberdinetan zeharo funtzio ezberdinak bete ditzakete. Estrukturalismoaren oinarrian sistemaren ideia dago. Horrenbestez, zeinahi literatu ra unitate sistema kontzeptuaren bidez azter daiteke: idazlan bakoitza, literatur genero bakoitza... eta literatura osoa ere, askoz zabalagoa den sistema baten, giza kulturaren barnean dagoen sistematzat har daiteke.

Literatur kritikaren barrutian, hizkuntzaren erabilera literarioa gobernatzen duten printzipio unibertsalak identifikatu nahi izan dituzte estrukturalistek, literatura ren beraren sistemaren eredua ezarri nahi izan dute, azterketara ekar daitezkeen idazlan konkretu guztien kanpo erreferentziatzat balioko duen eredua jartzea, hain zuzen ere. Horrela, bada, estrukturalismoak ez du aski idazlan konkretua gobernatzen duen printzipio egituratzaileen berri ematea; harantzago joz, literatu raren barruti osoa azal dezaketen printzipio egituratzaileak izan ditu ikusmiran, ikas kuntza literarioentzat ahalik eta oinarririk zientifikoena eskuratzea jomuga izanaz. Hala, literatur kritikoek ikerketa zientifiko legez planteatuta zeukaten arazo bati irten bidea ematen zaio: literatur idazlanak zientziaren objektu izan daitezke, ez beren aldaeretan, baizik eta beren egitura egonkorretan, finkatuetan. Kritika zientifikoaren objektua ez dira, bada, idazlanen banakako itxurak, baizik eta haien azpian dauden egitura literarioak.

Gisa horretan, R. Jakobsonek, esaterako, Pragako Zirkulu Linguistikoan teoria poetiko bat, poesiaren poetika bat landu zuen. Teoria poetiko horrek, jakina, poesia ororen berri emateko eginkizuna zuen. Era berean, heterogeneotasunik gabea ez den Nouvelle Critique korronte kritikoan, A. J. Greimasek Sémantique structurale (1966) edo Claude Brémondek Logique du récit (1973) edo Tzvetan Todorovek Grammaire du Décaméron (1969) ikerketetan joskera narratiboa landu zuten. Proppen saioen ondotik datozen ikerketok, kontaketaren gramatika bat egitea hartu zuten jomugatzat, kontaketaren unitate eta oinarrizko egiturak ezartzea, kontaketa formen mikropoetika gauzatzea, kontaketaren oinarrizko egiturak azaltzea, haren funtsezko elementuak isolatuz, eta elementu horien konbinazio legeak jarriz. Makropoetika mailako azterketak ere aurki daitezke. Todorovek, esaterako, Introduction à la littérature fantastique n (1970), literatur generoen azterketak bere kin daramatzan arazoei heldu zien.

Egitura mailako erregulartasunak bilatzeak elkartu egiten ditu estrukturalistak; banandu egiten dira, aldiz, aplikaziora igarotzean. Hala, R. Jakobsonek eta Claude Lévi-Straussek azterturiko Ch. Baudelaireren Les Chats (1864) hamalaudunaren azterketa poetikoa gogor salatu zuen M. Riffaterre estrukturalistak. Kritika praktiko aren alorrean nabaria da eztabaida.

Jakobson eta Lévi-Straussek Les Chats eko osagaien arteko harremanen azter keta osoa egin zuten. Riffaterreren iritziz, hizkuntzalaritza estrukturalaren mugetatik ez ziren atera, eta bide horrek, aldaketarik gabe, ez zuen balio poesia aztertzeko; izan ere, poema baten azterketa gramatikal soilak poemaren gramatika baino gehiago ematerik ez dauka. Hizkuntzalaritzaren eginkizunaren aurrean, honako hau da Estilistikarena: ezaugarri estilistikoen berri ematea, estilistikoki markatuak diren haien berri soil-soilik. Azken batez, Riffaterreren iritziz, mezu eramaile den zeinua hartzaile arengandik bereiztean egiten dute huts haiek. Muin-muinean hori da leporatzen dien akatsa: aztertu dituzten egiturek ez azaltzea poesia eta irakurlearen arteko harrema na. Riffaterrek hartzailearen garrantzia azpimarratzera jotzen du, mezuaren garrant ziaren ordez, idazleak ez diolako irakurleari enuntziatua soilik adierazten; baita bere jarrera ere enuntziatu horren aurrean. Deskodetze zabarra ekiditeko, behar ez beza lako deskodetzearen arriskutik urruntzeko, deskodetzea kontrolatzeko, irakurlearen arreta erakartzen du idazleak uste gabeko elementuak sartuz, aurreikusgarriak ez diren elementuez baliatuz. Idazleak kodea (testuak esaten duena) eta kode hori des kodetzeko giltza ematen dizkio irakurleari; kodeaz gain, testuaren interpretazio zantzu batzuk testuaren beraren barnean. Giltza hori, interpretazio zantzu horiek irakurleari zuzentzen dizkio. Horregatik, erdi mailako irakurleak atzemateko moduan egon behar dute ezaugarri estilistiko horiek. Estilistikoki adierazgarriak diren elementu horiek zein diren berri emaileek ematen dute (kritikaria, irakurle ikasia): testuko estimulu estilistiko ek eragindako erantzunak dira. Berri emaileen lekukotasunen batuketak artxiirakurlea osatzen du: estimulu estilistiko bakoitzarentzat erabil daitekeen berri emaileen multzoa da (iruzkin, ohar, irakurketa kritiko...).

Nouvelle Critique frantsesean ere, hainbat azterbide nabari dira. Literatur idaz lanera hainbat ikusgunetatik hurbiltzea da metodo eredu askotarikoak erabiltzearen jatorria. Kritikariak irakurketa mota hautatzen du, testura hurbiltzeko ikusgunea, metodo eredua. Horrela, R. Barthesek edo Mauronek edo L. Goldmannek J. Racineren antzerkia aztertzen dutenean, egituratze modu zenbait atzemango dituz te, askotariko ikusguneak hautatzen dituztelako idazlanaren osotasuna eta batasu na atzemateko (ikusgune linguistikoa, psikologikoa, soziologikoa). Baina, guztiek idazlanaren batasuna eta osotasuna behatzea bilatzen dute, idazlanaren barne arti kulazioa azaltzea, idazlanaren irakurketa sistematikoa egitea. Horra hor estruktura lista guztien oinarri komuna, literatura idazlana egitura gisa aztertzea: osagai guz tiak kateaturik eta elkarren mendeko aurkezten dituen mundu legez, sistema legez. Unitate hori ez ezik, literatur unitate oro sistema kontzeptuaren bidez azal daiteke, baita literatura osoa ere.

[A. T.]

Ikus, halaber, A RTXIIRAKURLE , E RRUSIAR F ORMALISMO , E STILISTIKA , J OSKERA N ARRATIBO , K RITIKA GENETIKO , K RITIKA P SIKOANALITIKO , L ITERATUR KRITIKA , N ARRATOLOGIA , N OUVELLE C RITIQUE .

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper