estilistika - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ESTILISTIKA

“Estilistika” hitza, bere adiera orokorrenean, estiloarekin zerikusia duen guztiaz ari den kultur adarra izendatzeko hartu ohi da. Idazkeraren eremuan kokaturik, esti listika, lehenengo esanahi pedagogiko batean, egokitasun, trebetasun eta artez idazten erakusten duen jarduera teoriko-praktikoa da. Irakaskuntzaren mailetan eta idazkera eskola edo tailer espezializatuetan lantzen den berehalako erabilgarrita sun eta aplikazio zuzeneko ariketa da, beraz.

Berehalakotasun praktikoaren arlotik atera eta literaturaren esparrura sartuz gero, estiloa –atzemate zaileko kontzeptu konplexua– honela defini daiteke: autore, talde, mugimendu edo genero literario baten idazteko modua bereizten duten ezau garri formalen multzoa. “Estilistika” terminoak, hemen, bi adiera ditu, bata zabala eta beste hertsia.

  1. Literatur Teoria eta Literatur Kritikaren osotasuna izendatzen du estilistikak zenbaitetan, literatur ikasketen barruan. Beste zenbait terminorekin bat egiten du eta eurekin lehiatzen da, oinarri eta metodo ezberdin baina osagarrietatik abiatuta, Literatur Teoria eta Literatur Kritika sail horiek adierazteko gaitzat ere aurkezten diren termino batzuekin. Horietako batzuk zaharragoak dira, “Erretorika” edo “Poetika”, esate baterako; berriagoak beste batzuk, “Semiotika”, adibidez.
  2. Estilistika, zentzu murritzagoan erabilita, estilo literarioaren azterketa kritikoa eta, ahal den neurrian, zientifikoa egin nahi duen literatur teoriaren eta, batik bat, kri tikaren korronte konkretu bat da, eta hausnarketa eta, batez ere, metodo multzo bat izendatzen du. Idazle edo idazle talde batek bere lan literarioan erabiltzen dituen baliabide estilistikoak, prozedura adierazkor linguistiko eta erretorikoak, eta baliabi de horiek irakurlearengan sortarazten dituzten ondorioak aurkitu, aztertu, interpre tatu eta balioesten saiatzen da.

Gailurra XX. mendeko bigarren herenean lortu zuen kritika korronte horrek, baina berez XIX. eta XX. mende hasierako linguistika eta estetika idealisten proiek zio eta luzapena da. Joera horien arabera, hizkuntzaren prozesua egintza da, oroz gain, eta haren sorburua eta garapena ez dago lege eboluzionista eta determinis ten baitan, giza espirituan baizik; hizkuntza giza eta herri espirituaren adierazpen eta jariadura baita. B. Crocerentzat hizkuntzaren erabilera guztia adierazkorra da berez, sortze lana da, eta ondorio estetikoak ditu; poesia eta hizkuntza gauza bera dira. Estilistika mota horrentzat, estiloa, adierazkortasuna, oinarrizko bi eragiketen emaitza da: hautatzea eta desbideratzea. Estiloak forma linguistiko batzuen auke raketa dakar, bertan ager zitezkeen beste batzuen arteko hautaketa; idazleak, esa kuntza literarioaren egintzan, barne bizipenak ondoen adierazten edo azpimarra tzen dituzten baliabideetara jotzen du. Hautaketa horren ondorioz, enuntziatu edo esakunean, erabilera komun edo estandarretik saihesten diren formak azaltzen dira gauzaturik. Hizkuntz arau edo kodearekiko nahiz hizkuntzaren erabilera ez-marka tu edo ertainarekiko desbideratzetzat hartzen da estiloa.

Korronte teoriko eta kritiko horren barruan joera zenbait biltzen da:

2.1. Lehenengoa, kronologikoki, estilistika linguistikoa eta deskriptiboa da. Literatura ez badu ere aztergai zuzena, estilistika literarioari egin dizkion ekarpenak arras baliotsuak dira. Estilistika mota horren ordezkari nagusia izan den Ch. Ballyrentzat, hizkuntzak, ideiak eta kontzeptuak adierazteaz gain, afektuak eta sen timenduak ere adierazten ditu, pentsamenduak sentiberatasunez blaiturik daude nez. Bally Saussureren planteamendu eta eskemen ildoan kokatzen zen, eta, hiz kuntza-hizketa bereizketan oinarrituz, baztertu egiten zuen estilistikaren eginkizunetatik gizabanako konkretu baten edo literatura lan baten sortzaile jakin baten baliabide adierazkorren analisia, literaturagileak hizkuntzaren erabilera bere zia nahita eta berariaz egiten baitu. Ballyren iritziz, estilistikak hizkuntza natural, mintzatu eta kolektibitate bati komun zaizkion adierazkortasun-bideak aztertu behar zituen. Ballyren hitzez esanik, estilistikak ikertu behar ditu “eratuta dagoen mintzai raren adierazpen gertaerak, eduki afektiboaren ikuspuntutik, hau da, mintzairaren bidezko sentikortasun gertaeren adierazpena eta mintzaira-gertaerek sentikortasu nean gauzatzen duten egintza diren aldetik”.

2.2. Bigarren joera estilistika literarioa da; beraz, ez da hizkuntzaren estilistika, hizketaren estilistika baizik. Hizketaren produkzioak diren testu literarioen sistema adierazkorrak analizatzen ditu joera horrek: hizkuntzaren erabiltzaileei aukeran eskain tzen zaizkien materialen ordez, autore batek, bere egoera eta asmo artistikoen arabe ra, hizkuntz material horien artean egiten dituen hautaketa konkretu eta bereziak ikas ten ditu. Bigarren joera orokor horren barruan, estilistika adierazkorra (idealista genetikoa) eta estilistika afektiboa bereiz daitezke.

2.2.1. Estilistika adierazkorra k, L. Spitzer-ek, joera horretako kritikorik zehatzen eta distiratsuenak formulatu zuen moduan, obran txertaturiko erabilera linguistiko berezien eta desbideratzeen bidez, testuan azaleratutako autorearen arima edota sustrai espirituala aurkitu nahi du. Lan horretarako, “metodo zirkular” edo “zirkulu filologiko” izenekoa proposatu zuen. Obra partikularraren azaletik hasi behar da, testua behar adina bider behatuz, irakurriz, arreta osoz, desbideratze estilistiko berezi bat seinalatzen eta bermatzen duten xehetasun linguistikoak aurkitu arte. Ondoren, azaletik artistaren ariman egon zitezkeen eta atzemandako desbideratze hori esplikatzeko gai den “barnegune bitalera”, sustrai espiritualera, hau da, printzipio sortzailera iritsi behar da; gainera, printzipio indibidual hori sistema kolek tibo zabalago batean kokatu behar da. Urrats induktibo horren ondoren, ostera obraren azalera itzuli, eta, sustraizko printzipio horretan finkaturik, testuan sumatzen diren beste xehetasun estilistiko eta linguistiko batzuk esplikatzen ahalegindu behar da, ea aurkituriko gune bizi horrek desbideratze multzoa koherentziaz argitzen duen egiaztatuz. Horrela, joan-etorri mugimendu zenbaitzuen bidez, printzipio hori berretsi edo baztertu egingo da. Spitzer-en analisia baikorra da ondorioei dagokie larik, sinesten baitu, testua ongi irakurtzen bada, jasotako datuek, zentzuz eta sen tiberatasunez erabiliz gero, obraren sustrai espiritualerako bidea irekiko dutela eta testuak bere barneko ezkutukiak erakutsiko dituela.

Obrarekiko antzeko hurbilketa afektiboaz eta intuizioaz baliatzen den estilistika ageri da D. Alonsorengan, ondorioei buruzko baikortasunean apalagoa bada ere.

Aztertzaile eta poeta horrentzat, literatura lanak zera dira “intuizio indartsu edo deli katu baina beti bizi batetik sorturiko produkzioak, eta sorrarazi zituen gisako intui zioa irakurlearengan sortzeko gai direnak”. Irakurleak eta kritikariak obraz duten ezagutza intuizio artistikoan oinarritzen da, eta atsegina lortzeko helburuz bilatzen dute, baina horren ondoan bada estilistikak jorratzen eta zientifikoa izan nahi duen beste ezagutza mota bat. Obraren ezagutza honetara, haren egitura edo konposi zioa gida dezaketen bi moduri dagozkien bi bidetatik irits daiteke: kanpo forma, hau da, adierazlearen eta adieraziaren arteko harremana adierazletik adieraziranzko perspektiban begiratua, eta barne forma, hots, harreman bera baina adierazitik adierazleranzkoan ikusia. Bi bideok elkarrekin loturik daude, eta, bat nagusi gertatzen bada ere, biak erabili behar dira, adierazlearen eta adieraziaren arteko harreman estu bat azalerazten duten elementu pertinenteak hautatuz, baina inben tario hutsean erori gabe –kanpo forman oinarritutako analisiaren arriskua– edo para frasi soilean erori gabe –barne formaren ikuspegitik bideratutako azterketaren arris kua–. D. Alonsok, ordea, etsi egiten du literatura lanaren misterioaren aurrean. Ikasketa zientifikoa ez daiteke, haren ustez, obraren bakartasunaren barne legea ulertzera irits. Azken azalpena ez datza estilistikan, intuizioaren bidez lor daiteke bakarrik; intuizioa da hori erdietsiko duena “jauzi itsu eta ilun” bat emanez.

Intuizioaren zerizana eta sorketa literarioaren prozesuan duen jokamoldea –L. Spitzer eta D. Alonsok modu zehaztugabean erabilitako gaia– zehaztu eta fenomenologikoki deskribatzen saiatzen da, berriz, A. Alonso. Sentimendu eratua ren eta intuizio modu baliotsu baten arteko harremanean datza poetikotasuna. Sorketa poetikoaren abiapuntua sentimendua da; alegia, artistarengan, eraikuntza objektibo kutsakor batean finkaturik, kanpora irten eta “forma” bihurtu nahi duen “materia hutsa”. Kanporatze kutsakor horretarako, sentimenduak non objektibatua bilatu behar du: errealitate bat, errealitate elementuak; elementu horiek sentimen duaren “durundagailu” gisa jokatu dute. Intuizioa edo errealitatearen ikuspen sar korra da errealitate horretan zentzu original bat sumatu, hautatu eta ezartzen duena. Intuizioak kristaldu egiten du sentimendua, hautatutako eta poeman txertaturiko errealitate elementu horietan.

2.2.2. Estilistika afektiboaren barruan kokatzen da estilistika estrukturala. Korronte estilistiko horren arabera, baliabide estilistiko pertinenteen bilaketan intuizioa, sentikortasuna eta irakurketa esperientzia erabiltzeak dakarren subjektibismo arriskua ekiditeko, gertakari estilistikoak objektibotasun handiagoz zedarritzea ahalbideratuko duten irizpideak ezarri behar dira. Horretarako, M. Riffaterrek, joera honetako ekinaldirik koherenteena eginez, komunikazio egintzaren eskemari heltzen dio, bereziki, irakurlearen eta testuinguruaren zereginean oinarritzen delarik. Idazleak, bere testuan, prozedura estilistiko nabarmenak, errepikatuak, txertatzen ditu, eta irakurlearen deskodetze prozesua gidatzeko asmoz egiten du hala, berak guztiz esanguratsutzat dituen testu-guneak, irakurleak oharkabean, arretarik jarri gabe, pasa ez ditzan. Beraz, bidezkoa da irakurleaz baliatzea, unitate estilistikoak aurkitzeko. Ez, ordea, edozein irakurlez, “artxiirakurle”az baizik, hots, “estimulu bakoitzerako edo sekuentzia estilistiko oso baterako erabilitako informatzaile multzoaz”. Euren arreta piztu duen testu-gune batean, irakurle-informatzaile multzoa bat etortzea gertakari estilistikoaren existentziaren bermea eta lekukotasun fidagarria da.

Hala ere, artxiirakurleak baditu bere mugak, eta, beraz, bilatutako objektibota sunaren mesedetan, eskaintzen dituen emaitzak kontrolatu beharrekoak dira. Horretarako, Riffaterrek testuari aldez aurretik ezarririko kanpotiko arau baten ordez, barnetiko irizpide bat proposatzen du, artxiirakurlearen eznahikotasunaren kon pentsazio eta osagarri gisa: testuinguru linguistikoa. Testuingurua, berak emanda ko definizioaz, zera da “aurreikusi ezineko elementu batek apurturiko molde lin guistikoa”. Ezberdintasun horretatik sorturiko kontrastea da estimulu estilistikoa. Horrela, artxiirakurleak gertakari estilistikoa seinalatzen du, baina aldakorra den eta aukera estilistiko anitz ahalbideratzen dituen testuinguruaren arabera.

Irakurlearen erantzunari ematen zaion eginkizun hori oinarritzat hartuta, ikerke ta estilistikoaren objektibotasuna estiloaren eta irakurlearengan eragindako efek tuaren arteko korrelazioan oinarritzen duen Riffaterrerenaren antzeko entsegua, S. Fishengan topa daiteke. Fishentzat esanahia gertaera bat da, hitzen eta irakurlea ren gogamenaren artean jazotzen ari den zerbait. Horregatik, irakurlearengan sor turiko ondorioei, testu irakurketa eta interpretazio lanean inplikaturiko gogamen era giketa eta ezagutza prozesuei erreparatu behar zaie. Metodoaren mekanismoa honako galdera honetan datza: “Zer egiten du hitz (esaldi, paragrafo, nobelaren kapitulu, teatro lan, poema) honek?”. Obra konta ezinezko irakurketatan urtuta geldi ez dadin, Fishek bere erlatibismoa ñabartzen du irakurlea “irakurle informatu” gisa ezaugarrituz: testua osatua dagoen hizkuntzan hiztun gaitua den, ulermenerako beharrezko ezagutza semantikoaren jabe den eta gaitasun literario nahikoa duen irakurlea, alegia.

2.2.3. Bestelako joerak . Estilistika literarioaren barruan bada bestelako joerarik ere. Prozedura edo gertakari estilistikoaren bilaketan nahi den objektibotasun horren harian, estilistika estatistikoa, kuantitatiboa edo, ordenagailuen hedapenaren ondoren, konputazionala garatu da, estiloari buruzko arazoak askatzeko kuantifika zio metodoak erabiltzen dituena. Azterketa estilistikoari datu baliotsuak ekar die zazkioke, baina testutik urruntzeko arriskua du, literarioki deskontestualizatuak dau den imitatorioak antolatuz eta ondorioak atereaz.

Aipagarria da, halaber, E. Auerbachen estilistika soziologikoa. Mimesis (1942) izeneko lanean, kultura europarraren ibilbidea eta literaturak, historian zehar, errea litatea poetikoki azaltzeko erabili dituen moldeak aztertu zituen. Estilo aniztasuna aldakuntza estetikoen eta errealitate sozialaren bilakaeraren zantzu eta adierazpe na da.

Estilistika literarioaren emaitza joria izan da. Ugariak dira estilistikaren ikuspun tutik testu edo autore konkretuen baliabide estilistikoez egin diren azterketak. Eredugarriak dira, horien artean, L. Spitzer-ek J. Racine edo M. Cervantesi buruz,

D. Alonsok L. Góngora edo Garcilaso de la Vegaz, A. Alonsok P. Nerudaren poe siaz eta abarrez osatutakoak.

Euskal idazleak ere, batzuetan lan luze eta mardulen bidez, besteetan kapitulu edo atal batez, aztertu izan dira estilistikaren ikuspuntutik. Idazle eta azterketa horien artean aipa daitezke, besteak beste: P. Agerre “Axular”, Etxahun (J. Haritschelhar, Le poéte souletin Pierre Topet-Etchahun (1786-1862) , 1969), Lizardi

(L.
M. Mujika, Lizardiren lirika bideak , 1983), Orixe (J. Azurmendi, Zer dugu Orixeren alde , 1977), J. Mirande (L. M. Mujika, Miranderen poesigintza , 1984), M. Zarate (J. Kortazar, Mikel Zarateren prosa , 1981), J.M. Lekuona (S. García Trujillo,
A.
Iturbide, J. Kortazar, Leiho-oihalen mugetan , 1997), eta abar. Euskal aldizkarien esparruan ere ( Egan , Jakin , Euskera , Hegats eta abar), topa daitezke azterketa esti listikoak.

Estilistikaren printzipioek sorrarazi dituzte, bestalde, testu literario labur eta aukeratuen analisi estilistikoen bildumak eta, halaber, analisi edo iruzkin horretara ko baliagarri diren metodo erabilgarri edo eskema operatiboak. Metodo estilistiko horiek, itxuraz anizkoitzak diren arren, funtsean oso antzekoak dira; abantaila peda gogiko ukaezinak baina ez nahikotasun analitiko nabarmenak dituzten metodo horiek, oinarriz, metodo bakarra dira. Testuaren gai nagusia, gunekoa, eta kanpo eta barne egitura zehaztea da abiapuntua. Ondoren, proposaturiko gai horren ara bera, aurkitu, jaso eta interpretatu behar izaten dira idazleak bere mezua azpima rratzeko edota eraginkorrago bihurtzeko txertatu dituen prozedura estilistikoak: figura erretorikoak, figura grafiko, metriko-foniko, morfosintaktiko edo lexikoak; adie razlearen eta adieraziaren arteko harreman estu eta emankorra erakusten duten elementu benetan pertinenteak.

Euskal arloan, azterketa estilistikorako metodologia eta era horretako analisien bilduma eskaintzen duten liburu erabilgarrien artean, honako hauek aipa daitezke:

J. A. Muxika, Testuak aztertzen (1978); G. Etxeberria eta I. Iñurrieta Euskal Literatura, Testu azterketak (1985), J. Butron eta J. De Pedro, Testuak aztertzen . Testu tekniko eta literarioen iruzkina (1994).

Estilistika, XX. mendeko bigarren herenean oinarri propioak eta metodologia berezia landu zuen korronte edo joera, krisian sartu zen hirurogeiko hamarkadan, eta, jadanik, haren zikloa, eskola konkretu gisa, itxitzat jo daiteke. Literaturaren teo ria eta literatur kritika orokorrek galbahetu eta bereganatu dituzte haren ekarpenak: haren paradigma, kontzeptuak eta metodoak, baliagarriak diren aldetik, literatur zientziaren ondare dira dagoeneko.

Horrek ez du esan nahi, estilistika, estiloaren ikasketa moduan harturik, estiloa literaturaren osagarri iraunkorra eta ezinbestekoa denez, desagertu denik; aitzitik, iraun du eta garatu da, paradigma berri batera egokituz. Egokitze horietariko bat estilistika generatibista edo sortzailea da, baina, beraren konplexutasuna dela-eta ia erabilgaitz bihurtu da hein batean.

Moldatze ahaleginik emankorrena estiloa diskurtsoan edo komunikazio ekintzan txertatuz eta aztertuz egin da, hau da, Riffaterrek irakurlearen eta testuinguruaren zeregin oinarrizkoa azpimarratuz zabaldu zuen bidea eginez. Horrela, semiotika literarioaren barruan, Semioestilistika (G. Molinié) da, bere joera pragma tikoan bereziki, Pragmaestilistikan, faktore eta ondorio estilistikoen hausnarketa eta analisian txanda hartzera etorri dena, jokaera estilistikoa komunikazioaren testuinguru osoan kokatuz.

Estilistikaren balantzea egiterakoan, hona hemen aitor dakizkiokeen ekarpene tariko batzuk: alderdi afektiboak eta sentimenezkoak arlo literarioan betetzen duten zeregina berreskuratu du, intuizioaren balio operatiboa nabarmenarazi du, irakurle aren eta atsegin estetikoaren garrantzia azpimarratu du, baliabide linguistikoen era gina aztertuz linguistika eta literaturaren arteko zubiak eraiki ditu, eta abar. Alde horretatik begiratuta, estilistika, zeharka bada ere, inplikaturik dago harreraren teo ria, imaginarioaren edo iruditeriaren poetika edo pragmatika literarioa eta horietako korronte kritikoen sorreran. Baina ekarpen horietan berorietan sumatzen dira gisa berean estilistikaren ez nahikotasunak: subjektibismo eta inpresionismo arriskua, intuizioaz baliatzeak dakarren zehaztugabetasuna, azterketan osagai linguistikoe tara murrizteko joera, testuen arteko eta testuinguruko faktoreei arreta eskasa eskaintzea, araua zehazteko zailtasun edo ezintasuna, eta, ondorioz, desbide ratzea aurkitzeko eta neurtzeko oztopoak izatea, eta abar.

Ikasketa literarioei ahalik eta oinarririk zientifikoena emateko asmoz sortu zen estilistika. Hala ere, haren ekarpenik bikainena zera izan da, analisi hotz, lehor eta mekanikoetatik urrun, testuari modu bero, maitekor, enpatikoz egin dion hurbilketa, eta, obraren garapen dinamikoari jarraituz, A. Alonsoren hitzetan esateko, “bere bakartasunean, bere barru-barruko izatea osatzen duen ‘almendra poetikoan’, bar neratzen egin duen ahalegina”.

[K. O.]

Ikus, halaber, A RAU , A RTXIIRAKURLE , D ESBIDERATZE , E SAKUNE , E SAKUNTZA , E STILO , K ODE .

B IBLIOGRAFIA

A LONSO , D.: Poesía española. Ensayo de métodos y límites estilísticos, Gredos , Madrid, 1950 . M OLINIÉ , G.: La stylistique , P.U.F., Paris, 1993 .

P AZ G AGO , J.M.: La estilística, Síntesis, Madrid, 1993 . R IFFATERRE , M.: Essais de stylistique structurale, Flammarion, Paris, 1971 / Ensayo s de estilística estructural , Seix Barral, Barcelona,1976 .

S PITZER , L.: Lingüística y historia literaria, jat. 1948, Gredos, Madrid, 1955.

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: estilística
 fr: stylistique
 en: stylistics

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper