espazio - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ESPAZIO

Literatura lana eratzeko erabiltzen den kategoria nagusietako bat da. Espazioa berez, lan narratiboetan, lirikoetan eta dramatikoetan agertzen da, baina gertakizu nen agertokiaren azterketa, batez ere narratiban garatu da. Narrazioaren eraketan, denborarekin batera, ekintza gertatzen den tokia adierazteko erabiltzen da espa zioa. Narrazioaren barnean, kontaketa denez xedea, denborak espazioak baino toki handiagoa hartu izan du. Baina, era berean, espazioak ekintza gertatzen den tokia adierazten badu ere, ez da ahaztu behar, bere-berezko sinbolizazio joera dela eta, pertsonaia marrazteko balio duela.

Espazioaren tratamendua deskribapenarekin loturik agertzen da, eta deskriba penaren aurrean idazleek molde bi erabili izan dituzte: batetik, espazioaren trata mendu sinbolikoa erabili izan dute batez ere kontaketa klasikoan, eta, bestetik, des kribapena murriztera jo dute (XVIII. mendearen nobelagintzan gertatzen den moduan). Espazioaren tratamendua oso zabala da narrazioan eta J. del Pradok (1999), esaterako, honako egitura hau aurkezten du espazioaren izaera sailkatzeko orduan.

Idazle batek sortzen duen ingurunea naturala edo soziala izan daiteke. Izadiak ate bat zabaltzen du nostalgiarako eta pertsonaiaren iheserako; espazio sozialak, aldiz, aukera handiak eman ohi ditu pertsonaiaren garapena gizarte zibilean eta ekintza historikoetan kokatzeko; haren hazkuntza zibila eta historikoa adierazpide izaten da. Izadia nitasunaren eta Jaungoikoaren metafora bihurtzen den hein bere an, hiria boterearen eta gizakiaren eta taldearen arteko tenkaren metafora izan ohi da.

Espazio itxia pribatua edo publikoa izan liteke. Espazio pribatuaren toki sinbo likoena etxea da, bere sinbolo mundu osoarekin, eta nortasunaren ispilu izaera due larik. Espazio pribatuetan pertsonaien izaeren alderdirik barnekoienak agertzen dira, eta espazio pribatuak pertsonaiaren izaeraren isla dira, eta haien babesleku. Espazio publikoek gizarte mailaketaren egitura adierazi ohi dute. Espazio publikoa agertzen denean nobela batean, irakurleak ikus lezake nolakoa den historiako gizartearen organigrama, talde sozialen egituraketa eta eragina.

Espazio erreala nahiz asmatua izan liteke, betiere gogoan izanik fikzio bateko espazioak ilusio erreferentziala sor badezake ez dela hartu behar zinetako errefe rentzia errealtzat. Fikzio bateko espazio errealak pertsonaiaren egitura sozialaren berri ematen du, eta hiri nahiz toki errealen izen erreferentzia eragiten du. Adibidez, espazioaren azterketa soziologikoaren bidez, ikusi da XIX. mendeko Ch. Dickensen nobela ingelesak Londreseko esparru nagusi bi bakarrik hartzen zituela: talde nobleak bizi ziren esparrua eta talde txiroena, eta biak Londreseko muturretan bizi ziren. Tartean erdi mailako jendea bizi zen, eleberrietan agertzen ez bada ere. Ordea, H. de Balzac-ek deskribatzen duen Parisek askoz ere itxura osoagoa hartzen du, zeren, nobleziaz eta txiroen mailaz aparte, burgesiari toki handiagoa ematen baitzaio bere nobelagintzan. Espazio asmatua pertsonaia mota batzuen izaera fantastikoarekin loturik dago: espazio mitikoak sortzen dira horrela, exotis moz beteriko agerbideak, azken batean bere ezinegonaren eta desioaren trazak dituzten espazioak.

Espazioaren morfologia aztertuz ikus daitezke espazio bertikalak, non pertso naiak gora egiten duen maila sozialean (M. Proust, H. B. Stendhal), edo espazio horizontalak non pertsonaiak ibili eta ibili, joan eta etorri egiten duten, harat-honat, hiria den labirintoan barrena.

Azkenekoz, badira elementu bigunez (ehunak, orriak, ura, atmosfera) osatzen diren espazioaren eraketak, eta badira elementu gogorrez egiten direnak ere (geo metria, paretak, kaleko bazterrak, adokinak, eraikinen eraketa kubikoak...).

Antzertiari dagokionez, espazio mota bi bereizten dira: bata, fikzioari dagokio na, eta bestea eszenografiari dagokiona. Fikziozko espazioa egileak akotazioen bidez adierazten duena da; eszenografia, ordea, fikzioan aipatzen dena gauzatzea eta zehaztea antzokian.

[J. K.]

Ikus, halaber, A GERTOKI , N ARRATIBA . B IBLIOGRAFIA D EL P RADO , J.: Análisis e interpretación de la novela , Cátedra, Madrid, 1999.

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: espacio
 fr: espace
 en: space

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper