Erromatarren garaiaz geroztik gutxienik, soinu tresnez lagundurik edo ahots soi lez, iluntzean, gauaz edo argi oskorrian ( albada ) ematen ziren eske bertso saioak dira. Auzuneetako gazteak biltzen ziren horretarako eta horretaz baliatzen ziren beren arteko batasuna sendotzeko. Bertsoak etxez etxe kantatzen zituzten, eta hala egiten dute gaur egun ere. Bertso gehienak zaharrak eta ohiturazkoak dira, baina bertso berriak ere para daitezke. Urtean zehar errondan abesteko zenbait egun edo parada jakin izaten zituzten: Eguberria eta Urte Zahar (mutilek), Errege eguna (hau rrek), Santa Ageda (mutilek), Maien festa (neskatxek)... Gaur egun, ezagunena Eguberrietako eskea da, eta lekuan lekuko berezitasunak hartzen ditu. Hala, Bidasoa aldean, Olentzero hartuta kantuan ateratzeko ohitura dago; Nafarroan, Urte Berriz, “Ur barrena” kantatzekoa; eta “Urte Barrikoak” Bizkaian. Santa Ageda egu naren bezperan ere bada ohitura hori (Santibat Lapurdin, Albada, Zuberoan). Euskal Herriko leku askotan, Zuberoatik Bizkairaino, antzeko bertsoak ematen dira egun horietan. Horiek baino hedadura murritzagoa dute Maiatzeko Erregina, neska koxkorrek egiten duten eskea, Nafarroan batez ere; edota Donibanez ere zenbait lekutan egiten den eskea. Ikasleek San Nikolasez dute txanda...
Eske bertso horiek abesten hasi aurretik, gehienetan baimena eskatzen dute taldekoek; ongi hartuak baldin badira, etxekoen laudorioak egiten dituzte, eskerrak ematen; aitzitik, gaizki hartuak direnean, iraintzea ere gerta daiteke. Bertso horiek ez dira izaten osoki berdinak. Adibidez, “Ur Barrena” eta “Urte barrikoak” bertsoe tan:
“Ur goiena, ur barrena urte berri egun ona, egun onaren seinalea hemen dekargu ur berria Iriki (e)zazu ataria presta dezazu gosaria.”
(Nafarroa)
“Urte barri barri txarri belarri; daukanak ez daukanari nik ez daukat eta zuk emon neuri.”
(Bizkaia)
“Ur ondoetan leixarra zerü goretan izarra etxe huntako nausi maiteak ürrezkoa dü bizarra.”
(Albada Santa Agedaz, Zuberoa)
“Goazen, goazen hemendik hemen ez da xingarrik etxe hontako gazitegian saguak umeak egiten’tik.”
(Santibatez, Lapurdi)
“Dios te Salbe ongi etorri Gabon Jainkoak diela legearekin kunpli dezagun gaur Santa Ageda bezpera.”
(Santa Agedaz, Gipuzkoa) [Tx. P.]
Ikus, halaber, E GUBERRI KANTU .