erritmo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ERRITMO

(grek. rhythmos, erritmoa)

Oso kontzeptu orokorra da, baina batik bat musikari eta poesiari atxikirik egon izan da. Neurri bati jarraiki, behin eta berriz errepikatzen diren tempus indartsuen eta tempus ahulen segida askotarikoei deitzen zaie erritmo, hala hitz neurtuan nola musika esaldiaren barruan. Dena den, erritmo hitzaren esanahia zentzu zabalagoan hartu behar da: gertaera baten atalen segidak ere izan litezke erritmo; hots, denborari loturiko edozein fenomenok izango luke erritmorik; horregatik, narrazio batean ere erritmoa aurki daiteke. Alabaina, espazioarekin ere badu zerikusirik, ordea, erritmoak. Erritmoa behin eta berrizko zerbait da, osagai baten itzulera, tarte beti berdinez edo antzekoez gertatzen dena. Osagai hori izan liteke fisikoa (keinu bat), doinuzkoa (doinua, hitz ahoskatua, hots bat) edo ikustekoa (semaforo bat). Izan liteke izadikoa (eguna eta gaua, urtaroak) izan liteke gorputz barrukoa (arnasa, bihotzaren taupadak), izan liteke giza ekintza bat (eliza bateko zutabeak, musika, poema).

Badago gorputz erritmo bat; esate baterako, dantzariarena, ibiltariarena, arraunlariarena, mailukariarena, segalariarena, txori baten hegaldia…; eta, bestal de, gorputzeko zentzumen guztiekin jarrai daiteke erritmoa, hala entzumenaren bidez, (kanpai hotsak entzunez, eta orobat ur jarioaren tanta erritmikoa, bertso bat, doinu bat…) nola ikusmenaren bidez (itsasargi baten distira erritmikoak ikusiz, auto baten argi keinukariak…), eta horrela zentzumen guztiekin: dantzaren erritmoa, adi bidez, ukimenaren bidez sentitzen da oinetan eta gorputz osoan; usaimenari eta dastamenari dagokionez, hala ere, ez dago ohiturarik erritmoaz mintzatzeko, baina horietan ere aurki daiteke erritmorik (sukaldaritzan, zaporeen eta usainen eta itxu ren arteko erritmo bat jarraitzen da, adibidez).

Oro har, erritmoa izadiaren ezaugarri bat da; izaki bizidunek nahiz bizigabeek aldaketak eta gorabeherak izaten dituzte denbora tarte jakinetan. Halaber, erritmo orokor hori bi eratakoa izan daiteke: kanpotik ezarritako erritmoa, edo barne erritmoa. Kanpotik ezarritako erritmoa gertaera orokor batzuek beste zehatzago batzuetan ipintzen dutenari deritzo; adibidez, gauaren eta egunaren erritmoak lore baten zabaltzea eta ixtea eragiten duenean. Barne erritmoa, aldiz, gertakari edo izaki bakoitzaren ezaugarria da, zeinek bere barne ordularia baleuka bezala; adibi dez, bihotzaren erritmoari dagokionez, izaki bakoitzak berea du; kanpotik azkartu edo mantsotu badaiteke ere, erantzun erritmikoa zeinek berea du, izaki bakoitzaren ezaugarri genetikoen araberakoa da.

Izadiko erritmoen artean, badira gauari eta egunari lotuak, orduei lotuak, egu ratsari edo lurraren eraldaketei lotuak, ilargiari edo eguzkiari lotuak, eta bai halaber beste zenbait ezaugarri astronomikori. Bizitzak, oro har, erritmo bat erakusten du bere prozesuan: jaio, garatu, hil; eta, bestalde, era askotako erritmoak gurutzatzen dira izadiko gertaera eta fenomenoetan.

Horrela, bada, esan daiteke badagoela erritmo natural bat. Eta badago erritmo artifizial bat. Gizakia, izadiaren erritmoaren barruan bizi bada ere, bere ekintzetan erritmo bereziak asmatzeko gai da: lanaren erritmoa, jan-edanarena, mugimendua ren erritmoa, hizketaren erritmoa…

Poesiaren alorrera etorrita, erritmoa bi aldetatik azter daiteke: poemaren egitura erritmikoaren aldetik, eta poema baten performancean gertatzen den erritmoaren aldetik, performancerik xumeena isilean eginiko irakurketa bakartia dela kon tuan harturik. Poemaren egitura erritmikoari aurrerago helduko zaio zehazkiago, baina, ikuspegi orokor batetik, bereiz daitezke poemaren barne erritmoa eta kanpotik ezartzen zaiona, muinekoa eta azalekoa; barneko erritmoa esanahiari loturik dago, ez soilik esanahi kontzeptualari, baizik eta adierazten diren sentipenei; ideia eta sentipenak agertzeko erritmoa aztertzean, adieraziaren formaren alde bat aztertzen da. Adibidez, Lizardiren “Bultzi leiotik” poemako “Oi, lur, oi lur, oi ene lur nerea” zatian lur kontzeptua eta nire kontzeptua lotzen dira erritmo batez, aurrena lurra, gero ene lurra eta gero ene lur nerea; ideien erritmo horrek argi erakusten du lurrarekiko identifikazio orokor batetik norberaren lurrarekiko identifikazio indartsu baterako bidea; gainera, sentipen giro indartsu bati loturik agertzen da, oiren errepikarekin; eta horri guztiorri erantsi behar zaio erritmo hirukoitzaren balio sinbolikoa. Esanahiaren forma, beraz, modu erritmikoan antolatu du Lizardik, lotura sinboliko indartsu bat eraikiz. Kanpoko erritmoa formaren muinari dagokio, formaren egitura bat eraikitzen du erritmoak; alde hori aztertu izan da batik bat erritmo poetikoa teorizatu denean, eta aurrerago sakonduko da alde hori.

Performance aren alorrean, aztertu izan da nola poesia esateko erritmoa bihotza renari egokitu ohi zaion, batik bat esatariaren jarrera patxadatsua eta harmoniazkoa denean. Erritmoak neurri berari gorabehera handirik gabe eusten dionean, kadentzia bihurtzen da, hots, azentu eta geldiuneen banaketa erregularra. Musikan, hala ere, kadentzia hitzak esanahi zehatzago bat du: esaldi musikalaren amaierako akorde segidari deitzen zaio horrela.

Erritmoak, bada, tarte berdintasuna eta txandaketa erabiliz kadentziak osatze ko joera du; tarteen berdintasun erabatekoak osatzen du kadentzia, hots, soldadu talde baten ibilera neurtuak, mailu industrial automatiko batenak. Kadentziak, hiz kuntzan, behin eta berrizko itzulerak eskematizatzera jotzen du. Hortik monotonia joera agertzen da, eta, beraz, erritmo aldaketaren bidez monotoniari ihes egitea bihurtzen da estilo arazo nagusietako bat, erritmo kontua baita disimetriak egitea ere, desorekak sortzea, beti-berdintasuna haustearren. Erritmoari dagozkio, bada, kadentzia nahiz kadentziaren haustea. Tenka bikoitz horretan oinarritzen da errit moa.

Erritmoak, errepikaz eta txandaketaz gain, egitura bat ere izan dezake, antola mendu bat, beti berdina edo aldagarria; eskema bat, alegia, simetriak eta disime triak antolatzeko modu bat.

Musika aipatzea ezinbestekoa da poesiaren erritmoaz aritzean, izan ere, jatorrian poesiaren erritmoa eta musikarena loturik egon baitira. Hanslick musika kritikariak zioenez, musikaren formak asmakuntza hutsak dira; doinuak, erritmoak eta harmoniak ez dute zerikusirik izadiarekin; aitzitik, emaitza historikoak dira. Musika oro gizaki baten eta kultura baten emaitza da, eta etengabeko aldaketa jasaten du. Hala ere, Hanslick bera kontraesanean erortzen da, dioelarik erritmoa eta harmonia izadiko legeetan oinarriturik daudela. Spencer-en ikuspegitik, berriz, bizi kemen gehiegiak (grinak, zirrarak) sorrarazten du musika eta erritmoa; beraz, sentimenduen adierazpena da musika eta, bide batez, erritmoa, eta hizkuntzaren osagai sentipenezkoenetan du jatorri. Ch. Darwin eta G. F. Gurneyk, berriz, musikaren eta musika erritmoaren jatorrian sexu kemena ikusten dute. Azkenik, R. Wallaschekek dioenez ( Primitive Music, 1893), badago gizakiaren barruan joera erritmiko bat, eta hortik jaio dira doinua, harmonia eta musika bera.

Poesiaren alorrean ere antzeko galderak agertzen dira: poesia emaitza kultura la baldin bada erabat, haren erritmoa constructum hutsa da. Hala ere, bistan da iza diaren erritmoaren imitazioak sarri ageri direla. Erritmoaren bidez eman daiteke itsa soaren erritmoaren sentimena, euritantena: “T’euria, t’euria, t’hozkirri, t’argia…” (Gandiaga); edo kanpai hotsena, haizearena, mailuarena: “tiriki tauki tauki…” (herri koia). Eta, bestalde, kontuan izan beharko litzateke, Wallaschekek musikari buruz zioena, eta ondorioak atera; hots, badagoela gizakiaren barruan joera erritmiko bat, eta horrek bultzatuta agertzen dela erritmo poetikoa. Ikuspegi sintetiko batetik, kon tuan izan beharko dira erritmoaren alderdi guztiak, bai kanpokoa, bai barnekoa, bai eta genero bakoitzari bilakaera historikoak emandako ezaugarri bereziak ere.

Erritmoak, bada, errepikatze bat du (tarte berdinez eta txandaketez egina) eta aldaketak ere baditu; errepikatze eta aldaketa horiek egitura bat dute, eta tempus bat, lasterra edo geldoa. Egitura horiekin batera zenbaketa agertzen da: biko erritmoa, hirukoa. Horretaz gain, lastertasuna mugimenduari dagokionez, badago erritmoan kemen bat ere; erritmo bat kementsua, indartsua izan liteke, edo ahula. Erritmoa, bada, mugimendua da oinarrian, eta denbora du neurgailu.

Alabaina, erritmoaren beste alde bat ohartzea da; Valéryk dioenez, “segida baten legeaz ohartzea” da erritmoa. Beraz, alde horretatik, estetikari bezainbat dagokio psikologiari. Horregatik, hitz segida bat, esatariaren arabera, erritmo bate an nahiz bestean esan liteke, segida horretan dagoen erritmoaz ohartzeko modua ren arabera. Hizkuntza batean gauzatzen denean, ahoskatzearekin eta intonazioa rekin zerikusi zuzena du erritmoak, baina baita esanahiarekin ere; doinua eta esanahia erritmoaren osagai dira hizkuntzan. Hitz neurtuari dagokionez, osagai horiez gain, musika erritmoaren eragin zuzena izan du bertsoak.

Heraklitoren ibaiaren metaforatik abiatuz, etengabeko eraldaketaren eta gauza bat kontrako bihurtzen delako ikuspegiaz, erritmoaren beste alde bat agertzen da. Platonek ordena, harmonia eta neurria ipintzen zituen erritmoaren oinarrian, eskema finko bat osatuz, baina Heraklitoren ikuspegitik antolamendu mugikor bat legoke.

Hizkuntzaren erritmoa, segida eta egitura den aldetik, ez da zerbait finkoa, ikuspegi matematiko batetik (neurria) metrikari eta musikari erabat lotua; forman hori gertatzen bada ere, esanahiak beste osagai ahaztezin bat ipintzen dio, eta zei nua baino areago diskurtsoa hartu behar du neurriaren oinarri. Formaren neurkera kuantitatiboari diskurtsoaren mezuaren osotasuna lotu behar zaio, eta hor agertzen da erritmoaren alde kualitatiboa. H. Meschonnic-en aburuz (1982), erritmoak for maren eta edukiaren harremana antolatzen du diskurtsoan; horregatik doa metrika baino areago.

Musikaren erritmoak bere historia izan du eta bere moldeak eraiki ditu. Era berean hizkuntzak ere, bere ezaugarri kultural, linguistiko, poetiko… bereziekin. Beraz, musikaren erritmoaren bestelakoa da hizkuntzarena. Zinemaren kontatzeko moduak bere erritmo bereziak eraiki dituen bezala, hizkuntzak ere antolamendu modu bereziak ditu.

Gizakiaren lehen adierazpen erritmiko artistikoak halako batasun hautsezin batetik sortuak direla esan liteke: lana, atsedena, mintzoa, dantza…, loturik doaz. Antzinako gizakiak onomatopeiak eta kantak erabiltzen zituen elkarren arteko lanak egiteko; perkusio tresnak, dantza eta kantua erabiliz sorturiko erritmoekin, eragin fisiologiko eta psikologikoak bilatzen zituen. Beraz, erritmoa eta gizakiaren adieraz penik barnekoienak loturik daude hasiera-hasieratik.

Soinuak eta mugimendua antolatu eta neurtu beharra sentitu du, bada, giza kiak; antolamendu horren oinarrian soinu edo mugimendu indartsuen eta arinen arteko bereizketa dago; soinu indartsuak azentua ipintzen du, eta segida batzuk eraikitzen ditu, iraupen-gune bereko sekuentziak errepikatuz. Hotsaren iraupenaren araberako erritmo bat ere badago, ordea, eta hots luzeen eta laburren arteko kon binazioak sorrarazten ditu. Bi erritmo mota horiek, azentuzkoa eta iraupenezkoa, daude musikaren eta poesiaren erritmoaren oinarrian.

Soinuen iraupenari dagokionez, grekoz eta latinez, adibidez, silaba luze eta laburrak bereizten ziren. Soinuei ematen zaien indar edo intentsitatetik, aldiz, dator azentua; germaniar hizkuntzen eta erromantzeen erritmo ezaugarri nagusia.

Greziako poesian, grekoak azenturik ez zuenez, silaba luze eta laburren konbi nazioen bidez ezartzen zuten erritmoa; oinarrian, musika eta dantza zegoen. Denbora neurtzeko, hatza edo oina erabiltzen zuten; oina goian zegoenean, une ahula deitzen zitzaion, arsis ; oinak lurra jotzen zuenean, aldiz, une indartsua, the sis . Neurkera mota hori bereganatu zuten erromatarrek. Hala ere, latinak bazuen azenturik; denborak aurrera egin ahala, latin arruntean silaba luzeen eta laburren arteko bereizketa desagertuz joan zen, eta erritmo azentuala nagusitu zen; horixe jaso zuten hizkuntza erromantzeek.

Hizkuntzaren soinuen bidez ezartzen den erritmoa poesian zein prosan ager dai teke. Prosari dagokionez, esaldien intonazio eskemaren, azentuen banaketaren, zen bait hotsen, hitzen, sintagmen, perpausen eta egituren errepikapenean oinarritzen da. Bertsoaren ezaugarri erritmikoak, prosarenak ere barne dituela, askozaz zehatzago ak dira: silaben kopurua, errima, azentuen kokapena, geldiuneak, errepikapen anafo rikoak…

Erritmoaren oinarrian prosodiaren kontzeptua dago. Greko zaharrean, kantua ren eta musika instrumentuzkoaren uztarketa zen prosodia; gero, hitz egiterakoan, doinuaren gorabeherei, azentuari eta silaben luze-laburrei deitzen zitzaien proso dia.

Aldaketak jasaten ditu prosodiak hizkuntza baten historian, eta ez hori bakarrik, eskualde batetik bestera ere prosodia aldaera nabariak agertzen dira. Horri loturik, erritmoaren ikuspegia ere aldatu egiten da, eta hizkuntzen eta literaturen arteko eraginek ere zerikusi zuzena dute aldaketa horietan. Adibidez, endekasilaboak egin duen bidea ikusi besterik ez dago; latinezko bertso mota batzuetatik sortu bide zen (janbiko senariotik eta safikotik, dirudienez) eta hizkuntza erromanikoetan hedatuz joan zen, erritmo moldaketa ugari jasanez eta herrialde batetik besterako eragin asko gertatuz.

Poesiaren erritmoan, lau mota bereizi ohi dira:

a) Neurtitz edo bertso lerroaren erritmoa. Azentuaren araberakoa izan ohi da. Euskarak ez du baliatzen; inguruko erdarek bai; gazteleraz, adibidez, honako errit mo mota hauek bereizi ohi dira:

Erritmo trokaikoa: silaba bakoiti guztietan azentua du, erritmo bizi bat ezarriz: “díme qué es ésto”.
Erritmo janbikoa: silaba bikoitiek daramate azentua; hau ere erritmo bizia da: “Se fué la sórda víl”.
Erritmo daktilikoa: lehen silaban azentua du eta hurrengo bietan ez, vals baten erritmoaren antzekoa: “Viénen al són de la música”.
Erritmo anapestikoak alderantziz egiten du: bi silaba azentu gabeak eta hiru garrena azentuduna: “de sus lábios la fálsa palábra”.
Erritmo anfibrakikoak, berriz, lehenengoa azentu gabea, bigarrena azentu duna eta hirugarrena azentu gabea: “con mános tendídas al póbre”.
Erritmo nahasia edo askotarikoa: arau finko horietatik kanpo geratzen dena ri deritza.

b) Estrofaren erritmoa. Horretan ere azentua hartzen da oinarri, baina estrofa ren arabera kokapen finkoa duen azentua.

c) Erritmo poetikoa deiturikoa: figura fonetikoez gain, figura sintaktikoak nahiz semantikoak erabiltzen ditu, poemari erritmo bat emateko. Adibide bat ipintzeko, Orixeren “J.S. Bach’i elizan” poemaren lehen ahapaldia har daiteke:

“Ixil organua ixil dut ezkila aldarean daukat gure Jaun umila, abean eseki guregatik ila. Aitaren ITZA da, baiñan itz isila; ixilik ari naiz ixil orren bila.”

d) Begi erritmoa: poemaren antolamendu grafikoaren bidez lortzen den erritmoa. Hala gertatzen da kaligramekin zein metagrafoekin. Adibide gisa Joan San Martinen “H” poema aipa daiteke. Erritmoa eta bertsoaren silaba neurria nahiz errima nahiz errepikak nahiz beste baliabide anitz loturik badoaz ere, badago beste alde bat oso garrantzitsua: erritmoaren aldaketa, monotoniaren haustea. Erritmoa eta bertsoaren neurria bat ez datozenean, esaldia hurrengo bertsora luzatuz, adibidez, edo neurtitzaren barnean erritmo aldaketak eginez gauzatzen da. Izan ere, erritmorik gabeko neurtitzik ez dago, baina bai alderantziz: badago neurtitzik gabeko erritmorik.

Literaturaren beste generoetara joz, antzerkian denboraren antolamenduak, ekintzen segidak, pertsonaien agerpen-desagerpenak, oihalaren jaitsierak, argien erabilerak eta beste hainbat ñabardurak lortzen dute erritmoa. Narrazioari dagokio nez, erritmo narratiboa garrantzi handiko osagaia da; narrazioaren lastertasunaren aldaketen bidez lortzen da erritmo hori, eta kontatzen denaren denbora eta diskurtsoaren denbora harremanaren nolakotasunak ezartzen ditu, edo ekintza mantsotuz, ekintza laburbilduz, edo ekintzaren ikuspegiari egokituz. Narrazioaren erritmoan oinarrizko kontzeptua da isokroniarena; isokronia eszenetan (elkarrizketa, bakarrizketa) gertatzen da, ezen elkarrizketaren denbora eta fikzioaren denbora bat datoz. Deskripzioak, oroitzapenak eta antzeko “betegarriak” sartzen direnean, ekintza gelditu edo mantsotu egiten da; kontatzearen denbora askoz ere luzeagoa da fikzioarena baino. Laburpenak eta elipsiak (argi eta garbi kentzen delarik, edo era inplizituan gertatzen delarik) egiten direnean, alderantziz gertatzen da; erritmoa bizkortu egiten da, kontatzearen denbora fikzioarena baino askoz azkarragoa da. Beraz, erritmo narratiboa elkarrizketen, deskripzioen, ekintzen, elipsien… konbina zioz lortzen du idazleak, komeni zaionean azkartuz, komeni zaionean mantsotuz.

Euskarazko erritmoari dagokionez, gehienbat metrikari loturik aztertu izan da gai hori. A. Oihenart eta S. Arana Goiri arau emaile izan ziren, eredu batzuei jarrai ki. M. Lekuona, J. M. Leizaola, J. I. Goikoetxea (Gaztelu), J. Haritschelhar, P. Altuna,

J. M. Lekuona, poesian eta batik bat herri bertsogintzan erabiltzen den metrikaren aztertzaile izan dira.

A. Oihenartek, B. Etxepareren bertsogintza kritikatuz, erritmoa kantitatean eta azentuan ipintzen zuen, eta bere euskalkiaren, zubereraren, arabera erabiltzen. B. Etxeparek ahozko tradiziotik hurbil idatzi zuen. A. Oihenartek, aldiz, latindar, italiar eta espainiarren eredura. Beraz, P. Altunak xeheki aztertu duenez, bi eredu oso ezberdinak ziren, hala poesia egiteko eragatik, nola idatzi zuten euskalkiaren era ginagatik.

Manuel Lekuonak euskaran oin metriko klasikoak ikusi nahi izan zituen, A. Oihenarten antzera, baina silaben luze-labur bereizketarik gabe. Lekuonak ikusten du ez dela silaba kopurua euskal bertso tradizionalaren neurria, baizik eta oin metri koa; oinarrian azentu bat egotekotan, musikaren, dantzaren edo pausoaren konpa sari loturik legoke.

Orixek erritmoaren oinarritzat bertso barruko geldiuneak hartzen ditu. P. Altunak, bide hori garatuz, dio euskal bertsogintzan ez dela kontuan hartzen hitzen azentua (prosan are gutxiago), geldiuneak direla erritmo emaile (perpaus amaierakoak, perpaus zatienak). Orixeren ikuspegian, erritmoa unitate fonetiko berdintsuz edo antzekoz osaturik dago, tartean geldiuneak dituztela; hori dela eta, zesurak garrantzi handia hartzen du euskal bertsogintzan. P. Altunak ere talde fonikoen edo hitz taldeen arteko geldiuneak jotzen ditu oinarritzat. Hori horrela ikusi zuen K. Mitxelenak ere kantu zaharretan; erritmoa multzo horien araberakoa zen, eta silaba kopurua, berriz, aldakorra. Ikuspegi horretatik begiratuta, bada, euskal erritmoa geldiuneek ezartzen dute, perpaus, perpaus zati, edo talde fonetiko berdintsuen arabera, eta ez ictusedo azentuen arabera (Goikoetxeak zioenez) edo denbora indartsuen eta ahulen arabera (M. Lekuonaren ikuspegian). P. Altunak talde fonikotzat intonazio unitate txikiena hartzen du; hots, eman daitezkeen erantzunen artean eginiko hautaketa. Doinu unitate bat ere badago, talde fonikoa baino zabalagoa. Bertsoen ereduaren arabera, doinu unitate sarrienak 6, 7, 8 eta 10 silabakoak dira.

Azterketa horietan guztietan ikuspegi formalista gailentzen dela esan liteke. Poema batek edo prosazko testu batek badu, jakina, erritmo formal bat, baina tes tuaren erritmoa irakurketan (nahiz isilekoan, nahiz ozenean) gauzatzen da. Beraz, diskurtsoaren hartzailea eta mezua ere kontuan izan behar dira erritmoa aztertze rakoan. Alde horretatik begiratuta, testu bakoitzak bere erritmoa gauzatuko luke, eta ez legoke euskal erritmo berezirik; euskal berezitasuna, izatekotan, testu baten errit moaren osagai bat litzateke, eta ez finkoa, hizkuntzaren ezaugarri topologikoei zein historikoei lotua baizik.

Bertso kantatuan, dena den, aukeratzen den doinuak berak ipintzen du erritmo formala, konpasaren eta noten azentuen bidez. Poesia idatzian besterik da. Gorago aipaturiko Lizardiren “Bultzi-leiotik” poeman, azterturiko esanahi erritmoaz aparte, trenaren erritmoaren sentimena sorrarazteko “Oi, lur, oi, lur, oi ene lur nerea” idaz tean, erritmo trokaiko bat ipintzen du lehen zatian eta daktilikoa bigarrenean (biak azken batean erritmo beraren aldaerak dira); kasu horretan oso garbi ikusten da hori, nahiz eta era orokorrean erritmo mota horiek ezin zaizkion euskarari aplikatu. Horrek esan nahi du, bada, azterketa bakoitzean erabaki behar dela zein oinarri teoriko erabili, nahiz ildo orokor batzuk ipini hizkuntzaren ezaugarrien arabera. Hitz batek ez du erritmorik berez, baizik eta hitz segida baten barruan, eta erritmoa alda tu egiten da sekuentziaren edo bertso motaren arabera.

[J. K. I.]

Ikus, halaber, D ENBORA , I RAUPEN , M AIZTASUN , M ETRIKA , P ROSA POETIKO .

B IBLIOGRAFÍA : A LTUNA , P.: Versificación de Dechepare (métrica y pronunciación) , Mensajero , Bilbo,1979 . G ARCÍA C ALVO , A.: Del ritmo del lenguaje , La Gaya Ciencia, Madrid,1975 . G OIKOETXEA , J.I.: Musika ixilla , Auñamendi, Zarautz, 1963 . L EKUONA , M.: Aozko literatura , Kardaberaz bilduma, 22-A, Gráficas Eset, Gasteiz , 1978 . M ESCHONNIC , H.: Critique du rithme (antropologie historique du langage) , ed . Verdier, Paris, 1982 . N AVARRO T OMÁS , T.: Métrica española, Guadarrama, Madrid, 1944 . O IHENART , A.: L’art poétique basque (P. Lafitteren edizioa), Gure Herria, 1967 .

O RMAETXEA ,N.(O RIXE ): “Eusko olerki neurtitzaz”, Lenengo egunetako itzaldiak , Bilbo, edit. Euzko, 1921.

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: ritmo
 fr: rythme
 en: rhithm

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper