errenazimentu - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ERRENAZIMENTU

XV. eta XVI. mendeetan Europan garaturiko mugimendu kulturala izan zen Errenazimentua edo Pizkundea. Hainbat gertakari eta aldaketa garrantzitsuk zeda rritzen du errenazimentua: filosofia arloan, humanismoak; teknika arloan, paperak, inprimagailuak, iparrorratzak, bolborak, eta beste zenbait lorpen teknikok; zientzia arloan, Kopernikoren sistema astronomikoak; gizarte arloan, feudalismoaren suntsitzeak; arlo ekonomikoan, merkataritzaren zabaltzeak, ordura arte ezezagun izandako lurralde berrien aurkikuntzarekin batera. Horretaz gain, aldakuntza politi koak ere handiak izan ziren, eta, besteak beste, estatu nazionalen eratzea eta haien nazio hizkuntzen finkatzea bereziki gertakari garrantzitsuen artean aipa daitezke.

Datu objektibo horiek gorabehera, gaurko historialari guztiak ados dira elkarre kin errateko errenazimentua ez dela XV. mendeko azken urteetarik (1492an Amerika ofizialki aurkitu zenetik) XVI. mendearen bukaerarainoko aroan, hertsiki eta artifi zialki, kokatzen ahal; ez daitekeela, adibidez, hain errazki Erdi Arotik bereiz, azken hori ilunpeari eta basakeriari lotuz eta beste hura argitasunari eta berpizkundeari.

Bestalde, “errenazimentu” hitzak berak sobera alderdikaria dirudi, aurretik izandakoarekiko guttiespen modukoa. Nolanahi ere azpimarragarri da XVI. mende an izan zen aurkikuntza geografiko eta zientifiko handien zerrenda. Ez dago gehia go Lurra unibertsoaren erdian, Ptolomeok II. mendean esan bezala. Oinarrizko aur kikuntza izan zen, noski, Kopernikoren kalkuluen ondorioz (1473-1543) Galileok (1564-1642) baieztatu zuena, eta gero N. Kepler-ek (1571-1630) eta I. Newtonek (1642-1727) grabitateari buruz eginiko kalkuluez osatu zutena. XV. mendearen azken hamarkadaren ondotik Lurraren neurria bera zabaldua da: Kristobal Kolonek (1450-1506) Kuba, Haiti eta Brasilgo kostaldea aurkitu zituen, Vasco de Gamak (1469-1524) Hego Afrikari itzulia eman (Esperantza Onaren Lurmuturra), Ameriko Vespuziok (1454-1512), Kolonen bidea berriz hartuz, Hego Amerikako lpar-Ekialdeko lurrak atzeman zituen, haiei bere izena emanez, F. Magallanesek (1480-1521) Hego Amerikari itzulia egin zion Ekialdetik Filipinetara helduz, H. Cortések (1485-1547) Mexiko konkistatu, F. Pizarrok (1475-1541) Peru, J. Cartier-ek (1491-1557), berriz, kolonia bat finkatu Kanadan...

Garai berean, Europaren parte bat erlijioz aldatu zen; Martin Luther-ek (1483-1546) nahi zuen Eliza bere hastapenetara itzul zedin, baina 1520an eskumi katua izan zen; azkenean, Augsburgeko tratatuak (1555) fede luteranoa definitu zuen eta huraxe finkatu zen Alemanian eta Iparraldeko Europan. Frantzian, aldiz, J. Kalvinok (1509-1564) zabaldu zuen Erreforma, Genevara ihes eginez 1536an. Haren doktrinak dioenez, Jainkoa bakarrik da manatzaile, artekorik gabe; Aita Sainduaren eta Elizaren boterea ukatzen du, beraz. Erreformak dakarzkien alda kuntzen erdian, azpimarratzekoa da elizkizunak hizkera arruntez ematen direla. Frantzian, Guiseko dukearen hilketaren ondotik (1562), erlijio gerlak hasten dira katolikoen eta erreformatuen artean. Ingalaterran, bestalde, Henri VIII Erromatik bereizten da 1531n, eta anglikanismoa poliki-poliki hedatzen.

Mendearen azken urteetan eta XVI. mende osoan gertatzen diren aldakuntzek Euskal Herria hunkitzen dute osoki. Alde batetik, Erdi Aroan hasirik balearen arrantzarengatik, itsas bidaien usaia eta esperientzia baitago eta lur berrien aurkitzaileek euskaldun itsas gizonak erabiliko baitituzte anitzetan pilotu, hala nola Juan de la Cosa, J. S. Elkano, Lopez de Legazpi, J. Urdaneta... Azpimarratzekoa da, gisa berean, asko izan zirela Konkistan parte hartu zuten euskaldunak, ezagu tzen diren Arnaldo Urtsua, Lope de Agirre eta abarren izenez gain.

Bestalde, ezin ahantz hain eragin garrantzitsua ukan duen Jesusen Konpainia (1540) eraiki zuen Loiolako Inazio gipuzkoarra (1491-1537) eta haren lehendabiziko lagunetan den Frantzisko Xabier nafarra (1506-1552) eta gainerako jesuitak. Mundu ezagun guztian hedatu ziren (Asia, Afrika, Amerika), eta, bereziki, doktrina hobekiago hedatzeko, lekuko jendeen hizkerak ikasi eta bizimoduetan integratu ziren; misionista izateaz gain, antropologo eta geografo bilakatu ziren. Bestalde, Erreformak ere eragin garrantzitsua ukan zuen, Joana Albretekoak bere erreinuaren parte ziren Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan erlijio berria hedatu nahiko baitzuen, Testamentu Berria, otoitzak eta katixima kalvinista euskarara itzularazi zituen, beste tokietan erreforma zabaltzeko erabiltzen ziren metodo berberak erabiliz.

Kultura arloko kontzeptua da errenazimentua, Italian XIV. eta XV. mendeetan loratu ziren arte eta literatura arlokoa bereziki, han hasi baitziren berreskuratzen Antzinateko arkitektura, eskulturagintza eta horietan geometria eta perspektiba. Gisa berean, grekoz eta latin klasikoz idatziriko testu mota guztiak berraurkitu ziren, eta, halaber, Marco Poloren bidaiek Kolon oihal saltzaileari Genovan amets egina razi. Hitz batez, denborari sakontasun berezi bat ematen hasi zitzaion, perspekti bak espazioari ematen dionaren parekoa, eta inprentaren asmakuntzak (1544) garaiko grabatu egileei eta idazleei ustekabeko hedabideak eskaini zizkien.

Halere, ezin gorde errenazimentu edo Pizkunde hitzarekin izendatzen den garai zabal eta muga lanbrotsuko hori bikoitza izan zela, dinamikoa bezain pesimista. Aurkikuntzen eta konkisten garaia ez baitzen ohartu ere, gehienetan, aro berriak sortzen ari zirela, hain ziren haiek garai ilunak: XIV. mendearen erditik (1348) izurri tea hedatu zen Europa osoan, urteetan zehar itzaliz eta berriz piztuz, eta hor dira, era berean, gerlak, oldarrak, turkoen mehatxuak, aita sainduaren boterearen krisia, protestantismoa eta erlijio gerlek ekarriko dituzten eskumikatzeak eta sarraskiak.

XVI. mendean, gehienek denboraren ikuspegi pesimista dute, garaiak bukatze ra doazen ideia, bekatuaren eta Azken Jujamenduaren obsesioa... Aro Modernoen hastapenean (eta ez, uste den bezala, Erdi Aroan) ditu Infernuak jendeak izutu eta dardararazi. Garaiko idazleek, beste sortzaileek egin zuten bezala, beldur handi horiek ere islatuko dituzte, denbora berean, eta sakonduko dituzte Grezia eta Erroma zaharreko sineste eta filosofiak jakin-min ikaragarriaz. Italian, Dante Alighieri eta F. Petrarkak hala egin zuten, nork bere lekuko hizkerari nagusitasuna emanez; eta hor aipatzekoak dira bereziki XVI. mendeko Frantziako “Brigada” (etsaiek ‘La Pleïade’ trufatzeko deitu zutena, taldean zazpi poeta baitira: P. de Ronsard, J. du Bellay, Ponthus de Tyard, J. A. de Baw, J. Peletier, R. Belleau eta E. Jodelle), F. Rabelais eta bere Pantagruel (1532) eta Gargantua (1534), M. de Montaigne eta Les Essais (lehen idazkien argitalpena, 1580. Euskaraz Entseiuak I, II, III, E. Gil Bera, 1993) Margarita Nafarroakoa eta Heptameron (1546) eta Espainiako Urrezko Mendeko idazleak (XVI. eta XVII. mendearen erdiraino); poetak, J. Boscán, Garcilaso de la Vega....; nobelagileak, G. Rodríguez de Montalvo, Amadís de Gaula (1508), J. de Montemayor, Los siete libros de la Diana (1559), M. Cervantes, Galatea (1585) eta Don Quijote de la Mancha (lehen zatia: 1605, P. Berrondok itzu lia, 1976); preseski, zenbatetaraino atzeman ote daiteke nobela horretan Rotterdamgo Erasmoren Encomium moriae (1509)-ren eragina, J. Kaltzadak itzulia ( Eromenaren laudorioa , 1994), edo Mateo Alemánen Guzmán de Alfarache (1599) rena eta abar.

Espainia eta Frantziako errenazimentuko izen apur horiek aipatuz beste hainbaten artean, ikusten da ez daitekeela mende batek ematen duen mugari hertsiki so egon, eta, halaber, XVI. mendearen bukaeran dela ikusten, Frantziako Bartelemyko (1572) sarraskiaren ondotik, Agrippa d”Aubigné bere Les Tragiquesen zati handi bat idazten 1577an, azentu berriak entzunaraziz, gero “Barrokoa” deituko zaion garaiaren azentu goiztiarrez. Errenazimentu guztia ilunez koloreztatzen duen eta gero eta ozenkiago entzunen den Dies Irae beldurgarriaren iragarpenak suma zitezkeen zegoeneko obra horretan.

Errenazimentuaren aztarnak badira XVI. eta XVII. mendeetako euskal literatu ran: XVI. mendean han-hemenka autore frantses eta espainiarren obretan aurkitzen diren euskal testu laburrez gain (F. Rabelaisen Pantagruel en den euskal pasarte lai notsua edo Tercera parte de la tragicomedia de Celestina n (1536) den Perutxoren kantua. Erran daiteke, gisa berean, errenazimentuko espiritua ezagun dela Nicolas Landuccio italiarrak 1562an utziriko lehen euskal lexikoan Dictionarium Linguae Cantabricum en ere, bidaiei eta atzerrietako kulturei buruz garai hartan zegoen inte resa agertuz; lbargüen-Cachopinen kronikan (XVI. mendean) agertzen diren Andramendiko idazki faltsuek eta Leloren kantuak salatzen dute, kantabriar zaha rren ekintza mitikoak aipatuz, historiaz sentitzen zen jakin-min berezia.

Bestalde, E. Garibai Zamalloak (1533-) erran zaharrez agertzen du interesa, bere Memorias etan erraten baitu bi bilduma igorri zizkiola Felipe II.aren kontseilari zen Juan de Idiakezi. Rotterdamgo Erasmok 1500ean, bere Adagiorum Collectanea eta 1508an Adagiorum Chiliades en erakusten duen bidearen segitzeko gutizia duela gogorarazten du E. Garibaik, zeren eta, nahiz Espainian, Erasmok baino lehe nago Santillanako Markesak bildu eta publikatu zituen erran zahar ugari, Erasmoren eragina handia izan baitzen Europan.

Dena den 1596an, Iruñean agertu zen Refranes y sentencias comunes en Bascuence, declarados en Romance izenburupean 539 atsotitzeko bilduma, eta pentsa daiteke E. Garibairen bildumetarik bat dela. Atsotitzei buruz den interes horrek iraungo du ondoko mendean, eta horren lekuko da A. Oihenartek publikatu zuen bilduma ere. Argi da erran zaharrak ikuspegi herritar baten mirailak direla, baina ez hori bakarrik, ez baita ahantzi behar errenazimentuko jakitunen kulturaren altzotik ere ateratzen direla. Ez ote dituzte greko eta erromatarren erran zaharretan hautaketak egiten? Edota, Testamentu Zaharretik hartzen dituztenetan, berek nahi dituzten bezala moldatuz, hau edo hori bereziki azpimarratuz? Eta ez ote zuten ber din egiten erran zahar herrikoiekin? Dena den, inprimatzeari esker, berriz ere, ugari izanen dira errenazimentuan argitaraturiko erran zaharren bildumak.

Ezaguna da 1545ean, B. Etxeparek Bordelen publikatu zuela Linguae Vasconum Primitiae liburua, erlisionezko poema batzuk eta poema profano andana bat. Azken horien artean, maitasun poema zenbait daude, poema autobiografiko bat, segur aski Gaztelako erregearen alde zelakoz Paueko presondegian idatzi zuena, eta, azkenean, beste bi euskararen faboretan. Poesia profanoetan amo diozko gauzez mintzatzeko duen hizkera laxo eta askatuak salatzen du, bistan dena, Trentoko Kontzilioaren (1545-1563) aitzineko izpiritu bat, errenazimentuko lehen garaiko pertsona izan zela; oro har, B. Etxepare arras bere garaikoa agertzen da, bereziki Kontrapas en euskara inprimatzeak duen inportantzia agertzen baitu, ongi garaikoa den “hizkera arruntei” buruzko interesa, euskararen apologia eginez, beste batzuek, funtsean, frantsesarena, espainolarena edo toskanoarena egin zuten gisa berean. Eta azpimarratzekoa litzateke, partikularki, Doktrina Kristiana poeman agertzen den Judizio Jenerala eta ongi, hor ere, garaikoak diren azken egunetako ikara, Jainkoaren bortizkeria justua eta denboraren ikuspegi pesimista:

“Zeruia ezta ebiliren hatik harat iagoitik iguzkia egonen da orienten geldirik, ilhargia okzidenten begie begi iarririk, egun honek iraunen du eben eta iagoitik, alabana ez izanen heben gauza bizirik.”

2004an aurkitu den Juan Perez de Lazarragaren eskuizkribua 1564-1567 arte koa da, J. A. Lakarrak dioenez. Lazarraga idazlea Arabako Zalduondoko Larreako dorrearen jauna zen (1548?-1605) eta eskuizkribua idazti bilduma bat da: batetik. kontaketa mitologiko luzea, garai hartan gustukoa, eta, bestetik, 45 poema, kanta eta amodiozko idatziak biltzen ditu. Ia denak euskaraz eta gutxi batzuk erdaraz. Lazarragaren eskuizkribuaren lehen atala abenturazko prosa lana da, euskarazko lehen prosa narratibo ezaguna; artzain eta zaldunak ditu protagonistatzat eta agian gaztelaniazko ereduren baten moldapena da. P. Urkizuk iragarri duenez (2004), garaiko europar literaturetan arrakasta handia izaniko J. de Montemayor-en Los siete libros de Diana ren moldapena izan daiteke. J. A. Lakarrak, aldiz, erdal kantu tegiekin, eglogekin eta artzain eleberriekin harremanetan egon litekeela soilik ira gartzen du. Horretaz gain, eskuizkribuaren bi herenak bertsotan eginak dira, eta darabilen gaia amodioa da nagusiki, halako emakume jakin batzuei zuzendurik (Oihenartek 1657an bezala); besteak beste, “loa de las damas y galanes vascon gados” izenekoa idatzi zuen. Erlijio gaiez ere badihardu, hala nola, Jesusen azken afariari buruz jarritakoetan. Besteak beste, garaiko gorabeherez ere idatzi zuen, hala nola Salvatierra edo Aguraingo erreketari buruzko bertsoan. Eskuizkribuaren amaieran, Etxepareren Sautrelako lelo ezagunaren aldakia dakar hastapenean “ytai lelo ybai lelo, echean aray leloa”, eta maitasun kantua da. Hizkerari dagokionez, Arabaren ipar-ekialdeko euskara oso arkaiko batean idatzia dela dio J. A. Lakarrak (“Lazarragaren eskuizkribua. XVI. mendea”. Edilan-Ars Libris, 2004) eta euskara zahar klasikoaren aurretiko testuen baranoan kokatzen du, hots, B. Etxepare, J. Leizarraga, Refranes y Sentencias , J. Betolaza, E. Materre eta J. Beriainekin bate an, horietatik lehenengo bien artekoa delarik, kronologikoki, Lazarragarena.

XVI.
mendeko den Joanes Leizarragaren Testamentu Berriaren itzulpen lanak interes handia du, bereziki erakusten duelakoz zer modutan hunkitu zuen Erreformak Euskal Herria, eta, denbora berean, Erreformak bere eskupean zituen Europako gai nerako herrialdeetan erabili zuen hizkuntz politika aplikatu zuela agertzen delako. Leizarragaren itzulpengintza osoki Joana Albretekoaren xedearen barne kokatu behar da, Erreformaren ideiak jendearen artean errazago zabal daitezen herriko hizkera erabiliz. Leizarragaren Jesus Krist gure jaunaren Testamentu Berria, Kalendrera eta ABC edo kristinoen instrukzionea , hirurak, 1571n Arroxelan argita ratu ziren. Ongi kasu egin zuen itzultzaileak ahal bezainbat hizkera zabalaren era biltzeari, ez zedila, bereziki, euskalki batean soilik aritu.
P.
Agerre “Axular” (1556-1644) idazleak obra bakarra argitaratu zuen, Gero , Bordelen (1643); hartan aipatzen zuen bigarren partea ez zuen sekulan argitaratu. Hezteko liburu bat da, liburu aszetiko bat, bekatariari buruz itzulia, estilo bizi bate kin egina, ezin hobeki euskarara egokituak diren Bibliako eta Antzinateko aipamen latindarrez josia. Azpimarratua izan da bekatari arruntarentzat egina dela, eta ez bertute handiko emazte eta gizonentzat; halaber ohartzekoa da ez dela fede ahula dutenentzat egina ere, ez baita nehon fedearen dogmaren inguruan dudarik ekartzen. Obran aipamen berezia merezi du “Irakurtzailleari” deitzen den aitzinsola sak, agertzen baitu, B. Etxeparek bezala, kezka eta pentsatze bat bere hizkuntzaren ahalei buruz: “gauza guti edireiten (da) euskaraz eskribaturik” eta “ez lizateke eus kara hain labur, eskas eta hertsi, nola munduak uste baitu, eta baitaduka dela”. Azpimarratu izan da gisa berean, Frai Luis de Granadarekin duen ahaidetasuna, baina betiere azpimarratuz Axularren obra arras pertsonala dela, bai mamiz, bai gorputzez.

Aipamen berezi bat merezi du, era berean, Infernuaz eta han diren suplizioez Axularrek egiten dituen deskripzio eta komentario bereziek, preseski beti geroari itzulia egon behar lukeen bekatariak sekulan ahantz ez ditzan han gertatzen diren izugarrikeriak. Hemen, berriz, Trentoko Kontzilioaren eragina sumatzen da, Azken Jujamenduaz baino gehiago, bekatari arruntaren kasu partikularrari baitzaio lehen tasuna ematen. Baina, halere Infernuaren inguruan diren testuek agertzen dituzte, oraino XVII. mendean, aitzinekoan bereziki altxatu ziren kezka eta beldurrak, eta bereziki jainko bortitz baten urrikalmendu eza... Oro har, baduen elokuentziaz, Antzinateko kulturatik eta Bibliatik hartzen dituen erranez josten duelakoz bere dis kurtsoa (beti itzulpen edo adaptazio ahal bezain xuxena ematen duelarik), bekatuaz eta Jainkoaren koleraz eta oro har biziaz duen ikuspegi pesimistan ere ongi ezagun du errenazimentuko iturri ilunenetako uretatik edan duela.

A. Oihenart (1592-1667). Errenazimentu garaian kokatzen da A. Oihenart, P. Agerre “Axular” bezala, nahiz haren garaia (XVII. mendearen erdia), errenazimen tuaren eta Humanismoaren azken pindarrena izan. Baina, ez A. Oihenartengan, ez

P. Agerre “Axular”engan, ez dira garai hartan beste zenbait tokitan zabaltzen ari zen Preziosismoaren eta hizkuntzaren higatzerik ikusten. Arrazoi nagusia, bistan dena, ez delakoz aski idatzi euskaraz, arrunt eskasak direlakoz gure literaturaren hastapenean diren zinezko autoreak (elizako eta beste meza liburuetatik aparte). A. Oihenarten obra guztietan sumatzen da azkarki errenazimentuko ikuspegia, jakitate gosean, bere kultura humanistan, historiaz, latinez haatik, idatzi dituen milaka lerroetan (Notitia Utriusque Vasconiae, 1638), bistan dena atsotitzez agertzen duen interesan, poesiari ezartzen dizkion erregela berri, jakintsuetan, herri poesiatik urrunduz (baina uste den baino gutxiago, XV. mendeko Bereterretxen khantoriaren oihartzunik badago-eta, bere obran). Italiako errenazimentuko F. Petrarka, L. Ariosto, neo-petrarkistak, idazle latindar eta greko zaharrak, halaber Espainiako Urrezko Mendeko eta Frantziako XVI. mendeko poetei lekua uzten die, eta, kasu horretan, forman baino gehiago tematikan da sumatzen eragina. Hori dena suma daiteke Proverbes basques recueillis par le Sr d’Oihenarten (1657) liburuan. Argiro ikusten da, hasteko, amodiozko poemei dagokionez bederen, barrokoarekin (adibi dez, J. de Sponderen Les Amours, arras barrokoa denarekin) ez duela gauza handirik ikustekorik. Erabiltzen dituen gaiak, Art Poètiquek ongi erakusten duen bezala, aitzineko mendean bereziki suma zitezkeen korronteekin lot daitezke. Azpimarratzeko da espresiobide poetikoari ematen dion izugarrizko indarra eta ahala.

Bereziki errenazimentuko garaiekin zerbait ikustekorik duten idazleak diren B. Etxepare, J. Leizarraga, P. Agerre “Axular” eta A. Oihenartez gain, erran behar da badela XVII. mende horretan haren eragina erakusten duten hainbat egile izen eta obra andana bat, hala nola, Joanes Etxeberri Doktor Teologoaren Noelak (1630-1631) eta S. Pouvreauren Philotea (1661). Besteak beste, B. Gazteluzarrek (1614-1701), Egia katolikak salbamendu eternalaren egiteko nezesario direnak libu ruaren egileak ongi erakusten du errenazimentuko espiritu paganoari dion aiherra

(A. Oihenartek aldiz arras ongi integratzen zuena, XVII. poeman antzeman daiteke enez), azken bertso honetan argi adierazten baitu Elizak ez duela onartzen ahal errenazimentuko alderdi pagano hori:

“Urrun hadi Parnasseco musa zahar profanoa eta zu zato zeruco musa berri dibinoa.”

[A. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: renacimiento
     fr: renaissance
     en: renaissance

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper