Literatura Terminoen Hiztegia

erregistro - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ERREGISTRO

(lat. regestum , transkribatzea)

Maila batean ala bestean gauza daitekeen hizkuntzaren erabilerari eta hizkuntz maila horiei deritze erregistro. Izan daiteke gizarte mailaren araberakoa, hots, sozio lektoa; izan daiteke lanbide espezializatuaren araberakoa, hots, teknolektoa; izan daiteke norberaren ezaugarri berezien araberakoa, hots, idiolektoa; edo beste arlo ren batekoa. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan, adibidez, zortzi hizkuntz maila edo erregistro bereizten dira, honako laburdura hauen bidez: arrunta (arrunt.), lagunar tekoa (lgart.), behe mailakoa (beh.), herri mailakoa (herr.), teknizismoa (tekn.), goi mailakoa (goi.), jasoa (jas.), literarioa (liter.).

Literatur testu batean, kontalariak zein solaskideek erabiltzen dituzten gai, for maltasun maila eta testuinguruaren ezaugarriek eraginiko hizkera motak erabaki tzen du testu horren hizkuntza erregistroa, kontuan harturik solaskideen arteko harremana, gizarte maila, jarrera, nahiz jakinduria. Erregistro egokia erabiltzeak berebiziko garrantzia du testu baten sinesgarritasunerako, batik bat testu narrati boetan eta antzerkietan.

Adibidez, P. Barojaren La busca (1892) edo L. Martín Santosen Tiempo de silencio (1962) eleberrietan garrantzi handia du lumpen giroko jendearen hizkerak; Martín Santosenak, esate baterako, erregistro anitz biltzen ditu, bai zientzia eta kul tur arlokoak, bai herrikoiak eta behe mailakoak. Euskal literaturan, berriz, K. Izagirrek erregistro anitz erabili izan ditu: haur giroko euskañola imitatzen duen Zergatik bai (1976) edo ijitoen erromintxelatik harturiko terminologia berezia Agirre zaharraren kartzelaldi berriak (2001) eleberrietan. Modu berean, testu batean biltzen diren erregistro batzuk eta besteak nabarmen daitezke edota halako obra batek bere garaian eta generoan zuen kokapena nabarmen daiteke. Esate batera ko, B. Atxagak Camilo Lizardi (1982) narrazioan, lehenik, kronika egiten duen fik ziozko biltzailearen mintzamolde neutro eta gaur egunekoari kontrajartzen zaio gero erretoreari egozten dion mintzaldia, XVIII. mendeko gipuzkera literarioaren eredua nabaria, alde batetik, eta lagun arteko hizkera dialektala ere bai beste apaizari idaz ten dion gutunean:

“Aurreneko orrialdean, irakurri ahal den apurraren arabera bedaio, erretoreak bere pesadunbrea –hitz hau garden ageri da bosgarren lerroari dagokion tokian– azaltzen dio lagunari. Geroxeago, osorik dagoen zati batean, “nahasturik eta Jainkoak esku jarri dizkion tresnaz irabazi ezin dezakeen proba baten aurrean” sentitzen dela esaten du. Iada bigarren orrialdean, eta aintzin-solas modura oraindik, hitzez hitz eta orduko ortografia ahal den neurrian errespetatuz transkribatzen dudan erreflexioa dator:

' ’Edocein astronomia liburutan aurqui cezaqueagu, ene lagun maitea, vicitzaren gañean eguiña izan den metaphoraric zucenetacoa. Gure uni vertsoa –ciotec Laplace-ren discipuluak– espacio infinitoan bacar bacarrik cebillen bola erraldoi baten leerquetarequin jayo cen. Arrezquero, ala iza rrak nola planeta edo asteroideac, leen materia bera cirenac, urruntzen ari dira elcarrengandic, urruntzen ere, astapen pondu artatic.”

[L. O.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: registro
     fr: registre, niveau de langue
     en: register

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper