Komunikazio ekintza batean, erreferentziala deitu hizkuntza funtzioak testuin gurua argitzeko xedea du. Horrela, inguruko munduaren berri ematen da igorleak moldaturiko mezu batean. Esate baterako, deskripzio honetan:
“Kale nagusiaren haraindiko aldean duzu gure etxea. Leiho gorriak ditu eta zakur handi bat beti erausika ari aitzinean.”
Literaturan, guztiz beharrezkoa da erreferentzia funtzioa mundu poetiko baten girotzeko, edo, kontaketa batean, ingurumen baten finkatzeko, sinesgarri edo onar garri bilaka dadin irakurlearentzat:
“Goizean tiroak hasi diren harroka haietan, harpe bat bada, eta dotzena erdi bat feluz bildu dituzte. Beni Ouarsoussetako bururetarik bat haietan. Beni Ouarsous deitzen da Montagnac eta itsasoaren arteko alde hori ” (X. Arbelbide, Gerlako tresna bizidunak )
[J. C.] Ikus, halaber, F UNTZIO .
es: función referencial
fr: fonction référentielle
en: referential function