(lat. referens , kontagaia)
Egiazko ala alegiazko gertakizun, egoera, gauza edo berdin izakietarik, testuak bereizten eta aipatzen duen hura da erreferentea, hizkuntzalarien arabera. Hiruki semiotikoaren partaide da erreferentea, adierazi-adierazle bikotearekin batean. Igorleak hizkuntzaren baitan adierazle egokiak aukeratuz erran gogo duena mol datzen du. Hartzaileak, aldiz, adierazle horiei adieraziak lotzen dizkie, esanahiek erakartzen dizkiotelarik egiazko nahiz alegiazko erreferenteak. Jakobsonek errefe rentzia du deitu hizkuntzaren eta munduaren arteko lotura hori: esakuntza batean uztartuz, mamitu, eta esakunean sartzen dira. Esate baterako, “zakur” hitzak, hizte gi batean, ez du erreferenterik:
“Ene zakur zuria lehertu duzu!”
Esakune horren bitartez, auto gidari hobenduna den hartzailea zakur hitzari doakion erreferentea emateko gai da. Literaturaren eremuan, erreferenteak badu garrantzia, zeren idazki bakoitzak bere osagaiak oro –izaki, gauza, leku...– izenda tu behar ditu testua onargarri bilakatzekotan, horien erreferentzian kausitzen duela irakurlearen liluratzeko gaitasuna. Edonola ere, literatura oro da alegiazko, eta, beti, aipatzen direnak, ustez benetako erreferentziak izan arren, biak ez dira nahasten ahal. Hala, J. Etxaidek idatzitako Joanak joan eleberriak Etxahun zuberotar kobla kariaren bizitza gorabeherak ditu erreferentetzat, baina, jakina, egileak moldaturiko fikziozko pertsonaia bat da eleberrian irudikatutakoa.
Olerkariak bi erreferente mota erabiltzen ditu: kanpokoa eta barnekoa. Gorago erabili adibideen gisan, kanpokoak hizkuntzatik hara jotzen du, egiazko edo ale giazko mundura. Barnekoa, aldiz, testu beraren mugen artean ala berdin obra oso-aren luzean dabil, gaineratiko metaforek lehen erreferentea erdi gordeka aipatzen dutela. “ Zakhur hil bati” olerkian, lehen bertsoan berean zakurra aipatzen du bi aldiz J. Mirandek:
“Zakhur zahar bat errekan –nehork ez jakin nundik jinik– zakhur bat zoan errekan.”
Azken zatian, ohoratzen duen “hil anaia” hastapeneko zakur hura bera da, bar neko erreferente gisan erabilia dena.
[J. C.]
Ikus A DIERAZLE , A DIERAZI , E SAKUNE , E SAKUNTZA .