(lat. redundare , gainezkatzea)
Hitzezko figuren artean, errepikapen figura multzo baten iturburu den prozedu ra estilistiko zabala da erredundantzia, ideia bera zenbait formaren itxurapean errepikatzen duena, adierazkortasuna indartuz, iterazioaren bidez. Hala, erredun dantzia bidez sortzen dira pleonasmoa, errepikapena, anafora... Baliabide edo figu ra konkretu gisa harturik, sintaxi mailako prozedura da, ideia berradierazten du elkarren ondoan dauden bi perpausetan edo perpaus baten bi zatitan. Pleonasmoak, aldiz, perpaus zati bereko bi hitzetan.
Erretorika aditu zaharretan, zentzu zabalagoa hartzen zuen erredundantziak, apaindura gehiegizkoarekin lotua. Nolanahi ere, baliabide egokia izan daiteke baieztapen harrigarri bat iterazio bidez azaltzeko. Erredundantzia motatzat dauka te batzuek erreduplikazioa , hots, perpaus zati berean interes berezia duten hitzak jarraian errepikatzea. Balio estilistiko handia dute ahozko mintzairan ere, adibidez, “Jiten zen jiten” edo “Etorri zaitez, etorri”. Literatura idatzian ospetsu da Tx. Agirreren Garoa ko lehen pasarteko erredundantziaren indar enfatikoa:
“Ura zan gizona, ura!” Edo ibiliaren nekea aditzera ematen duen Elizalderen beste pasarte hauxe: “Joan, joan eta joan gibelat bizpahirur egunez.“
(J. Elizalde, LVII.a gerlan )
[X. A.]
Ikus, halaber, E RREPIKAPEN FIGURAK .