Batez ere Bizkaian erabiltzen den hitza da, eresia edo gaztelaniazko endecha esateko. Haren esanahia negarra, intziri, kexu, arrangura da. Etnografiaren aldetik, erosta egiteak hildakoak negarreztatzeko gizartean dauden erak eta ohiturak esan nahi badu ere, etnopoesian negar kantua esan nahi du, adibidez “Andra Milia Lasturkoaren erostak” (K. Mitxelena). Dirudienez, gaskoineraz auròst hitzak, hileta kantua esan nahi du, hileta salmoa (OEH). Larramendik eta R. M. Azkuek jaso zuten euren hiztegietan. Ikus E RESI .
[L. M. M.]