eresi - Literatura Terminoen Hiztegia

Aurkitutako sarrerak:

aferesi
dieresi
eresi
sineresi

 
AFERESI

(grek. aphairesis, kentzea, laburtzea)

Hitzezko figuren artean, elipsi bidez sorturiko baliabide literarioa da, eta hitz baten hasierako hizki edo silaba baten galeran datza. Lizentzia metrikoa ere bada.

K. Mitxelenaren arabera ( Fonética Histórica Vasca , 1985), oso arraroa da hitzen hasierako bokala galtzea euskaraz. Euskal hitz mailegatu zaharretan r-ren aurrean bokal bat joan ohi da, baina idazle batzuek (J. Leizarraga, B. Sauguis) ez zuten bokal hori idazten, kultismoagatik. Hona hemen Leizarragaren adibide bat, Jesus Christ Gure Jaunaren Testamendu Berria ren eskaintzako lehen hitzetatik jasoa:

“Gucizko Andre noble Ioanna Albrete Naffarroaco Re gina Bearnoco Andre guehién denari, bere cerbitzari gucizco chipiac eta gucizco obedientac, Ioannes Leizarraga Berascoizcoac...”

Zalgizeren atsotitzetan ere agertzen da: “Gortia jaiquiz geroz vilaüaren razoi nac”; “Itsuen artian, okerra regue” (Sauguis, RIEV II, 711, cfr. L. Martínez de Isasti: “Itsuen erriyan oquerroc erregue”).

Orobat, K. Mitxelenak dioenez, latinetiko maileguetan, latinez hitza s-z hasi eta ondotik kontsonantea duelarik ( scribere, spiritus eta abar), euskarak e- edo i- ezartzen die aitzinetik, baina egile batzuek e- edo i- hori jarri gabe idatzi izan dute, latin grafiari atxikirik. Esaterako, B. Etxeparek “Kontrapas” poeman hau dio euskarari buruz:

“Berze jendek uste zuten ezin s kriba zaiteien; orai dute phorogatu enganatu zirela. Heuskara, / ialgi adi mundura.”

Halaber, F. Krutwigek “Bulharraren labyrinthua” sonetoko azken hirukoan:

“Lanho da oro, mundua elhea. Ezer eztago, eztago Gogorik, s piritua ezta khimaira baizik.”

Bestalde, erabilera kultista horiek alde batera utzita, euskaraz betidanik erabili dira eta edo ere lokailuen aldaki laburtuak, eta/ta, ere/re, bertsoaren neurriaren arabera komeni bezala. Lizardik hala egiten du, esate baterako, “Asaba zaarren baratza” poeman, silaba gehiago ala gutxiago behar duen araberan:

“Sar eta... zuaitz yanziak, urrats bat egin, ta... adar uts. Oroipen-txoriez zeuden beterik, ni ikus ta, bat-batean, egoei eragin ziten.

Gauza bera egin izan da aditz laguntzailearen hasierako silabarekin: “egin dezagun” > egin zagun , “egin ezazu” > egin zazu , neurkerak eskatuz gero.

[X. A.]

Ikus, halaber, E LIPSI .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: aféresis
 fr: aphérèse
 en: aphaeresis

 
DIERESI

(grek. diairesis, banaketa)

Lizentzia metriko horrek adierazten du bi silabetan ahoskatzen direla eskuarki diptongo bat osatzen duten bokalak, eta, beraz, bi silaba balira bezala hartzen dire la neurkeran. Hona hemen zenbait adibide:

“Hau sortu zuenaren / deabruz beti,

naiz dela apaiz eta / i-gu-al frailia”

(“Nagusia eta morroia”)

“Aita San Antonio / da gure Patroia,

bera misi-onero / lenago ibilia”

(Pedro Santa Kruz)

Ohar bedi gaztelaniazko mailegu horietan goranzko diptongoak direnak, “igual” lehen bertsoan eta “misionero” bigarrenean, banaturik ematea eskatzen duela bertsoaren neurriak, eta, bide batez esanik, euskal diptongoen sistema fonologi koak ere bai.

[J. M. L.]

Ikus, halaber, L IZENTZIA METRIKO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: diéresis
 fr: diérèse
 en: diaeresis

 
ERESI

1. Hileta kantua. Antzinatetik ezagutzen da eresi hitza, gaztelaniazko endecha genero lirikoaren euskal ordaintzat. Leizarragaz geroztik erabiltzen da adiera horre tan (O.H.O.), baina Ziburuko J. Etxeberrik eta K. Harizmendik, abesti kantu edo gorazarre esateko erabili zuten. A. Oihenartek, berriz, historia edo narrazioa izen datzeko.

Eredurik zaharrenak E. Garibaik bilduriko hil kexu edo eresiak dira “Milia Lasturko”arena edo “Martin Bañez”en heriotza zela-eta Santxa Otxoa de Ozaetak, haren emazteak, kantaturikoa:

“Oñetako lurrau jabilt icara lau araguioc vere an verala, martin Bañez Ybarretan il dala. Artuco dot escu batean guecia, bestean çuci yraxeguia, erreco dot Aramayo guztia.”

  1. Kantu zaharra edo abestia. Hegoaldean, Erdi Aroko hil kexuak izendatzeko erabili zen, baina baita kantu historikoa izendatzeko ere. J. A. Mogelek erezi erabi li zuen Ibarguen-Cachopinen kronikan ere erabili zen adieran, “cantar de historia verdadera y memorable”.
  2. Rapsodia edota orokorrean kantu edo poema esateko ere erabili zen. A. Oihenartek adiera hori eman zion “Laur karbarien eresia” izeneko poeman. Baina

XIX. mende amaieratik aurrera erabili zen gehienik eta R. M. Azkue izan zen hedatzailea. Aranazaleen artean, berriz, salmoa izendatzeko erabili zen ( Daviden eresiak ), baina euskal jatorrikoa ez dela susmatuz (grek. elegeia , elegia), baztertu egin zuten. Azkuek, ordea, hitzaren forma erabaki zuen, gaur ezagutzen den eran, eta gerora hartuko zuen adiera finkatu: poema, kantu. Geroztik erabat hedatu zen erabilera hori euskaltzaleen artean.

4. Doinu edo aire adierazteko ere erabili izan da garbizale aranazaleen artean, batez ere eres forman. Eresi hobetsi zuten musika doinua izendatzeko, eta konpo satuetan, erestalde, ereserki, eresaldi .

[L. O.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: elegía
     fr: élégie
     en: elegy

 

SINERESI

(grek. syn + airesis, batera hartua)

Lizentzia metriko edo poetiko horrek bi bokal (eskuarki bi silaba egingo lituzke tenak), silaba metriko bakar bat egitea ahalbidetzen du, diptongoa balitz bezala emanez. Esate baterako:

“Amaren eskutik zij oa n” (Orixe). 8 silaba dira, “oa” diptongo eginez.

“Mait ea go dik bada” (Orixe). 6 silaba dira, “ea” diptongo eginez.

“Etorrik o o t e a iz” (Orixe) 5 silaba dira, lehenik, “oo” sinalefa eta “e+ai” dip tongo eginez.

[J. M. L.]

Ikus, halaber, L IZENTZIA METRIKO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: sinéresis
 fr: synérèse
 en: synaeresis

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper