epika - Literatura Terminoen Hiztegia

Aurkitutako sarrerak:

epika
errepikapen figura

 
EPIKA

(grek. epos, hitza, poema)

Epika eta epopeia grekozko epos etik sorturiko hitzak dira, eta, oinarrian, ahozko poesiaren izendapen metaforikotzat jo daitezke; azken batean, ‘ahotsak daraman hitza’ esan nahi du, Homerorengana joz gero. Hala ere, “gertakizun eta ekintza gogo angarriak –bortxazkoak edo heroikoak gehienetan– kantatzen dituen generoa” da gaur egun definizioa.

Epikaren alorrean, lehen sailkapena testu oso luzeen eta kantu epiko laburren artean egiten da; lehen horiek epopeiak deitu izan dira, eta genero epikoaren ager kizun zaharrenak dira. Kantu epikoa berriagoa da, eta, maiz, epopeia zaharragoen zati berreraikiak aurki daitezke kantu epikoen artean.

1. Epopeia. Antzinako zibilizazioen testurik zaharrenetakoak dira epopeiak; ele zahar edo legenda bihurtu diren zenbait gertakizun historiko bildu eta ahozko tra dizioan denbora luzean onduriko testuak dira; ez dago, beraz, ez testu definitiborik, etengabe aldatuz doazen aldaerak baizik, ez eta egile jakinik, une bakoitzean tes tua esanez eta entzuleekiko harremanean zenbait moldaketa eginez ari diren esa tariak baizik. Normalean testuak oinarri erritmiko musikala izan ohi du, salmo antzekoa maiz, eta musikari edo erritmoari laguntzeko tresnaren bat ere erabil dai teke. Epopeia batzuk idatziz bilduak izan ziren antzinatean, izkribatzaile baten edo anitzen eskutik, kontakizunari gorputz bateratua eskainiz. Horien artean sar daitez ke babiloniarren eta asiriarren Gilgames kantua (K.a. III. milurtekoan hasita Ekialde Hurbilean hedatua), hinduen Mahäbhärata (K.a. XV.-X. mendeen artekoa) eta Rämäyana (K.a. V. mendekoa), edo greziarren Iliada eta Odisea (K.a. IX. mendeko ak), azken bi horiek Homerok idatziak, nahiz eta oso garbi ez egon gizaki bakar baten lana izan ote zen bi liburu horien idazketa. Euskaraz, Iliarena itzuli zuen G. Barandiaranek 1956an eta Odisea , J. Onaindiak, 1985ean.

Erdi Aroan Europako zenbait herrialdetan ahozko tradizioak epopeia anitz sortu zuen; ahozko tradizio hori kultura giro latinizatutik aparte ibili zen, hizkuntza barba roen tradizioan eta erromantzeetan. Ingalaterran Beowulf (VII.-X. mendeetan) ager tu zen, Alemanian Nibelungoen kantua (XIII. mendearen hasieran), eta halako anitz Europako iparralde osoan; hegoalderago, berriz, Frantzian chansons de geste dire lakoak kantatzen ziren, Chanson de Roland (XII. mendean) buru zelarik; Gaztelan, Cantar de Mío Cid (XII. mendean) agertu zen, eta abar.

Ahozko tradizioan sorturiko epopeiez aparte, literatura idatzian oihartzun handia izan zuen generoak; Mendebaldeko kulturan Homeroren ereduak eragin nabarmena izan du, klasizismoz bustitako kultur mitologia osatuz joan den prozesu luzean. P. Virgiliok Erroman Eneidaren bidez, (S. Onaindia, Enearena, 1966), Homeroren ordaina eskaini nahi izan zion kultura latindarrari. Bazegoen, oinarrian, uste berezi bat: alegia, epopeia batek kultura bati, zibilizazio bati funtsezko euskarri espirituala eskaintzen ziola. Eta Europako nazioen osatze prozesuan, ahozko tradizioak epopeiarik eskaini ez dien herri anitzetan epopeiagile jantziak agertu ziren; esate rako, Portugalen L. de Camoësen Os Lusíadas (1572). Bestalde, epopeiaren hari tik, joera ia nobelistikoak dei daitezkeenak agertu ziren, adibidez, Italian, L. Ariostoren eta B. Tassoren lanak. Erromantizismoaren eraginez, bultzada handia izan zuen epikaren alorrak; izan ere, bilketa lanak izugarri indartu ziren, hein handi batean nazio modernoen eraikitze prozesuaren suspergarri espiritual gisa. Herri bakoitzak bere epopeia nazionala nahi zuen, batez ere historikoki izan ez zuenak; hala, Finlandian E. Lönnrotek Kalevala (1836) osatu zuen, adibidez.

Euskal Herriak ez du izan epopeiarik; euskal tradizio epikoa zenbait kantu urri tan gauzatu da. XIX. mendeko J.M. Hiribarrenen Eskaldunak (1853) tankera horre tan eginiko poema luzea da, euskal folklore eta legenden materialez baliatuz. Geroztik, berriz, naziotasunaren bultzadak, idealismo erromantikoaren ildotik, epo peia horren beharra aldarrikatu zuen XX. mendearen lehen herenean, eta behar hori behin eta berriz adierazten zen gerraurreko kultur giroan; horretara bultzatuta egin zuen Orixek 1934an Euskaldunak poema (1950ean argitaratua), baina epopeiaren eredutik nahikoa urrunduta.

  1. Kantu epikoa . Ahozko tradizioan sortu ziren kantu epikoak, orokorki, baladen azpisailtzat jo ohi dira. Epopeiaren oinordekotzat hartuak izan dira, maiz epopeien zatiak baitira, edo horien antzeko izaera duten kantu laburragoak. Erritmoari eta musikari dagokionez, epopeietan baino doinu aberatsago eta ugariagoak eskaintzen dituzte. Kantu horien bilketa prozesurik handiena erromantizismoak bul tzatu zuen Europako herrialde gehienetan, eta hortik etorri zen munduko beste kul turak arakatzeko bultzada ere. Orduz geroztik, Mendebaldeko filologoen bilketa lanak asko suspertu ziren, eta azterketa sakonak etorri ziren gerora; adibidez, aipa garriak dira Menéndez Pidalek erromantzeroari buruz eginiko azterlanak eta hortik sorturiko tradizioa. Euskal Herrian, lehen bilketak historialariek egin zituzten XVI. mendean, E. Garibaik edo L. Martínez de Isastik, esate baterako, euren lan histori koen osagarritzat; hala ere, XIX. eta XX. mendeetan egin ziren bilketa lanik handie nak; besteak beste, aipagarri dira Francisque-Michel, J. Sallaberri, Mme. de la Villehélio, J. Jaurgain, R. M. Azkue eta J. A. Zulaika “Aita Donostia”.
  2. Epika eta literatura idatzia. Epikak literatura idatzian arrasto ugari utzi du. Joera epikoan bi azpisail bereiz daitezke, orokorki: alde batetik historikoa deitu izan zaion joera, eta, bestetik, mitikoa. Bi bide horiek inoiz ere garbi eta elkarrekin nahas tu gaberik agertzen ez badira ere, esan daiteke joera historikoan oinarritutako kan tuek zenbait gertakizun historiko islatzen dutela; bide horrek literatura idatzian zantzu nabariak izan ditu, hasi zenbait pertsonaiaren ekintzak kantatzetik (A. de Ercillaren La Araucana , adibidez, 1569, 1578 eta 1589 argitaraturiko hiru liburuki tan) eta hagiografietaraino (euskal adibide bat aipatzearren, Brabanteko Genovevari buruzko zikloa). Beste bideak, mitoarenak, munduaren sorrera argitze arekin eta zenbait ikuspegi erlijiosorekin du zerikusia; Homerorengan bi bideak agertzen dira, baina Hesiodorengan bide mitologikoa da nagusi. Europako literatu retan, epikaren eragina etengabea da: hor daude, besteak beste, Danteren Divina Commedia edo Jainko-antzerkia (1304-1321: Onaindia 1985) edo J. Miltonen The Lost Paradise [Paradisu galdua] (1667). Horretaz aparte, nobela modernoa epika

ren ondorengotzat jo izan da. Azken batean, gaur egungo gizartean, nobelak hartu du garai bateko gizarteen iruditerian epikak zuen betekizuna, hein handi batean behintzat. Ez da kasualitatea, esate baterako, Joyceren lanik ospetsuenak Uysses (1922) izenburua izatea. Bide horretan zubi izan dira nobela historikoak, eta joera literario horrek bizirik dirau gaur egun ere, besteak beste R. Gravesen nobeletan.

4. Epikaren ezaugarriak. Zenbaitek epikaren barruan sartzen du kontapoesia oro, baladaren definizio berean bilduz; hala ere, kontatzen dena gai historikoren batekin lotzea eskatu ohi zaio genero horri (mitora jotzen denean, denboratik at jartzen bada ere); gainera, ohikoa da nolabaiteko indarkeriaren bat edo eginkizun handiren bat agertu beharra edo traizio gogorren bat gertatzea.

Epopeiaren eta kantu epikoaren arteko mugetako bat luze-laburren ezarri izan da; hala ere, neurri kontuetan gorabehera handiak daude; ager daitezke ehunka bertsorekin, chanson de geste n eredura, edo milarekin, Asia eta Afrikako zenbait herrialdetan gertatu ohi den bezala (horrelako testu baten kontaketak sei ordutik gora ere iraun omen dezake). Eredu luze horietan, esataria berebizikoa izan ohi da, teknika oso ondo menperatu behar baitu; sarri, leinu edo kasta jakinekoa izan ohi da, edo talde iniziatikoren bateko kide.

Epikak historiarekin duen lotura horretan, eskaintzen duen informazioa ez dago lehen mailan; berri multzo batek sortzen duen zirrara estetikoak du lehentasuna; hots, helburu katartikoa du. Beraz, ekintza bat bera maiz ibiltzen zen kantu batetik bestera, eta kantu batean heroi bati egotzi ohi zitzaion eta bestean beste bati; pertsonaia eta garai anitz biltzen baitira kantu baten barruan.

Epikaren testu ezaugarriak ahozko beste generoekin harreman estuan daude. Diskurtsoaren tradizionaltasuna handia da, eta era inpertsonalean gauzatu ohi da, nahiz elkarrizketak eta bakarrizketak ere tartekatu. Bestalde, tradizionaltasunak konbentziozko egiturak erabiltzea dakar, eta, hori egitean, esatariak generoaren ezaugarriak errespetatzen ditu. Ezaugarri horietan oinarrituz, formula kontzeptua garatu zuen M. Parryk, Homeroren tankera formulistikoa ikertuta. Formula estiloak, bada, aurretik osatutako egiturak berriro erabiltzen ditu, eta egitura horiek ezauga rri erritmiko eta linguistiko jakinak dituzte; beraz, ohikoa da formula bat bera kantu anitzetan agertzea. Horiei kanpo formulak deitu izan zaie, eta kantu batean baka rrik agertzen direnei, berriz, barne formulak. Noski, formulak tradizio baten barruan du zentzua; izan ere, entzuleak berehala ezagutzen ditu formulak, nolabaiteko altxor gordea oroitarazten baitio. Formulak eutsi egiten du, iraunarazi, eta hiperbo le joera izan ohi du, poetak inguru sozialaz duen onarpena adieraziz; aldi berean, poeta hori gizarte tradizionalean tradizioko altxorraren gordailu eta zaintzaile da.

5. Tradiziozko euskal epika . Ezagutzen diren lehen testuak XVI. mendeko kro nikagileek bildutakoak dira; E. Garibaik bildu zituen “Beotibarko guduaren kanta”, “Olasoren kantorea” eta “Salinasko Kontearen kanta”; Ibargüen-Cachopinen kroni kan agertzen dira “Akondiako gudua” eta “Arrasateko erreketa”; “Juan Lazkaokoren kanta”, “Sandailiaren kanta”, “Txanfarronen kanta” eta “Urrexolako guduaren kanta”. XIX. mendean Francisque-Michelek, J. Salaberrik, Mme. de la Villehéliok, Ch. Bordesek eta J. Jaurgainek eginiko bilketen ondoren, R. M. Azkue eta J. G.

Zulaika, “Aita Donostia”ren lanak datoz XX. mendean, eta, horien ondoren, aldizka rietan eginiko bilketa lanak: Gure Herria, Eusko Folklore, Euskalerriaren Alde eta Euzkadi n; gero, Manuel Lekuonaren azterlanak datoz, eta J. Riezu, Leizaola, Irigarai, K. Mitxelena, J. M. Satrustegi eta J. M. Lekuonarenak. Azkenik, Maria Goyri eta M. Zarate mintegietakoek Euskal Baladak liburuan hamahiru balada seinalatzen dituzte epika ereduan: “Bereterretxen khantoria”, “Akondiako gudua”, “Aramaioko kanta”, “Arrasateko erreketarena”, “Beotibar”, “Bretainiako kantorea”, “Joanikoteren kanta”, “Juan de Lazkano”, “Olaso”, “Salinasko Kontea”, “Sandailia”, “Txanfarronen kanta” eta “Leloren kanta” .

Bestetik, euskal baladen artean “epiko-liriko” deiturapean biltzen dira baladarik gehienak. Orokorki esanda, euskal tradizio epikoa nahikoa urria da; gainera, testu asko oso era zatikatuan bildu izan dira. Literatura idatzian, berriz, kontapoesiak bertsopaperen tradizioan iraun du bizirik, eta azpigenero oparoa sortzera iritsi da, “balada arruntak” deitu izan dena, hain zuzen; gai anitz bildu ditu bere baitan: hiltzaileen bertsoak mutur batean, santuen bizitzak bestean, eta beste hamaika gai tartean. Euskal literatura kultuan, gorago aipaturiko Orixeren lana kenduta, ezer gutxi egin da genero epikoaren alorrean.

Kontapoesiaren alorrean hiru adar nagusi bereiz daitezke: alde batetik, balada zaharrak, hala epikoak, nola epiko-lirikoak; beste aldetik, balada arruntak, eta horie kin batera bertsopaperak; azkenik, XVIII. mendean batik bat Zuberoa aldean gara tu zen maite kanten genero berezia, baina epikatik urrun eta lirikatik hurbilago. Euskal tradizio epikoa urri samarra izanik ere, izan du eraginik literatura idatzian. Adibide ugari dago; besteak beste, Lauaxetaren “Amaiur” poema aipa daiteke, J. Etxaideren zenbait lan, Gorrotoa lege (1964) adibidez, eta gaur egungo zenbait idazleren lanetan ere bada zantzurik, A. Lertxundirenean adibidez; haren lanetan baladen oihartzunak, zuzenean edo zeharka maiz ageri dira; horietako bat, “Ote da mundu huntan” Azkenaz beste nobelan (1996).

[J. K. I.] B IBLIOGRAFIA A REJITA , A.; E TXEBERRIA , I.; I BARRA , J.: Mendebaldeko euskal baladak. Antologia ,

Labayru, Bilbo, 1995 .

B ILLELABEITIA , M.; K ORTAZAR , J.: Euskal baladak eta kantu herrikoiak. Baladas y can ciones tradicionales vascas , Centro de lingüística aplicada Atenea, Madrid, 1995 . B OWRA , C.M.: Heroic Poetry , Mac Millan, London, 1952 . D UMÉZIL , G.: Mito y epopeya , Seix Barral, Barcelona, 1977 . L ESKY , A.: Historia de la literatura griega , Gredos, Madrid, 1982 . M ARIA G OYRI M INTEGIA : Euskal baladak, antologia eta azterketa, 2 liburuki, Hordago ,

Donostia, 1983 . M ENÉNDEZ P IDAL , R.: Poesía juglaresca y juglares . Espasa Calpe, Madrid, 1942 . R ICHTOFEN , E.: Estudios épicos medievales . Gredos, Madrid, 1954 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: épica
     fr: épique
     en: epic

 
ERREPIKAPEN FIGURA

Hots, hitz, esaldi edo ideia bat errepikatzean dautzan figura literarioak dira. Erretorika klasikoan, errepikapen figurek hitzezko figuren saila osatzen dute elipsi figurekin eta egitura figurekin batera.

Errepikapena prozedura erretoriko zaharra da; berez, errepikapen figurak, metaforekin batera, denetan zaharrenak direla uste da. Era berean, sinpleenak ere badira, eta, batzuetan, gogaikarrienak ere bai, gehiegi edo beti elementu berak errepikatzen badira. Ez dute tropoek bezala hitzen eta sintagmen zentzua aldatzen. Hala ere, material entzungarri edo ikusgarri gisa erabiliz hizkuntza, efektuak sorra raziz, aldatu egiten du hein batez, gehitu, enfatizatu, azpimarratu. Eta, bestalde, gramatikan ezohikoa den nahiz hizkuntza aldetik zilegizkoa den hitz ordena antola tuz (antolaketa gramatikala erredundantziaren kontrakoa baita), indar espresibo gehigarria ematen dute figurok. Errepikatzeak hitz andana sintaktiko nahiz metriko an –are estrofa nahiz paragrafoetan– gerta daitezke, hasieran, erdian nahiz bukae ran.

Mezua errepikatzeak ez du berez estilo figura sortzen, mezuaren formaz lagun durik baizik. Errepikatzeak erritmikotasuna sortzen du, eta joera hori diskurtsoaren forman agertzen denean, errepikatzean, figura bihurtzen da. Errepikapen figurak esaldiaren erritmoarekin lotuak daude, egitura figurak dauden bezala, formulak, klausulak, aliterazioa, errima, paranomasia, calembour , antanaklasia...

Bereziki poesia neurtuan prozedura edo figura garrantzitsua da errepikapena: oin, silaba eta azentu, eten, hitz edo hitz andanen errepikapenaren bidez, luzera edo hatsaldi berdintsuko ahozko emanaldien bidez, pentsaerari forma erregular eta diziplinatua ematen baitiote neurtitzek. Prozedura iteratibo horiek eta beste batzuk (errima, asonantzia, aliterazioa, homeoteleutona) poesia neurtuan agertzen dira bereziki. Baina prosan ere erabiltzen dira horietako zenbait, oratoria edo hizlaritza koan nahiz publizitatekoan.

Errepikapenek funtzio deskriptiboa eta intentsiboa izan dezakete, edo formala, edo liturgikoa eta xarma sortzailea. Errepikatze intentsiboak, amplificatio bidezkoak (non deskripzioko elementuak hartzen baitira, gradatio an, pentsamendua sakon duz, aberastuz, handituz, eta abar), anafora, epifora, antepifora erabili ohi ditu. Beste batzuetan, zerbait azpimarratzeko balio du errepikapenak. Errepikapenak pertsuasio indarra izan dezake, antzekotasun sentimendua –esaten denaren eta errealitatearen artean– sor dezake, baliabide oroitarazle izateaz gain. Batzuetan, pathos edo emozioa adierazten du.

Hitzezko figuren artean kokatu ohi dira errepikapenak (gehienak behintzat), eta, hitzezko figura gisa, itzulezinak dira. Gehitze, konbinatze, aldatze, hedatze bidez moldatutako errepikapen figurak zenbait azpimultzotan bana daitezke: hitzen eta hotsen errepikatzean oinarritzen direnak eta erredundantziak. Badira beste batzuk, ordea, egitura bertsuak nahiz ideia bertsuak errepikatzen dituztenak, beti adierazle bera adierazi berarekin lotu gabe. Horietako batzuk egitura figuretan edo beste mota batzuetan koka daitezke.

Honako hauek dira:

1. Hitz edo hitz andana bat edo gehiago errepikatzean oinarritzen direnak. Errepikatzen diren hitzak berdinak direnean eta elkarren ondokoak, honako figura hauek sortzen dira: epanalepsia, epizeuxi, epanafora, epanoda, antepifora, anadi plosia, eta klimax.

Epanalepsi edo geminatio : hitzak edo hitz andanak errepikatzen direnean ger tatzen da, hasieran batez ere, baina baita erdian nahiz amaieran ere. Adibidez: “Ken beraz; ken Errepublika” (Hiriart-Urruti).

Epizeuxi edo palilogia : hitza errepikatzea juntagailu gabe. Adibidez: “Heda, heda, heda” ( Eskualdun ona kazetaz ari da Hiriart-Urruti).

Epanafora : hitz bera errepikatzea juntagailu bidez. Adibidez: “Hitz dautzut ongi eta ongi zaindua zela” (Hiriart-Urruti).

Epanoda: leitmotiv bihurtzen den hitz edo formula bat errepikatzea, erabilera erretorikoa, lirikoa nahiz barre eragilea izan ohi duena.

Antepifora (fr. refrain ): formula bera edo neurtitz bera errepikatzea estrofa baten hasiera eta bukaeran. Kantuarekin loturiko poesian ohikoa da, poesiaren alderdi egonkorraren adierazle.

Anadiplosi edo reduplicatio: testu zati baten azken hitz andana errepikatzea hurrengoaren hasieran.

Klimax 1 edo gradatio 1 edo kateatzea anadiplosi jarraitua da. Ikus ANADIPLOSI , KLIMAX .

Urrunxeagoko hitzak errepikatzean honako figura hauek eratzen dira: epanadi plosi, anafora, epifora, sinploke, polisindeton.

Epanadiplosi : hitz edo hitz andana bat errepikatzea testu zati baten hasieran eta amaieran, bi perpaus daudenean. Adibidez, latinezko “Principes pro victoria pugnant, comites pro principe”.

Anafora : hitz edo hitz andana bat elkarren segidako enuntziatuen hasieran erre pikatzea. Errepikapen egituren artean ezagunena eta paralelismoaren forma nabarmenena da. Eta erretorika, poesia, liturgia eta beste espresio formen arteko loturen adierazle. Prosan ere erabiltzen da, adibidez, elokuentzia limurtzaile eta pasioz beterikoan. Anafora egun lehen baino gehiago erabilia da. Adibidez: “Oro uzkur, oro lotsa, oro juduen beldur” (Hiriart-Urruti).

Epifora edo epistrofe : hitz edo hitz andana bat errepikatzea elkarren segidako enuntziatuen bukaeran. Sinploke edo complexio : anafora eta epifora aldi berean.

Polisindeton : juntagailu bera ( eta, eta ez (ezta), edo... ) errepikatzea, ordena gramatikalak eskatzen duena baino gehiago. Anafora mota bat da, perpausaren zatiak juntagailu beraz hasten baitira.Ikus ANAFORA , EPIFORA , POLISINDETON .

Forma aldakuntzaz hitz berak errepikatuz, adierazi berarekin, poliptoton eta figura etimologikoak dira; forma aldakuntza gabe, ordea, diafora edo antanaklasia. Adierazlea erabat aldatuz, sinonimia.

Poliptoton : funtzio sintaktiko zenbait dituen hitz baten errepikapena. Errepikatzen den hitzaren edo aditzaren morfologia aldatzen da, baina ez hitz edo aditz horren adiera. Irakurleak leitmotiv batera erakartzea du helburu.

Adibidez, “Ote da orok nahiz, ororen gogora egina den legerik? Hala nola, zer gen pagatzeko legea, kontrabandarik ez egiteko legea, bertzen ontasunik ez hartzeko legea bera ororen gogorakoak ote dire?” (Hiriart-Urruti).

Irudi etimologikoa edo derivatio : hitz erroa errepikatzea. Hitzaren adiera errepi katzeak enfasi semantikoa dakar. Adibidez:

“Hara non den atzemana errabiaren sendagailua. Zer atzemakoa !” (Hiriart -Urruti).

Antanaklasi : hitz bera errepikatzea, bigarren aldian adiera berezia hartzean espresioa indartzen delarik. Bakarrizketetan diafora izena du, nahiz egun antana klasia diaforaren lekua hartzen ari den. Dilogia ere deitzen da. Enfasia adierazteko erabiltzen dira diafora eta antanaklasia. Biek ere traductio edo hitz jokoak sortaraz ten dituzte. Sinonimia n, ordea, adierazlea ez da errepikatzen, adierazia baizik.

Batzuek antitesi mota bat ere (antitesi erretorikoa, ez filosofikoa) errepikatze figuren artean kokatzen dute, hitz nahiz silaba nahiz erritmoen errepikatzea delako.

2. Hots edo soinu, berdin nahiz aldatuen, errepikapenean oinarritzen dira errima, homeoteleuton, asonantzia, aliterazioa, apofonia, calembour, paranomasia. Hitzen errepikapenek erritmoa dakarten bezala, hots errepikapen edo hoskidetasunek (homofonia) orkestra efektua dakarte. Poetek usu baliatzen dute hotsen oihartzuna hizkera poetikoan.

Errima homeoteleuton edo hitzen amaierako hots eta silaba errepikapenen par taide da. Errima silaba bat edo gehiagoren errepikapen erregularra edo hoskideta suna da, neurtitz bukaeran normalki. Neurtitzetan erabilia da bereziki; prosan era biltzen denean, barregarria izan daiteke batzuetan (kakofonia) edo naïf estilokoa,

XV. mendeko frantses prosa errimatua gogoratzen duena. Errimaz gain, asonantzia eta barne hoskidetasunak ere badira.

Asonantzia: bokal hoskidetasuna da, neurtitz bukaeran.

Aliterazioa : kontsonantean oinarritua da (nahiz kontsonante+bokal edo silaba), kontsonante beraren errepikapena da hitzaren hasieran, barnean edo bukaeran, elkarren segidako testu zati batean. Imitazio funtzioa du maiz, baina ez beti.

Apofoniak prozedura multzo bat hartzen du, modulazioan oinarritua. Hots, hitz edo silaba andana batetik bestera iragaitean datza, bien artean fonetika aldetik diferentzia txiki bat egonik.

Paranomasia : antzeko hotsa baina esanahi ezberdina duten hitzak, elkarren auzokoak, errepikatzen dira. Adibidez: “Zorra zorri, odol ireste” (Hiriart-Urruti, “Frantziaren zorrak” artikulua). Paranomasia eta poliptoton figurek hitz jokoak ( tra ductio) sortarazten dituzte.

Calembour edo kalanburra: hitz jokoa, bi hitz edo gehiago –hotsez antzekoak, zentzuz ezberdinak– elkartzean sortzen dena. Gehienetan barre eragingarria, hiz kera arruntean franko erabilia eta umoristek maitatua. Zentzu zabalean, ekibokoa ren adieran erabilia da. Perifrasi gisako zehar-aipamena da maiz, testuinguruan ulertzen dena. Antzekoa da gaztelaniazko retruécano a, hots edo hitz errepikatzea rekin antitesia eta kiasmoa elkartzen dituena.

3. Erredundantzian oinarritzen diren figurak. Oro har, erredundantziak ideia bera gordetzen du forma ezberdinen itxurapean, ez antanaklasiak bezala, zeinek hitza errepikatzen baitu, zentzua aldatuz. Erredundantziak ñabardura bat gehitzen du, iterazio bidez ideia finkatu nahiz. Erredundantzia figuren artean honako hauek daude: tautologia, adierazle bera adierazi berarekin errepikatzen delarik; perisolo gia, aldiz, adierazi bera da baina adierazle ezberdinekin. Beste figura batzuek berez alferreko diren zehaztasunak eransten dituzte, baina espresio indarra gehi tuz: pleonasmoa, erredundantzia, batologia, datibo etikoa.

Tautologia : Errepikatzen den definizioa, identitate printzipioan oinarritua. Adibidez: “Ama beti da ama”. Tautologia, gehienetan, diafora batekin doa, bereziki funtzio predikatiboa duenean.

Perisologia: baieztapen bat alferrekoak diren zertzeladekin zehaztea. Adibidez: “Neure begiz ikusi dut, neure belarriz entzun dut”.

Pleonasmo: gramatika edota sintaxi aldetiko soberakina eranstea, balio estilis tikoduna.

Erredundantzia: ideia azpimarratzea elkarren hurreko bi perpausetan.

Batologia : erredundantzia gehiegizkoa, justifikatu gabea, baina baieztapen bat erritmo eta akumulazio bidez galkatu nahi duena. Adibidez, “Hila eta ehortzia izan zen”. Batzuek perisologia eta batologia hustzat daukate, eta halakotzat erabiltzen diren testuetan (ironiko edo barregarrietan, adibidez,) bakarrik jotzen dute onarga rritzat.

Datibo etikoa k hiztuna solaskideekin lotzen du eta gaiarekiko duen interesa agerrarazten. Adibidez: “–Nor zaitut?... –Billoba nauzu, zaarrena...” (Lizardi, “Asaba zaarren baratza” olerkia). Datibo etikoa estilo figuren eta itzuli estilistikoen bide erdian dago.

4. Egitura errepikatze, paralelismo eta amplificatio edo hedatze bidezko pro zedurak. Egitura figurekin lotuak dira, baina egiturak errepikatu egiten dira, per pausak uhinak bezala elkarri jarraituz edo hedatuz. Paralelismo forma sinpleene tan antzeko luzera eta joskerako perpausek elkarri jarraitzen diote, eta hitzak ere errepikatzen badira paralelismoa are gehiago azpimarratzen da. Hitzak errepikatu barik sintaxi, erritmo edota luzera bereko zatiak lerro-lerro ezartzen badira, para diastole delakoa da. Neurtitzak figura hori erabiltzen laguntzen du, mugimendua eta egonkortasuna elkartzen baititu. Paralelismoa hots errepikapenik gabekoa edo bar netik aditzekoa denean, hipozeuxi edo subnexio deitua da, bakartu daitekeen figura baino gehiago testuan zehar luze eta zabal heda daitezkeen prozedurak, maiz hiru koitzak, izendatzeko erabilia da, literatura lanetan oratorian edo hizlaritzan ohikoa. Horietarikoa da gradatio 2, ideiak errepika eta anplifikatzekoa ( gradatio 1, ostera, hitz andanen errepikatzea da), intentsifikazio progresibo edo graduala adierazten duena, gorantz (goranzko gradatio a) nahiz beherantz (beheranzko gradatio a), eta perpausak moztuta taxutzen dituena. Errepikapenak eta anplifikazioak sortzen du parafrasia ere, iterazio erredundantziazkoa, azalpenezkoa, hedatzailea.

[X. A.]

Ikus, halaber, G RADATIO , K LIMAX , P ARAFRASI , P ARALELISMO .

B IBLIOGRAFIA

C UDDON , J.A.: The Penguin dictionary of literary terms and literary theory , Penguin,

London, 1991 . D UPRIEZ , B.: Les procédés littéraires (Dictionnaire ), Gradus, Paris, 1984 . E STÉBANEZ C ALDERÓN , D.: Diccionario de términos literarios, jat. 1996, Alianz a Editorial, Madrid, 1999 . M ORIER , H.: Dictionnaire de poétique et de rhétorique , P.U.F., Paris, 1961 . M ORTARA , B.: Manual de retórica , Cátedra, Madrid, 1988 .

R EBOUL , O.: La rhétorique , PUF, Paris,1984 . S UHAMY , H.: Les figures de style , 16. argit., P.U.F., Paris, 1881 . G ROUPPE M I D UBOIS , J. et alii): Rhétorique générale , 1970 / Retórica general , Paidós , Barcelona, 1987 . L AUSBERG , H.: Manual de retórica literaria , Gredos, Madrid, 1966-1968 . M ARCHESE , A; F ORRADELLAS , J.: Diccionario de r etórica, crítica y terminología literaria , Ariel, Barcelona, 1994 . S PANG , K.: Fundamentos de retórica , 2. argit., EUNSA, Iruñea, 1984 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

  

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper