(grek. epigramma, goian idatzia)
neurriari dagokionez, zortziko txikikoak, zortziko handikoak eta abar. Hurrengo adi bideak txantxa ukitu ukaezina du:
“Ikusi nuanean zure okotza iruditu zitzaidan gaztainaren morkotsa.”
XIX. mendean, genero hau ugari baliatu zen eta, besteak beste, Etxahunek, E.
M. Azkuek nahiz Bilintxek ipuin xelebre edo izkirimirien bat bertsotan jartzeko era biltzen zuten epigrama. Aipaturikoez gain, euskaraz genero hori landu zuten R. eta
J. Artolak, B. Artolak eta Donostiako eskolako beste zenbait idazlek. Bilintxek berak idatziriko lau epigrama ezagutzen dira, J. Manterolaren paperen artean bilduak eta Bilintxen esku idaztietatik kopiatuak: Pagatzalle on bat, Begirozute, pikadoriak, Arotz bati ziyoten eta Konfesoriagana deritzenak. Hona hemen azken hau:
“Konfesoriagana Gaixuak, nola zan ai ñ juan zan Martzelina, gorr era aundikoa , gero konfesa zedin galde ziyolak o artzera dotrina; “Zein da Jaungoikoa?” , baña guziz gorra zan err esponditu ziyo n Martzelina ori, al zuben lenena : etziyon kasik itzik “Da pentsatu liteke n aditzen iñori. gauzik ederr ena ” Apaizak beste gauz a batzuben urrena , galdia egin ziyon : “Zein da seigarrena? ”
Esan denez, zirto bertso erako epigramen ezaugarria da egileak pertsona kon kretu bati eginiko bertsoa izatea eta hura izenez edo izen-abizenez aipatzea, aurre ko horretan Martzelina bezala, hurrengo beste honetan, Arotz bati ziyoten eko pro tagonistak kaleak eta beste izendatzen ditu zehatz:
“Arotz bati ziyoten ar tzera neurriya?” mandatuba laja: “Done Migel kalera, al zuben azkarrena etxe bat berriya egiteko kaja an ikusiko dezu Don Gaspar Lizarralde balkoi urdin duna. ipigandu zediñ. Bigarren bizitzara Arotzak esan ziyon juan zaitia billa, mandatariyari: an arkituko dezu, “Nik artu biar diyot pulmoniyak illa, neurriya berari, kaja lenbailen egiñ kaja gorputzarentzat biar diyozuna.” justu irten dediñ. Eta nora juango naiz
[L.M.M., J.H. ]
es: epigrama
fr: épigramme
en: epigram