epifora - Literatura Terminoen Hiztegia

 
EPIFORA

(grek. epiphora, amaiera)

Hitzezko figura, errepikapenean oinarritua. Elkarren segidako enuntziatuen bukaeran, hitz bat edo gehiago errepikatzean datzan figura literarioa da. Iterazioa adierazten duenez, oratorian erabiltzen da, inbokazioetan (adibidez, “Ora pro nobis”), imprecatio , deprecatio edo erregu, oihu hitz, amaiera formuletan eta abar (“Amen”).

Hona hemen P. Agerre “Axular”en testu batean epifora nabaria:

“Zahartzean begietako bista laburtzen da, beharrietan gorreria egiten da; belhaunetan hezueria iartzen da, indarra gutitzen da, aphetitua galtzen da; loa ioaiten da; ikhara ethortzen da; larrua zimurtzen da; illea urdintzen da; burua karsoiltzen da; hatsa khirasten da. Finean presuna zaharra hotzberatzen, min beratzen, idurikortzen, haserrekortzen eta alde guztiz on-behartzen eta urrikal kizun egiten da.”

Axularren pasarte horretan, epifora eta gradatio bi daude. Egileak epiforaren bidez erritmo motela ezartzen du; beti bat den aditza isildu zezakeen, baina azpi marratu egin nahi zuen, horietako bakoitzari berea emanez, eta akumulazioaz efek tu adierazkorra eta estetikoa lortu. Hurrengo adibidean, aldiz, Hiriart-Urrutik Ferry ministroak hainbat gertakaritan izandako ardura azpimarratzen du, argumentuen bidez eta epiforaz baliatuz haren izena errepikatuz. Ohar bedi epiforaren ostean anadiplosiari ere heltzen diola:

“Azken hamabortz urte hautan Frantzian eginak izan diren lege tzar guzien, eta bereziki eskoletarik erlisionea kendu duen lege higuingarri horren egile nausia izan da Ferry. Duela sei, zazpi urte, eskoletako lege hori ezarri zutene an, bere burua gehienik, itsuskienik agertu zuena zen Ferry. Ferry zen orduan ministroen buruzagi...” (Hiriart-Urruti, Ni kazeta-egilea naiz ).

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: epifora
     fr: épiphore
     en: epiphora

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper