(fr. entremets, plateren artekoa)
Oturuntza bateko plateren arteko entretenigarri den ikuskizun dramatikoa: dan tzaldia, musika, pantomima... Espainiako antzertian izan du garapen gehiena. Katalunian entrameses zeritzaten eta Corpus eguneko prozesioan tartekaturiko eszena dramatikoak izendatzeko erabili zen. Gaztelako antzertian XVI. eta XVII. mendeetan antzerki bateko tarteetan antzezten ziren interludio komikoak ziren.
Garapen handia izan zuten eta autonomoak bilakatu ziren. Drama egile ospetsuek egin zituzten entremes zenbait: M. Cervantes, Lope de Vega, Calderón. XVIII. men dean, sainete esaten zitzaien horrelakoei.
[L. O.]
es: entremés
fr: entremets
en: entremés