ENFASI
(grek. emphasis , agerrarazte, hanpadura)
Erretorikako figura da, eta zerbait bereziki nabarmentzea edo agerraraztea esan nahi du jatorriz. Figura horri esker, hitz baten edo esaldi baten esanahia nabarmenago bihurtzen da, edo konnotazio sakonagoak eransten zaizkio. Bi enfa si mota bereizi ohi dira: esaten dena baino gehiago adierazi nahi duena, batetik, eta esaten ez dena adierazi nahi duena, bestetik.
Orokorrean, enfasiak zerikusi handia du intonazioarekin. Enfasia, benetan, ahoz mintzatzean agertzen da ñabardura guztiez. Nolanahi ere, ahoz nahiz idatziz, enfa sia adierazteko figurak esklamazioak eta errepikapenak izaten dira, edo horien mota berezia diren bihurkiak. Igorleak halako ezaugarri bati eman nahi dion garrantzia adierazten dute, bestalde, adjektiboaren mailaketak eta superlatiboek. Azkenik, enfasia, besteak beste, testu satirikoetan ere erabiltzen da, hiperboleaz eta ironiaz baliatuz.
Euskal baladetan, esaterako, errepikapenek enfatizatu egiten dute kontakizu naren halako pasarte bati ematen zaion garrantzia:
“Ezpeldoiko ibarra hala ibar luzea! hiruretan ebaki zeitan armarik gabe bihotza!”
Adibidez, J. Sarrionandiak “Amodio protopoema”ren honako ahapaldi hauetan alderaketa hiperbolikoez adierazten du maitasun sentimenduen intentsitatea, bai eta erdu aditzaren errepikapenaz adierazten duen eske larria ere:
“Ene atzamarrek zure larrua ukituz ger o pospolu antzera izekiko lirateke . Mundua arrisku larrian jarriko genuk e gure besarkadagatik ikaratzen ez dakit zenba t Richter eskalan . Erdu harresira aihenbelarrak lez eskalatuaz, erd u untziaren kubertara jauzten den olatuaren gisan , erdu eremu lehorra hondatzera datorren ekaitza bezala , erdu eta bihur ditzagun hitzak haragia. ”
(Hau da ene ondasun guztia)
[J. K. I.]
es: énfasis
fr: emphase, mise en relief
en: emphasis