Literatura Terminoen Hiztegia

elocutio - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ELOCUTIO

(lat. elocutio , adieraztea, adierazpena)

Erretorika klasikoaren bost zatien artean hirugarrena da ( Inventio, dispositio, elocutio, memoria, actio ). Asmamen edo inventio aren bidez, materiala biltzen da, eta, antolatu ( dispositio ) eta gero, elocutio edo adierazpenaren estrategia erabaki behar da; mezua adierazteko baliabide egokiak aukeratu behar dira; electio egin behar da, hitzak aukeratu eta edergarriak ere bai (tropoak eta gainerako baliabide erretorikoak); gero, sintaxia eta erritmoa antolatu behar dira, esaldiak behar bezala ipiniz ( compositio ). Elocutio da erretorika klasikoan ongi mintzatzeko artea ( ars bene dicendi ). Erretorika klasikoaren zatirik garrantzitsuena bihurtu zen, eta mintzaira artistikoa zorrotz landu zuen, tropoak erabiliz (metafora, esate baterako), edo hedatze prozedurak (pleonasmoa, adibidez), nahiz kenketa (elipsia), nahiz lekuz aldatzea (hiperbaton) eta abar. Entzulearen arreta erakartzeko baliabideak dira, hura txunditurik uzteko helburuarekin. Ongi mintzatu behar horren ezaugarri batzuk hauexek dira: zuzentasunez eta oinarriarekin mintzatzea ( puritas ), argi mintzatzea ( claritas ), kontzeptuak zorrotz eta hizkuntza landuz adieraztea ( senten tiarum ornatus, verborum exornatio ) eta dotorezia ( concinnitas ). Badirudi elocutio zatiari garrantzi handiegia emateagatik hasi zela erretorikaren gainbehera. Euskal literaturan, P. Agerre “Axular”engan nabaria da erretorika klasikoaren erabilera, eta batik bat adierazpenaren dotorezia, zehaztasuna eta sakontasuna. Ikus E RRETORIKA .

[J. K. I.]

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: elocutio
 fr: élocution
 en: elocution

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper