(grek. elleipsis, gabetasuna)
Hitzezko figura orokorra da, sintaxi mailan osagairen bat kentzean datzan balia bide erretorikoa. Elipsia erretorikaren arloko hitzezko figura motatako bat izateaz gain, gramatikan prozedura arrunta ere bada, ahozko hizkuntzan nahiz idatzizkoan maiz ager daitekeena. Batez ere aditzaren elipsia gertatu ohi da, aditz laguntzai learena, nahiz nagusiarena, nahiz aditz osoarena. Honako adibide honetan aditz laguntzailearen eta nagusiaren elipsia gertatu da, kontaeran, perpaus laburretan: “Topatu futxo burasoek, zoala; alfer beharrik ez zutela etxean” (Hiriart-Urruti, Eskualdun Ona, 1905). Hor “dute” eta “erran diote” edo antzeko adizkien elipsia dago.
Figura erretoriko gisa, hitzezko figuren artean kokatzen dira elipsiak, hau da, hitzak kentze edo laburtze bidez moldatuak diren figurak: elipsia bera, apokopea, aferesia, asindetona, anakolutoa, erretizentzia, zeugma eta abar. Elipsiek hitz eko nomia eta, beraz, lastertasuna edo zalutasuna dakarte, eta, bestalde, irakurlearekin elkar aditzea eskatzen dute.
Elipsiak errepikapenen alderantzizko fenomenoak dira, irakurlearen arreta era karri nahi dute, aurrera begira jarriz. Labur eta doi-doi, ulertzeko adina edo are ira kurleari lan pixka bat emanez gauzak adieraztea, hori da elipsiek lortu nahi dutena. Atsotitz nahiz esloganetan erruz erabiltzen da elipsia.
Elipsi izeneko figuran ohikoena aditza ezabatzea da. Alborakuntzan ere gerta daiteke elipsia; kasu horretan, juntagailuen elipsia ere gertatu ohi da. Baina sintaxi tik at ere jalgi daiteke. Laburtzapenek hitzak ere uki litzakete (apokopea eta afere sia). Elipsiak egitura figuretan parte hartzen duen prozeduratzat ere har daitezke.
Elipsia estilo baten adierazgarri da, latinezko literaturan Tazito eredutzat duen estilo lakonikoarena, brevitas edo laburtasuna besalagun. Idaztankera eliptikoaren zaletasuna erakutsi dute gure artean, adibidez: nafar-lapurterazko kazetari-idazle ek, nahiz haien ereduaren miresle ziren Orixe edo Lizardik. Hiriart-Urruti kazetariak estilo eliptikoa darabil maiz, sententzia estiloarekin eta hitz jokoekin lotuta: “Mahastidun denak ikasi nahi; eta ikasteko ikusi”. (hots, ikusi nahi du; “Blancaire apeza” art.: Eskualduna, 828).
Lizardik ere elipsiak darabiltza. Prosaz, “Goizeko nagi goxoak ogean ninduka la –jeikiko al, ez al?...– telefono-otsa. / Zuti, belarriok... / Neskameak: ¿Quiéeen? (Donapaleura joan-etorria).
Bertsoz, aldiz : “Eguzkirik ez dut e leiotan zapiak , aur-yolasik ez dag o gaur zure kalean . Odeiek lits urratu , itsasoak orro . Gizadi bat geldirik , gero, bat-batean : Ots, ots, bizion oñok ! Errezka bi gizone k argizai oriak , gorputza lau billobok ; atzetik andreak . Ai, ene lor arin a u zein dudan larria ! Besoek ez lan arren , biotzak nekeak! ”
Lizardiren “Biotzean min det” poema horretan mugimendu aditz guztiak falta dira, irudiak, soinuak edo argiak soilik ageri dira, inpresio azkarren moduan eta poe taren barne egoera hunkituaren lekukotza ematen dutela. Poesian gai osoaren elip sia gerta daiteke. Alegia, gaia zuzenean aipatu gabe, hartaz mintzo da, haren ezau garriez, osagaiez eta abar.
Elipsia kontaeran narrazioaren denboraren iraupenari dagokion alderdia da; izan ere, testu batean gertakarien iraupena atal jakin batean erabat isiltzeari deri tzo elipsia.
[X. A.]
Ikus, halaber, D ENBORA , I RAUPEN .