Antzerki lan bat osatzen duten atal nagusi edo aktoetako bakoitza. Antzerkiaren egitura formalaren atal nagusiak dira ekitaldiak, obraren banaketa berdintsua eratzen dutenak denbora eta ekintzaren arabera. Greziar tragediak ez zuen ekital di zatiketarik, erritmoaren eragilea korua baitzen, eta horrek bereizten zituen eki taldi bateko eta hurreneko gertakizunak, euren iruzkin eta azalpenez.
Frantziar teatro klasikoan arauzkoa zen ekintza bost ekitalditan banatzea, aur kezpen, korapilo eta erabakia agertzen zuten hirurei beste bi erantsiz, bigarrenean intriga eta laugarrenean suspensea areagotuz. Ekitaldi bakoitzaren amaieran argi ilunaldia zetorren, oihalak estaltzen zuen agertokia eta horiek berriz ireki edo igotzearekin batean hasten zen beste ekitaldi bat. Horregatik eszenografoek oso zeregin garrantzitsua izaten zuten antzezlanean.
Gaur egun, orokorki, ekintza denbora eta espazio batasunean datzan zatiketa hobesten da, ekintza edo eszenatan edo koadrotan bereizten duenaren aldean.
[P. U.]
es: acto (teatro)
fr: acte
en: act