Narrazio edo antzerki bateko istorioaren bilbea edo trama osatzen duten gertakari eta egoera multzoa da ekintza edo akzioa. Istorio baten osagarri dinamikoa da eta pertsonaiak egoera batetik bestera aldarazten ditu, batzuek edo besteek bultza turiko gertakarien bidez. Ekintzaren arabera definitzen dira pertsonaiak, eta haien arteko harremanak akzioan zehar bilbatzen dira. Bestalde, haietako bakoitzak bere interesen alde diharduenez, gatazkak sortzen dira, eta, ondorioz, euren eragiketek gatazkari irtenbidea ematera bideratuko dute ekintza.
Ekintzaren garapenak hiru zati izan ohi zituen antzerti klasikoan: protasi edo planteamendua, epitasia edo gatazkaren lehertze unea, eta, azkenik, katastrofea , haren konponbidea edo irtenbidea. Narratiban ere, akzioa pareko beste hiru osa gaiz osaturik dagoela esaten da: planteamendua, korapiloa eta askaera.
Jakina denez, antzerti klasikoaren hiru unitate arauetako bat ekintza batasuna ri buruzkoa da. Antzerkiak ekintza bakar baten garapena izan behar du eta osagai narratibo guztiek istorio nagusiaren inguruan eratuta egon behar dute, eta bigarren mailako ekintzak ere ekintza nagusiarekin erlazionaturik egon behar dute. Narrazioan beste horrenbeste gertatzen da. Halaxe, Atxagaren Gizona bere bakar dadean go ekintza edo akzio paraleloak (Carlosena eta ezkutatzen dituen etakidee na, bere lankideena, poliziarena, futbol txapelketarena…) denak, halako batean, modu fatalean gurutzatuko dira akzio nagusiaren epitasi eta katastrofean, thriller klasikoetan gertatu ohi den moduan. Halere, baliteke ekintza hainbat gertakari loka bez osaturik egotea, hainbat gertakari eta egoerek duten garapenaz eta akzioaren amaiera gatazkaren erabateko askaeraz ez amaitzea.
Narrazioen azterketa metodologia estrukturalean ekintzaren osagaiak identifi katzeko hainbat saio egin izan dira, eta, bereziki, C. Brémond (1973) da aipagarri horien artean. Bestalde, Proppen azterketa bideari jarraikiz, ekintzarekiko loturan pertsonaien artean sortzen den harreman mota aztertu izan da; besteak beste, A.
J. Greimasen terminologia erabiliz (1966), ekintzan partaide direnei aktante deritze akzioaren subjektua, objektua, laguntzailea, aurkaria , eta abar. Ikus A KTANTE .
[L. O.]