Ekaiek osatzen dute literaturaren lehengaia, eta baliabide erretorikoei esker eskuratzen dute eraginkortasun estetikoa. Ekaia/baliabidea dikotomiaren bidez, forma/edukia dikotomia tradizionala ordezkatzera jo zuten errusiar formalistek. Lehen idatzi formalistetan forma/ekaia (materiala) dikotomia aurkitzen da: edukia baztertzen dute eta forma kontzeptua berrinterpretatzen. Dikotomia tradizionalak edukiaren kanpo estalki edo kanpo apaindura soiltzat jotzen zuen forma literatur idazlanaren printzipio integratzaile bihurtuko dute. Ekaiari eman zioten lekua ez da hain argi geratzen. Maila horretan ez zen izan erabateko adostasunik: idazlanaren objektua ote ala bitartekoa? Idazlanera eramandako errealitatea ala idazlanera era mandako mintzaira? Bada idatzi formalistarik ekaia idazleak idazlanera eramandako kanpo munduan kokatu zuenik, baina ekaia literaturaren hitz orearekin parekatzea nagusitu zen: musikariak tonuak lantzen ditu, pintoreak koloreak; poetak, berriz, hiz kuntza.
[A. T.]
Ikus, halaber, E RRUSIAR F ORMALISMO , F ORMA .