(grek. ekloge, lat. eclogam, hautatua)
Azpigenero poetiko bat da, artzain giroko gaiez diharduten poema laburrek osatua. Gehienetan, artzainen arteko elkarrizketez eratzen dira eta maitasun gaiei eta landako bizitzari buruz jardun ohi dute. Hastapenetan, poema luze baten zati hautatuari deitzen zitzaion egloga, eta hortik datorkio izena, baina, gaur egun eza gutzen den eran, P. Virgilioren poema bukolikoetan nahiz Teokritoren idilioetan du sorburua eta eredua; izan ere, azpigenero horren gaiaren, protagonisten eta ezau garri formalen eredu nagusiak Virgilioren Bucolica edo Eclogae deiturikoetan daude (A. Ibiñagabeitia, Bergiliren Unai eta Alor-kantak, 1992 eta I. Ruiz Arzallus, Virgilio. Bukolikak eta georgikak, 1997).
Eglogetan, artzainen arteko elkarrizketen bidez amodio kexuak adierazten dira, ingurune bukolikoaren erdian kokatzen dira eta naturan aurkitzen dute kontsola mendua. Badago, bestalde, hondo utopikorik: paradisuarekin parekatzen da landa, Arkadia da izadi-leku perfektua. Horretaz gain, eglogak amodioa tratatzeko erabili duen era Ovidioren Ars amandi n ere islaturik ikusi izan da. Errenazimentuan idatzi ziren eglogarik ezagunenek, F. Petrarka, G. Boccaccio, J. Sannazzaro eta Garcilaso de la Vegarenek, esate baterako, kalitate handiko tratamendu literarioa eman zioten eglogari.
[J. K. I.]
es: égloga
fr: églogue
en: eclogue